Robert Robinson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Robert Robinson Britainiar kimikaria izan zen (Bufford, Chesterfield, 1886 - Great Missenden, Buckingham, 1975). Manchesterren ikasi zuen, eta Sydneyko Unibertsitateko irakasle izan zen (1912).

Britainia Handira itzuli ondoren Kimika Organikoa irakatsi zuen Liverpoolgo, Londresko eta Oxfordeko Unibertsitateetan, eta 1935ean Shell enpresako zuzendari egin zuten. 1945ean Londresko Errege Elkartearen lehendakari izendatu zuten. Hasieran biologiarentzat garrantzia zuten landareen alkaloideak eta loreen koloregaiak aztertzen hasi zen; lan horren ondorioz, brazilina eta hematoxilina lortu zituen sintesi bidez. Lotura kimikoetan parte hartzen duten elektroiei buruzko teoria interesgarri eta garrantzitsua eman zuen. 1947an Kimikako Nobel saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]