Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.

Irak iparreko erasoaldia (2014ko ekaina)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irak iparreko erasoaldia (2014ko ekaina)
Terrorismoaren aurkako gerra, Irakeko matxinada eta Siriako Gerra Zibila
Iraqi Civil War map (2014–present).png
Irakeko egoera, 2014ko abuztuan:

Grisa - Matxinatuen kontrolatutako lurraldea
Gorria - Irakek kontrolatutako lurraldea

Horia - Kurduen lurraldea
Data 2014ko ekainaren 4a - 2014ko ekainaren 25a
Lekua Nineveh, Kirkuk, Saladin, eta Diyala probintziak
Koordenatuak 36° 20′ 14″ N, 43° 08′ 09″ E / 36.337222222222°N,43.135833333333°E / 36.337222222222; 43.135833333333Koordenatuak: 36° 20′ 14″ N, 43° 08′ 09″ E / 36.337222222222°N,43.135833333333°E / 36.337222222222; 43.135833333333
Emaitza Matxinatuen garaipen argia
Gudulariak
 Irak
  • Sgurtasun indarrak
  • Xiiten milizia pribatuak
  • Mahdi armada
  • Irakeko Alderdi Komunista
  • Irakeko Fronte Turkomanoa

 Siria

  • Siriako Aire Indarrak

 Iran
Babestuta:


Irakeko Kurdistan

Asiriarren indarrak

  • Asiriarren Biltzar Militarra
  • Qaraqosh Babesteko Komitea

Estatu Islamikoa

Suni islamisten miliziak

  • Mujahideen Armada
  • 1920ko Iraultza Brigada

Irakeko Ba'ath Alderdia

  • Naqshbandi Armada
  • Irakeko Iraultzaileen Militarren Buruzagien Biltzarra
  • Jihad eta Askapenerako Komando Gorena

al-Nusra Frontea
Buruzagiak
Haider Al-Abadi

Nouri al-Maliki (2011-2014)
Mahdi Al-Gharrawi
Abboud Qanbar
Ali Ghaidan
Sa'ad Mi'an
Sabah Al-Fatlawi
Issam Hallaq


Masoud Barzani
Jaafar Sheikh Mustafa

Mustafa Said Qadir

Abu Bakr al-Baghdadi
Izzat Ibrahim ad-Douri
Ismail Jubouri

Ali Hatem al-Suleiman
Indarra
25,000–30,000 (armadaren bi dibisio)

10,000 polizia federal
30,000 udaltzain
2,000 Iraneko Quds Indarrak
1,000 AEBtako tropak
500,000 Mahdi Armada


190,000–790,000 peshmerga

Estatu Islamikoa: 8,000–15,000
Naqshbandi Ordeneko Gizonen Armada: 5,000+
Irakeko Armada Islamikoa: 10,400 (2007)

Irak Askatzeko Armada: 2,500
Galerak
Matxinatuen arabera:

1,000–1,700 exekutatu 4,500 harrapatuetatik
Gobernuaren arabera:
ehundaka hil, 1,900 desagertu (160–190 exekutatu), 90,000 deserriratu
Iran: 6 hil


Indar kurduak: 12-15 hil
711+ hil (255 exekutatu)
1,235–1,265 zibil hil (ekainaren 25eko datuak)
Milioi bat pertsonek euren etxeetatik alde egin
95 turkiar zibil harrapatuta

2014ko Irak iparreko erasoaldia ekintza militar multzoa izan zen, Irakeko gobernuaren aurkako matxinoek 2014ko ekainaren hasieran egindakoa. Matxino horiek aurreko gobernuan zegoen Baath alderdiaren aldeko suniekin eta zenbait triburekin elkar hartu zuten eta, ekainaren 6 eta 10 bitartean, Irak eta Sartaldeko Islamiar Estatuak (ISIS), Mosul hiri garrantzitsua hartu zuen.[1] Ekainaren 11n, Tikrit hartu zuen.[2]

Irakeko segurtasun indarrak hegoaldera joan ahala, indar kurduek hustuta geratutako lekuak hartu zituzten, eta Irakek eta Kurdistanek beretzat nahi zituzten lurraldeak eskuratu zituzten. Shoresh Haji parlamentari kurduak adierazi zuen auzipeko lurrak berreskuratzeko kurduek aukera ezin hobea zutela.[3][4] Nazioarteko begiraleek, ordea, kurduen mobilizazioa Irakeko "anarkia"ren isla zela interpretatu zuten.[5]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Anbarreko gatazka»

