Geoffrey Wilkinson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Geoffrey Wilkinson

Sir Geoffrey Wilkinson (Todmorten, Yorkshire, Ingalaterra, 1921 - Londres, Ingalaterra, 1996) ingeles kimikaria izan zen.

Biografia [aldatu]

Kanada, Kalifornia, Massachusetts, Harvard eta Londresen lan egin zuen. Alkenoen katalisi-sistema bat aurkitu zuen, kimika organikoan eta ez-organikoan garrantzi handia izan duena eta industrian erabilera asko dituena.

1973an, Kimikako Nobel saria irabazi zuen Fischerrekin batera, konposatu organometalikoei buruz egindako lanengatik.


Erreferentziak [aldatu]