Errenteriar ospetsuen zerrenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Errenteriar ospetsuen zerrenda honek Errenterian jaio edo bizi izan diren eta ospetsu egin diren pertsonak biltzen ditu.

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maria Lezokoa, Katalina Aragoikoa Ingalaterrako erreginaren zerbitzaria. Lezoko Guillen kapitainaren alaba zen. Lasaoko Miguel errenteriarrarekin ezkondu zen. Lezoko Mariak Errenteriako eliza nagusiko erretaula gotikoa eman zuela uste da. Egun erretaula hori ikusgai dago oraindik.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tristan Ugarte, jenerala. Goletako hartzean esku hartu zuen, 1535ean.
  • Martin Irigoien, Zubiaur jeneralaren taldeko almirantea, Blayako gazteluaren laguntzarako espedizioan, 1593an. Gero almirantea izan zen Filipinetan; eta handik gutxira artxipelago hartan hil zen.
  • Gillen Tolosa, Errenteriako bikarioa eta Hondarribiko Artziprestazgoko artzipreste ofiziala.
  • Migel Zabaleta (1581-1648), herriko bikario ezagunena. Batxilergoan graduatua. Diakonoa zelarik, hainbat sakramentu auto egin zituen. Relación verdadera de la jornada del Rey Don Felipe III a la Provincia de Guipúzcoa izeneko lana idatzi zuen, 1616an Logroñon (Espainia) argitaratua.

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martin Zamalbide, Hegoaldeko Itsasoko jenerala eta Indietako Armadako gobernaria. Perun hil zen 1658an. Errenteriari diru kopuru handia eman zion, dirudienez herriko elizako aldarea osatu eta herriko behartsuak laguntzeko.
  • Juan Amasakoa (?-1658), itsasontzien egilea. Errenteriako ontzioletan 29 gerra galeoi eraiki zituen.
  • Martin Amasakoa, Juan Amasakoaren semea. Lehenik ontzioletan aritu zen, baina Errenteriako alkate eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan herriaren ordezkari izan eta gero, apaiz bihurtu zen.
  • Miguel Alduntzin, herriaren defendatzailea, Errenteriaren eta Donostiaren arteko auziaren garaian. 20 urtez Gortera joan zen, herriaren abokatu gisa.

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Ignacio Gamon Etxeberria (1733-1814), Noticias Históricas de Rentería lana idatzi zuen, non Oiartzun eta Donostiarekin Errenteriak zituen auziak aztertu zituen, beti Errenteriaren alde eginez. Gamonek, halaber, Udal Artxibategia gorde zuen 1793an, Frantziarekiko Konbentzio Gerran.

XIX., XX. eta XXI. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]