2013ko abendutik, tribuko milizien, Irakeko segurtasun indarren eta Irak eta Sortaldeko Islamiar Estatuaren (ISIS) artean borrokak piztu ziren Irak mendebaldean. 2014ko urtarrilean, ISISeko militanteek Faluia eta Ramadi hiriak menpe hartu zituzten[6] eta horrela, Anbar probintzia gehiena ISISen esku geratu zen. Gero, Irakeko armadak Anbar eskualdearen, ISISen indargunea zena, aurkako erasoa burutu zuen lurraldea gobernuaren esku egoteko. Samarra irakiar indarrek berreskuratu zuten, 2014ko ekainaren 5ean[7]. Bitartean, bonbaketa bortitzak egin ziren Faluian eta ISISen indarrak ahuldu ziren. Hala ere, ISISek aurrerapenak egin zituen Sirian, armak eskuratzen zituen lekuan hain zuzen ere[8].

Ekainaren hasieran, matxinatuak Irak iparrean eta erdialdean aurrerapenak egin zituzten, Irakeko Armadak Anbar eskualdea erasotu ondoren. Oraindik, Faluia gehiena, Garmah, Haditha, Jurf Al Sakhar, Aná, Qaim, Abu Ghraib lurraldeetako zati batzuk matxinatuen menpe zeuden, baita Anbar eskualdeko zenbait lurralde txiki ere[9].

Erasoaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko ekainaren 9tik 10erako gauean, Irak eta Sortaldeko Islamiar Estatuko militanteek Mosul hiriko kontrol gehiena hartu zuten. 1.300 militante armatuek Ninive probintziako gobernuaren bulegoak, egoitza militarrak eta Mosulgo Aireportu Internazionala hartu zituzten[10]. Erasoaren ondoren, Mosuletik 50.000 pertsonek egin zuten ihes[11]. Nuri al-Malikik, Irakeko lehen ministroak larrialdi egoera ezarri zuen erasoaren ondoren. Ekainaren 10etik aurrera, Mosul matxinatuen menpe zegoela ere adierazi zuen[12]. Hurrengo egunean, matxinatuek Tikrit hira hartu zuten eta gobernuaren egoitzei su eman zien. Kartzelako ehunka preso ere askatu zituzten.

Parlamentuak ez zuen eskuratu quórum nahikoa larrialdi egoera onartzeko. Horregatik, ekainaren 12an, maxinatuen lurraldeak bonbakatu zituen[13].

Otsailaren bukaeran, ISISeko borrokalariek Yalula hiria (Irak ekialdean) hartu zuten, Al Arabiya telebista-katearen arabera[14]

Irakeko egoeraren ondorioz, Irakeko ia milioi t'erdi gizon eta emakumek Irakeko Armadan izena eman zuten, terrorismoa bukatzeko helburuarekin[15]

Irakeko armadak 279 matxinatu hil zituen Bagdad iparraldean, zehazki, Saladino, Diyala eta Ninive hirietan. Bestalde, matxinatuek 1.700 soldadu irakiar hil zituztela adierazi zuten. Bashar al-Assadek Irak ekialdeko matxinoen guneak bonbakatu zituen. Raqqa ISISen gune garrantzitsua zen eta milizianoek arma asko gordetzen zituzten.

Gobernuaren kontraerasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko ekainaren 13an, irakiar indarrak, Quds Indarra eta Iraneko Guardia Iraultzailearen babesarekin, Samarran bildu ziren eta Saladinoko gobernazioaren zati bat berreskuratu zutela adierazi zuten[16]. Zehazki Dhuluiya hirixka berreskuratu zuten. Al-Monitorreko kazetariek Mosulen eta Tikriten gobernuaren aire erasoek EIILeko militanteak hirian ezkutatzea lortu zutela adierazi zuten. Hauen ordez, Naqshbandi Armada eta gobernuaren aurkako beste hainbat taldeek (ofizial baazista ohien jarraitzaileak) hiriko zaintza eta administrazioa hartu zuten. Militanteek Azhar al-Obeidi eta Ahmed Abdul Rashid ofizial baazista ohiak Mosul eta Tikriteko gobernatzaile izendatu zituzten. Militante suniek Tikriteko kontrola zuten baita Spyker aire basearena ere, estrategikoki oso garrantzitsua zena[17]. Tikriteko matxinatuek hirira zihoan errepidea minaz josi zuten eta euren artilleria hirian zehar zabaldu zuten espero zuten setioari aurre egiteko[18].

