Fjor, edo Norvegiako Fjord zaldia, Fjording edo Fjordhest, (norvegieraz: fjordhest), Norvegiako bertako zaldiarraza bat da[1]. Bere tamainagatik zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapenean sartzen da.
Fjord zaldiaren jatorria zaharra da, eta ezezaguna. Antza bere jatorria Norvegiara ekialdetik etorritako asiar motako zaldiengan kokatzen da. Indoeuroparrek ekarritako Tartariar poni edo ariar poni delako antzinako arrazan, hain zuzen.
Bikingoekgerra zalditzat zein nekazal lanetarako erabiltzen zituzten.