Frédéric Joliot-Curie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frédéric Joliot-Curie
Frédéric Joliot-Curie
Zientzialaria
Arloa Fisika eta Kimika
Jaio 1900eko martxoaren 19a
Paris (Frantzia)
Hil 1958ko abuztuaren 14a
Paris (Frantzia)


Jean Frédéric Joliot-Curie, jaiotzez Jean Frédéric Joliot, (Paris, Frantzia, 1900eko martxoaren 19a - Paris, Frantzia, 1958ko abuztuaren 14a) fisikari, kimikari eta irakasle frantsesa izan zen. 1935ean Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Irène Joliot-Curie emaztearekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joliot eta Curie 1934an, Londresen
Frederic eta Irene Joliot-Curie

Jean Frédéric Parisen (Frantzia) jaio zen 1900eko martxoaren 19an.

Parisko Fisika eta Kimikako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen fisika eta, 1925ean, Marie Curieren asistente pertsonal izendatu zuten Parisko Curie institutuan.

Hurrengo urtean, 1926an, Irène, 1903an Fisikako Nobel Saria jaso zuten Marie eta Pierre Curieren alabarekin ezkondu zen. Biek Joliot-Curie abizena hartu zuten. Frédéricek eta Irenek bi seme-alaba izan zituzten: Helena eta Pierre.

Emazteak bultzatuta, Frédéricek Zientziatan doktoretza egin zuen.

Zientziatako Akademia Frantseseko kide, 1937an, irakasle izan zen Collège de Francen eta 1956ra arte egon zen han. Orduan, emaztea hil zitzaion eta haren lekua hartu zuen Parisko Sorbonan, fisikako katedran.

Naziek Frantzia inbaditu zutenean, Joliot Frantziako Alderdi Komunistako kide zen eta Erresistentziaren alde aritu zen. 1945ean, energia atomikoaren komisario goren egin zuten eta, horrela, 1948an, lehen pila atomiko frantsesa bere zuzendaritzapean eraiki zuten.

1950ean, Georges Bidault lehen ministroak, aurrez emaztearekin egin zuen bezala, kargutik kendu zuen ideologia komunista zuelako. Handik aurrera irakaskuntza eta ikerkuntzan aritu ziren eta hainbat mugimendu bakezaleetako militante ere egin ziren.

1958ko martxoaren 14an hil zen Parisen, gibeleko gaixotasun baten ondorioz.

Ikerketa zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joliot discharge generator dsc03856.jpg
VII. Solvay Konferentzia. Frédéric Joliot-Curie zutik, ezkerretik hirugarrena, Francis Perrin eta Werner Heisenberg artean eta emaztearen atzean. 1933

Joliot-Curie bikotea fisika nuklearrean murgildu zen bere ikerketetan, atomoaren estrukturaren bila eta, bereiziki, nukleoren estruktura eta proiekzioa. Honek guztiak garrantzi handia izango zuen ondorengo neutroiaren eta erradioaktibitate artifizialaren aurkikuntzan.

1935ean, Joliot-Curie bikoteak Nobel Saria jaso zuten Kimikan elementu erradioaktibo berrien sintesian egindako lanagatik.

Collège de Francen egon zenean, kate-erreakziotan egin zuen lan eta fisio nuklear kontrolatua erabiliz, uranio eta ur astunaren bidez energia sortuko zuen erreaktore nuklearra zuzen eraikitzeko gutxieneko balditzen bila ibili zen.

II. Mundu Gerra amaitu zenean, Centre National de la Recherche Scientifiqueko (CNRS) zuzendari egin zuten eta Frantziako Gobernuaren Energia Atomikoaren lehen komisarioa izan zen. 1948an, bere zuzendaritzapean eraiki zuten lehen Frantziako erreaktore atomikoa.

1955ean, bera izan zen Russell-Einstein Manifestua sinatu zuten 11 intelektualetako bat, Gerra Hotzaren garaian, nazioarteko arazoei bake bidezko soluzioak bilatzera animatuz.

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiko krater batek bere izena darama: Joliot kraterra.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frédéric Joliot-Curie Aldatu lotura Wikidatan