Richard Kuhn
Wikipedia(e)tik
Richard Kuhn (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1900 - Heidelberg, Mendebaldeko Alemania, 1967) alemaniar kimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Municheko unibertsitatean egin zituen ikasketak; han egin zuen doktoretza, entzimen inguruan. Gilen Enperadorearen Medikuntza Ikerketarako Institutuaren (Max Planck izenekoa gero) zuzendari izan zen Heidelbergen.
A eta B bitaminen inguruan egin zituen ikerketak; beste kimikari batzuekin batera, erriboflabina bakartu eta sintetizatzea lortu zuen. Lan horiengatik 1938ko Kimikako Nobel saria eman zioten, baina ezin izan zuen jaso, naziek debekatuta. Bigarren Mundu Gerraren ondoren hartu ahal izan zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.