Edukira joan

Arvid Carlsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:40, 31 urtarrila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Arvid Carlsson

(2011)
Bizitza
JaiotzaUppsala1923ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Suedia
HeriotzaGöteborg2018ko ekainaren 29a (95 urte)
Familia
AitaGottfrid Carlsson
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLundeko Unibertsitatea
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, neurozientzialaria, farmakologoa, farmazialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of Gothenburg (en) Itzuli
Lundeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli

Find a Grave: 191020258 Edit the value on Wikidata

Arvid Carlsson (Uppsala, 1923ko urtarrilaren 25aGöteborg, 2018ko ekainaren 29a) suediar neurofarmakologoa izan zen. Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen 2000n Eric Kandel eta Paul Greengardekin batera neuronetan memoria gordetzeko oinarri biologikoa ikertzeagatik.

Lundeko Unibertsitatean Medikuntza ikasi zuen. 1944an nazien kontzentrazio-esparruetako presoen azterketan parte hartu zuen. 1951n Lundeko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Bost hilabete eman zituen Bihotzaren Institutu Nazionalean ikertzen, Bethesdan, Marylanden. Bertan, psikofarmakologiara bideratu zuen bere interesa. 1959an irakasle sartu zen Göteborgeko Unibertsitatean. Astra AB konpainiarekin ere kolaboratu zuen. Bere ikerketek fluoxetinaren (Prozac) aurkikuntza ekarri zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]