Frans Eemil Sillanpää

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frans Eemil Sillanpää

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrans Eemil Sillanpää
JaiotzaHämeenkyrö (en) Itzuli1888ko irailaren 16a
Herrialdea Finlandia
Lehen hizkuntzafinlandiera
HeriotzaHelsinki1964ko ekainaren 3a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Sigrid Salomäki (en) Itzuli
Anna von Hertzen (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJumesniemi Church School (en) Itzuli
Tampereen lyseon lukio (en) Itzuli
Haukijärvi School (en) Itzuli
Helsinkiko Unibertsitatea
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta poeta
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Eemil Syväri eta Taata Sillanpää

IMDB: nm0798072 Musicbrainz: 1b5b80a9-28db-40d1-99f8-a64ad636bc42 Discogs: 1515370 Find a Grave: 130952844 Edit the value on Wikidata

Frans Eemil Sillanpää (Hämeenkyrö, Finlandia, 1888ko irailaren 16a - Helsinki, Finlandia, 1964ko ekainaren 3a) finlandiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborari-familiakoa zen, eta natura-zientzietako ikasketak egin zituen Helsinkin. 1913an jaioterrira itzuli eta idazten hasi zen.

Lehen eleberrian, Elämä ja aurinko (1916, Bizitza eta Eguzkia), bi gazte maiteminduren udaldia deskribatzen du, baina pertsonaiak, funtsean, izadiaren agerpena besterik ez dira.

Finlandiako gerra zibilak (1918) eragin zion zirrara bere eleberririk mamitsuenaren iturburu izan zen: Hurskas kurjuus (1919, Miseria Santua), gerraren zurrunbiloan harrapaturiko nekazari xume baten historia kontatzen duena. Eleberri laburrez osaturiko liburuak argitaratu ondoren Finlandiatik kanpo ezagunena den eleberria idatzi zuen: Nuorena nukkunut (1931, Loak gazterik hartu zuen), neska gazte baten bizitza laburraz eta hartan pairatuaz diharduena. Eleberri horretan eta garai bereko gainerakoetan M. Maeterlincken mistizismoaren eragina nabarmentzen da.

Sillanpäären beste zenbait eleberri: Miehen tie (1932, Gizon baten bidea); Ihmiset suviyössä (1934, Gizakiak udako gauean), eleberri poetikoa.

1939an Literaturako Nobel saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]