The Guardianen arabera, ekainaren 13an, Ali al-Sistanik, Aiatola Nagusiak, Irakeko agintari xii nagusienak armak hartzera deitzeak egun bat baino gutxiagoan milizianoen dibisio bat mobilizatzea ekarri zuen. Armada erregularrarekin ez bezala, matxinatuekin borrokatzean ez zuten alde egingo[19]

Ekainaren 14ean, al-Maliki Samarrara zuzendu zen eta Samarra kontraerasoaren lehen gunea izango zela adierazi zen. Estatuko telebistaren arabera, armadak Dhuluiya herria berreskuratu zuen baina Samarrako segurtasun indarren eta CNNrekin harremanetan jarri ziren herritarren arabera, oraindik EIILren eskuetan zegoen[20]

Egun berean, Irakeko armadak EIILen indarrak erasotu zituen al-Mutasimen, Samarratik 22 kilometro hego-ekialdera. Eraso horren ondorioz, matxinatuek basamortura egin zuten alde[21]. Aldi berean, Mosuleko medikuek 128 soldaduen eta polizien gorpuak jaso zituzten, EIILen aurkako borrokan hil zirenenak[22].

Gainera, Irakeko armadak tropar kurduen zazpi kide hil zituztela ere zabaldu zen, Dialan gertatu zen aire eraso batean. Yabar Yawarrek, Peshmergatarren Idazkari Nagusiak, Irakeko agintariekin kontaktuan jarri zirela azaldu zuen gertatu zenaz hitz egiteko. Hurrengo egunean, armadak Ishaqi berreskuratu zuen eta 12 polizien erretako gorpuak aurkitu zituen[23].

Matxinatuen aurrerapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irak eta Siriako egoera militarra 2014ko ekainean. Lurraldeak:      Irakeko gobernuak kontrolatuta      Siriako gobernuak kontrolatuta      Irak eta Sortaldeko Islamiar Estatuak (ISIS) kontrolatuta      Siriako oposizioak (ISISek izan ezik) kontrolatua      Irakiar kurduek (Peshmerga) ((KRG) kontrolatuta      Siriar kurduek, DBKek, kontrolatuta      Qaraqosheko Babes Batzordeek kontrolatuta

Tal Afar eta Saqlauiya bereganatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 15ean, hainbat saiakeren ondoren, Naqshbandi eta baazista ohi batek gidaturiko eraso batean Tal Afar eta bere ondoko aire basea berreskuratu zituzten[24]. Ordurarte babesten zutenek, irakiar turkomano xiiek eta soldaduek Mosuldik alde eginez, kurduen menpe zegoen lurraldera joan ziren[25][26]. Tal Afarreko borrokan, 18 matxinatu hil ziren, baita 10 zibil ere, matxinatuen artilleria erabiliz egin zuten eraso batean[27]. Herriko segurtasun indarrek kide asko galdu zitzuten, nahiz eta kopuru zehatza ez zen jakin[28]. Abu Al-Waleed Jeneral Nagusia Tal Afaten harrapatu zen zurrumurrua zabaldu zen baina ondoren estatu telebistak ukatu egin zuen[29]. Egunean zehar, errebeldeek harrapatutako 1.000 eta 1.700 soldadu artean hil zituztela esan zuten eta armadak bere Aire Indarrek aurreko 24 orduetan 279 matxinatu hil zituztela esan zuen[30]. Militarrek Internetera igotako bideo bat aztertu zuten eta bideo horretan gutxienez 170 soldadu exekutatu zituztela adierazi zuten.

Ekainaren 15ean ere, EIIL Dialako probintzian barneratu zen eta Adhaimen, Bagdad ipar-ekialdean, bi herri berreskuratu zituen[31]. Hurrengo egunean, Samarra hegoaldean EIILek egindako segada batean 28-29 miliziano xii hil ziren. Bitartean, milizianoen 56 matxinatu hil zituztela adierazi zuen Bagada mendebaldean eta hegoaldean gertatutako borroketan. Dialako borroketan, 29 matxinatu eta zortzi soldadu hil ziren. Hainbat soldadu ere harrapatu zituzten[32]. Gainera, lehen rani soldadua ere hil zen[33].

