Otto Wallach
Wikipedia(e)tik
Otto Wallach (Königsberg, Prusia —gaur Kaliningrad—, 1847 - Göttingen, Alemania, 1931) alemaniar kimikaria izan zen.
Biografia[aldatu]
Bonngo eta Göttingengo Unibertsitateetako irakasle izan zen. Terpenoa, kanforra eta esentzia-olioak ikertu zituen batez ere. Kimika organiko eta industrialaren zabalkundean eragin handia izan du. 1910ean Kimikako Nobel saria eman zioten konposatu aliziklikoen alorrean egindako azterketengatik.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.