Isaac Bashevis Singer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isaac Bashevis Singer

Bizitza
JaiotzaLeoncin (en) Itzuli1904ko uztailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Polonia
 Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaYiddisha
HeriotzaSurfside (Florida)1991ko uztailaren 24a (87 urte)
Hobiratze lekuaCedar Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Alma Wassermann (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
esperantoa
Yiddisha
poloniera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, eleberrigilea, esperantista, autobiografialaria, kazetaria, haur literatura idazlea, idazlea, gidoilaria eta prosalaria
Enplegatzailea(k)Bard College (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Bashevis, Warszawski eta D. Segal

IMDB: nm0801953 Allocine: 102436 Allmovie: p292178 TV.com: people/isaac-bashevis-singer IBDB: 6465
Musicbrainz: ebd9da91-82a6-41ad-a401-66b547e88787 Discogs: 518284 Find a Grave: 5780 Edit the value on Wikidata

Isaac Bashevis Singer (yiddishez: יצחק באַשעװיס זינגער; Radzymin, Varsovia ondoan, 1902ko azaroaren 21a - Surfside, Florida, 1991ko uztailaren 24a) Estatu Batuetako idazlea izan zen, judu-poloniar jatorrikoa. Rabi leinukoa zen; haurtzaroa Varsovian eman zuen eta bertako rabbi eskolan ikasi zuen. 1935ean Estatu Batuetara joan zen eta kazetari gisa lan egin zuen New Yorkeko prentsa juduan. Eleberriak lehenbizi yiddish hizkuntzaz idatzi zituen eta gero ingelesera bihurtu ziren, egilearen laguntzarekin. Varsovian gaztetan bizi izandako giroa, judu auzo pobreena, eta New Yorken emigranteek aurkitu zituzten arazoak dira Singerren eleberrietako eta ipuinetako gaiak.

Haren idazkietan, bestalde, judaismoaren balio tradizionalekiko etena agertzen da, ohiko literatur moldeetatik at dagoen estilo guztiz berezian adierazia. Hauek dira Singerren eleberrietako batzuk: Satan Gorayn (1950), Moskat familia (1950), Esklaboa (1960), Lublineko magoa (1960), Shosha (1978). Zenbait kritikariren arabera, ipuin liburuetan gailen azaltzen da autorearen idazkera: Gimpel leloa (1957), Merkatu kaleko Spinoza (1961), Kafkaren lagun bat (1970), Lumazko koroa bat (1973). Orobat, haurrentzako ipuin liburuen eta oroitzapen liburu baten egilea da. 1978an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Koro Navarrok Isaac Bashevis Singerren zortzi kontakizun euskarara itzuli zituen: Zortzi kontakizun [Antologia]; Isaac Bashevis Singer (2002, Alberdania, Elkar). (2003ko Itzulpengintzako Euskadi Saria eraman zuen itzulpen honekin).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]