Bagdad mendebaldean, EIILek Saqlauiya eskuratu zuen, erretiratzen ziren tropei bertatik ematen zien laguntza helikopteroek. Gainera, helikoptero bat lurrera bota zuten[34]. Gauean zehar, poliziak 44 preso exekutatu zituen Baquban EILLeko kidek bertara gerturatzen ari zirelako. ISISeko kideek hiri horretako hainbat gune hartu zituzten[35]. Informazio kontraesankorra zabaldu zen hildakoen eta ekintzaileen inguruan. Washington Posten arabera, presoak ISISen aurkako borroketan hil ziren edo aldez aurretik segurtasun indarrek hil zituzten. Gainera, Bagdadeko iman suni baten hilketaren inguruko informazio zehatzik ere ez zegoen[36].

Ekainaren 17an, BBCren arabera, armadak Baquba barrutia berreskuratu zuen[37]. Bestalde, Al-Qa'im muga, Al-Nusra frontea talde errebeldeak eskuratu zuen, Al Kaidako zena eta baita Siriako Armada Askeak ere, biak Siriako Gerra Zibilan parte hartzaileak[38]. Gainera, Samarra ekialdean Irakeko segurtasun indarren 18 gorpu aurkitu zituzten[39].

Baijiko petrolio-findegiari erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 18an, ISISeko Irakeko petrolio-findegi handiena erasotu zuen Baijin mortero eta metralletekin[40]. Findegi barruko funtzionario bat esan zuenez, matxinatuen findegiaren %75a berreskuratu zuten. Militar batek erasoari aurre egin ziotela esan zuen eta 40 matxinatu hil zituztela[41]. Bitartean, errebeldeek Saladino probintziako hiru herrixka harti zituzten 20 zibil hil zituzten borroken ondoren[42]. Gainera, Indiak Mosulen turkiarren enpresa batean lanean ari ziren 40 indiar bahitu zituztela adierazi zuen[43]. Aldi berean, Sadam Huseinen epaiketako tribunaleko presidentea izan zen Rauf Abdel Rahman exekutatu egin zuten, bi egun lehenago ISISeko kideek bahitua izan zena[44].

Ekainaren 19an, Irakeko segurtasun indarrek findegi guztia berreskuratu zutela esan zuen, 100 matxinatu hil ziren borroken ondoren[45]. Hala ere, Assciated Pressi findegitik gertu ibili zen irakiar batek oraindik ISISen menpe eta bere kideak ikusi zituela esan zuen[46][47]. Gaua iristean, bi indarren findegiaren zati ezberdinen kontrola zuten[48]. Gau berean, ISISek Tharthar laku ondoan zegoen Al Muthanna Arma Kimikoen Gunea eskuratu zuen, Bagdad ipar-mendebaldetik 70 kilometroetara. Leku honetan matxinatuak oso indartsu zeuden[49].

Ekainaren 20 gauean, Estatu Batuetako militarrek ABC Newsi esan ziotenez, findegi barnean 270 soldadu irakiar harrapaturik zeuden eta ez zuten indarrek ISISi aurre egiteko. ISISek errepideak kontrolatzen zituen Baiji inguruetan eta soldaduei ezin zitzaien materialik eraman. Matxinatuak soldaduak janari eta armarik gabe geratzeko zain zeuden[50][51]. Egun berean, ISISek Tal Afarreko aireportua menperatu zuela esan zuen. Indar kurduek, BBCko ekipo batekin zeudela, ISISeko kideek inguratu zituzten Yalulan[52]. Beranduago, herriko kontrola ISIS eta kurduen artean banatuta zegoela esan zuten[53].

Ekainaren 21ean, matxinatuek Baijiko petrolio-findegia guztiz eskuratu zuten gauek borroken ondoren[54]. Egun berean, xiien miliziak Irak guztian zehar atera ziren euren indarra irakusteko. Manifestazio handiena Bagdadekoa izan zen, bertan Agintza Eguneko Brigadakoek, hau da, xiien miliziek milaka pertsona batu zituzten[55]. Gainera, ISIS bere alde zeuden militante suniekin borrokatu zen Hauiyan, 17 hildako utziz[56].

