Donostiako Realaren zubia
Donostiako Realaren zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′28″N 1°58′27″W / 43.30788°N 1.97417°W |
Inaugurazioa | 2010eko uztailaren 24a |
Donostiako Realaren zubia Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen zubi bat da. Urumea ibaia zeharkatzen du, Amara Berri auzoa eta Urumeako pasealekua elkarlotuz. Agirre Lehendakaria zubia eta Mikel Laboaren pasabidearen artean kokatua dago. Hiriko futbol talde nagusia den Errealaren omenez du izen hori.
Zubia 2010eko uztailaren 24an ireki zuten, eta aurretik leku horretan bertan zegoen Burdin zubia ordezkatu zuen. Hala ere, azken honen egitura historikoa mantendu egin zuten.
Realaren zubia trenbidearekiko paraleloan doa, 3,25 metroko lau errei ditu, guztiak noranzko berdinean, baina horietako bik Urumeako Autobidera daramate eta beste biak Irun eta Loiolako auzoa lotzen dituen saihesbidera doaz.
Eraikuntza lanek bi urte iraun dute eta 4,5 milioi euro ordaindu behar izan dituzte. Guztia Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaindu dute.[1]