Frederick Soddy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frederick Soddy (Eastbourne, Ingalaterra, 1877ko irailaren 2a - Brighton, Ingalaterra, 1956ko irailaren 22a) fisikaria eta kimikaria izan zen.

Ernest Rutherfordekin lan egin zuen Montréalen. Erradioaktibitateari eta atomoen energiari buruz egin zituen lanak, eta atomoen desintegrazioa nola gertatzen zen esplikatu zuen bere izena daraman legean; transmutazio erradioaktiboen legea ere azaldu zuen. 1903an ohartu zen hiru elementu erradioaktibok (aktinio X, torio X eta mesotorio I) elementuen taulan erradioaren leku bera zutela, eta, hala, isotopiaren fenomenoa aurkitu zuen. 1921. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.

Soddy eta Fajansen legeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementuen taulan elementu erradioaktiboen lekualdaketa desintegrazio-motaren arabera azaltzen duten legeak dira:

  • Alfa partikula bat (helio nukleoak) igortzen denean, elementuak bi unitate gutxitzen du bere nukleoaren karga, eta lau bere masa-zenbakia; ondorioz, elementu berria bi leku atzerago kokatzen da elementuen taulan. Adibidez, U23892 isotopoa honela desintegratzen da:
{}^{238}_{92}\text{U}\to{}^{234}_{90}\text{Th}
  • Beta partikula bat (elektroia) igortzen denean, hasierako elementua masa bera eta zenbaki atomikoa bat handiagoa duen elementu bihurtzen da. Horrela, adibidez, Pb21283 isotopoa honela desintegratzen da:
{}^{212}_{82}\text{Pb}\to{}^{212}_{83}\text{Bi}

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederick Soddy Aldatu lotura Wikidatan