Ekainaren 23an, matxinatuen Tal Afarreko aireportua eta hiria eskuratu eta ziurtatu zituzten[57]. Irakeko segurtasun indarrek lehen aldiz onartu zuten Baijiko findegia galdu zutela, hainbat egunetako borroken ondoren[58].

Ordurako, desertatzeek, hildakoek eta material gutxi izateak Irakeko Armada erregularra geldiarazi zuten eta gobernua milizia xiiko boluntarien menpe geroz eta gehiago egotea ekarri zuen[59]. Irakeko gobernuak soldaduek Irak ipar aldetik alde egin zutela ere esan zuen eta matxinatuen menpe gelditu zela[60].

Ekainaren 24ean, Siriak Irakeko lurraldean lehen erasoak burutu zituen, aurretik ISISen menpe zeuden Siria eta Irak arteko mugak erasotu ondoren. Hurrengo egunean, Siriak beste eraso bat egin zuen, 50 hildako eta 132 zauritu utziz, tartean zibilak. Erasoak udal eraikin bat, merkatu bat eta banketxe bat harrapatu zituen Al Rutban. Ez zen argi geratu, borrokalari siriarrak Iraken sartu ziren edo ez.

Ekainaren 25ean, estatubatuar iturriek adierazi zutenez, Iranek Bagdadeko Al-Rasheed aire basean kontrol berezi bat ezarri zuen eta Ghods Ababil dron multzo bat Iraken zehar zabaldu zuen. Gainera, iraniarrek aire base batean inteligentzia unitate bat ezarri zuten ISISeko kideen arteko komunikazio elektronikoak eskuratzeko. Iraniarren tropa erregularreko eta Quads Indarraken 10 dibisio Iran eta Irak arteko mugan ezarri ziren eta Iranen dozena bat hegazkin estatuaren mendebaldean kokatu ziren[61]. Ordurako, borrokek Baijiko findegian jarraitzen zuten eta gobernuak tropak bidali zituen. Matxinatuek Ajeeleko petrolio gunea ere eskuratu zuten, gertu zegoen al-Alam herria hartu ondoren. Halaber, Baladeko Aire Basea hiru aldetatik inguratu zuten (Estatu Batuek erabili izan zutena) eta morteroekin erasotu zuten[62][63].

Ekainaren 26eko goizean, miliziek Mansuriyat al-Yabal herria hartu zuten. Herri honetan, gas naturalaren lau gune zeuden[64]. Hurrengo egunean, estatuaren indarrek herria berreskuratu zuten eta al-Alam ere hartu zuten[65].

Tikriteko erasoaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 26an, estatuaren indarrek Tikriteko airetransportatzailea berreskuratzeari ekin zioten[66][67]. Hiru edo lau helikoptero hiriko unibertsitateko estadioraino joan ziren. Helikoptero bat bota egin zuten eta estadioan erori zen. Beste batek arazo mekanikoak izan zituen eta lurreratu egin behar izan zuen. Bigarren helikoptero honetako kideak, tartean libanoar bat, matxinatuek hartu zituzten. Unibertsitatearen inguruan borrokak piztu ziren eta frankotiratzaile militarrak eraikin altuetan ezarri ziren. Berreskuratzeko erasoaren lehen orduetan, helikoptero batek hiriko ospiatel baten aurkako erasoa egin zuen[68]. Hurrengo egunean, borrokek unibertsitatean jarraitzen zuten[69]. Iranen entrenatutako miliziano xiitak bertara joan ziren eta campuseko eraikin altuak hartu zituzten[70].

Ekainaren 28an, borrokarako helikopteroek aire erasoak burutu zituzten campusean tropak erasotzen ari zirenen aurka[71]. Duela hiru egunetik, hiriak etengabeko aire erasoak jasan zituen, baita barrilezko lehergailua bidez egindako erasoak. Lurreko eraso bat hiria hartzen saiatu zen. Tropen multzoa Samarratik Tikritera abiatu zen, iparralderantz, eta arratsean hiriaren ondora iritsi ziren. Beste tropa multzo bat Speicher aire basera abiatu zen. Gobernuaren lehen informazioaren arabera, tropek Tikrit berreskuratu zuten[72]. Hala ere, gauean zehar borrokak egon ziren hiriaren kanpoaldean eta hiriak matxinatuen menpe egoten jarraitu zuen[73][74]. Gau horretan, helikopteroek Al Bu Hayazi herrian burutzen ari zen ezkontza bat erasotu zuten, Tikrit ekialdean, eta lau zibil hil ziren[75].

