Irving Langmuir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irving Langmuir (ezkerrean) eta Willis Rodney Whitney.

Irving Langmuir (Brooklyn, New York, AEB, 1881eko urtarrilaren 31 - Woods Hole, Massachusetts, AEB, 1957ko abuztuaren 16a) Estatu Batuetako kimikaria eta fisikaria izan zen. Bi teoriaren sortzailea da: balentzia elektrokimikoarena (Kossel-en elektrobalentziaren teoria eta Lewis-en kobalentziarena uztartzen dituena) eta katalisi heterogeneoarena. Gasezko bonbilla elektrikoa asmatu zuen, eta, hidrogeno arruntaren disoziazioz, hidrogeno atomikoa aurkitu zuen. 1932an, Kimikako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irving Langmuir Aldatu lotura Wikidatan