Hurrengo egunean, tropak Tikritetik ondoko herria zen Dijlara joan ziren, hiriaren hegoaldera, erresistentzia handia topatu zutenez berriro antolatzeko[76]. Borrokek unibertsitatearen inguruan eta aire basean jarraitu zuten[77][78]. Egunean zehar, Tikrit gainean zebilen helikoptero irakiar bat bota egin ziten eta azokatik gertu erori zen[79]. Armadak tankeak bidali zituen unibertsitatera borroketara batzeko. Irakeko armadaren bozeramaile batek azken 24 orduetan 124 militante Irak guztian zehar hil zituztela adierazi zuen, horietatik 70 Tikriten. Armadak unibertsitatea eskuratu zuela ere esan zuen[80]. Hala ere, bizilagunek hiria matxinatuen menpe zegoela adierazi zuten. Beranduago, Tikritetik 20 kilometro hegoaldera Samarra aldera, borrokak hasi ziren. Matxinatuak Tikritetik 10 kilometro hegoaldera hurbildu ziren[81][82].

Gainera, borrokarako bost Su-25 hegazkin, Errusiak entregatu zituen lehen seriekoak, Bagdadera iritsi ziren egunaren amaieran[83].

Ekainaren 30ean, gobernuaren indarrak aire basetik unibertsitatera joan eta hango tropekin batzen saiatu ziren baina huts egin zuten al-Deum inguruan aurkitu zuten erresistentziarengatik[84]. Borrokek Tikrit hegoaldean jarraitu zuten[85]. Hiria hartzeko borrokak ez aurrera eta ez atzera geratu ziren[86]. Iturri militarren arabera, gobernua Samarran indarrak biltzen ari zen, Tikrit lortzeko beste erasoaldi bat hasi aurretik[87]. Bitartean, Tikrit hegoaldean, armadak Mukeishifa herria berreskuratu zuen 40 militante hil ondoren, beste iturri militar batzuen arabera[88].

Uztailaren 1ean, ISIS Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak kalifa-herria aldarrikatu zuen Irakeko eta Siriako haren kontrolpeko eremuetan. Siriako Alepo hiritik Irakeko Dijala probintziara ezarri zuen xaria legean oinarritutako estatu islamikoa. Bien bitartean, armada Tikrit hartu nahian zebilen, baina jihadistek eutsi egin zioten saialdiari. Abu Bakr al-Bagdadi izendatu zuten estatuko buru Ibrahim kalifa gisara, «munduko musulman guztientzako kalifa». Bestalde, Irakeko armadak areagotu egin ditu erasoak Salahedine probintzian. Tikrit hiria hartzeko erasoaldiari ekin zion asteburuan. Sadam Husein zenaren jaioterria zen hiria, matxino suniten gotorlekua. Haien esku zegoen ekainaren 11tik. Armadak aire erasoak erabili zituen matxinoen aurka. Lekukoen arabera, muturreko talde islamistak kontraerasoa jo zuen, eta inguruko base militar baten zati bat hartu zuen.

Biji herriko hirigunea ere bonbardatu zuten gobernuaren hegazkinek. Hor zegoen herrialdeko petrolio findegi handiena, eta borrokaldiak izan ziren azken astean. Bi aldeek aldarrikatzen zuten findegiaren kontrola. Estatu Islamikoari etsaiak ugaritu egin zitzazkion lurraldeak irabazi ahala. Siriako Al-Bukamal herrian, Irakeko mugatik oso gertu, borrokak izan zituen beste talde islamistekin. Al-Nusra frontearekinAl-Kaidaren menpekoa— etsaituta zegoen. Siriako armadak ere Estatu Islamikoa eta beste talde islamisten posizioak bonbardatu zituen. Siriako Koalizio Nazionalak ere kalifa-herriaren aldarrikapenaren aurka egin zuen[89].

Uztailaren 10ean, miliziek material nuklearra hartu zutela salatu zuen Bagdadek. Irakek NBEn zuen ordezkariaren arabera, Mosulgo Unibertsitatean ikerketarako erabiltzen ziren 40 kilo uranio lapurtu zituzten milizianoek[90].

Uztailaren 15ean, Irakeko armadak Tikrit hiriaren zatirik handiena berreskuratu zuen. Duela bi aste, beste erasoaldi bat egin zuen armadak, berreskuratzeko asmotan. ISISek kalifa herria aldarrikatu eta biharamunean gertatu zen, baina jihadistek eutsi egin zioten saialdiari. tankeekin sartu dira hirira, eta airez ere bonbardatu dituzte Estatu Islamikoaren menpe zeuden lurrak. Irakeko Defentsa Ministerioak azaldu zuenez, terrorismoaren kontrako sailaren eta operazio berezien sailaren babesa zuen armadak, baita Tikrit aske uztea nahi zuten boluntarioena ere. Ministerioaren arabera, erasoaldia hasi eta bi ordura armadak lortu zuen hiriaren zatirik handiena bereganatzea eta gobernuaren eraikin gehienak bere egitea. Poliziaren akademia ere berreskuratu zuten. Garaipenaren erakusgarri, Irakeko bandera altxatu zuten[91].

Uztailaren 23an, Irakeko armadako iturriek jakinarazi zutenez, guztira Estatu Islamikoko (EI) 64 jihadista hil zituzten; 59 Al-Karma inguruan, Bagdadetik 50 kilometro mendebaldera, eta bost Al-Daluayan, 100 bat kilometro iparraldera. Airetik eta lurretik egin zituzten erasoak, bertako milizien laguntzarekin. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak salatu zuen EIk gasa eta petrolioa saltzen ziela Irakeko merkatariei[92]. Bestalde, Estatu Islamikoa talde islamikoak (EI) aurrera egin zuen Kurdistango peshmerga indarren aurka borrokatu ostean. Al-Qausiyat inguruan hasi zuen erasoa talde islamistak, Mosul iparraldean. Bestalde, Irakeko Parlamentuan ez ziren ados jarri herrialdeko presidentea aukeratzeko[93].

Abuztuaren 2an, ustezko 70 jihadista hil zituzten Bagdaden izandako zenbait erasotan. Erasorik bortitzena Al Saadia hirian izan zen; han, gutxienez 50 lagun hil zituzten. Armadak jakinarazi zuenez, Estatu Islamikoaren egoitza bat bonbardatu zuten airez. Hiri horretan izandako erasoen ondorioz, hamarnaka lagunek ihes egin zuten Bagdad iparraldera. Gainerako erasoak Bagdad hegoaldeko beste zenbait gunetan izan ziren, Babel eskualdean. Ekaina amaieran kaliferria ezarri zuen Estatu Islamikoak Irakeko eta Siriako haren kontrolpeko eremuetan[94].

Abuztuaren 4an argitara eraman zenez, gogortu egin ziren Kurdistan Autonomoko peshmergen eta Estatu Islamikoa miliziako gerrillarien arteko borrokak. Abuztuaren 2an, milizia sunitek Zumar herria eta bi petrolio hobi bereganatu zituzten. Abuztuaren 4an, ordea, gerrillari kurduek jakinarazi zuten berreskuratu egin zituztela. Hala Nuri al-Maliki lehen ministroak aire armadaren laguntza eskaini zien gerrillari kurduei. Bagdadek eskaintza egin baino ordu batzuk lehenago, buruzagi kurduek iragarri zuten milizia suniten aurkako "operazio zabala" prestatzen ari zirela[95].

Ordura arte Irakeko peshmerga indar kurduak izan ziren EIko borrokalariak geldiaraztea lortu duten bakarrak. Islamisten erasoaldiaren ondotik kurduek aldarrikatutako lurralde historikoak bereganatu zituzten. Abuztuaren 2an, ordea, arteko kolperik latzena jaso zuten. EIk, matxino sunitek lagunduta, kurduen esku aspaldi egon diren hainbat hiri hartu zituen. Islamistek Sinjar hiria, inguruko herri txikiagoak eta petrolio eremuak zituzten kontrolpean. Milaka lagunek etxea utzi behar izan zuten erasoaldiaren ondotik. Hainbat hedabidek zabaldutakoen arabera, islamistek kurduen menpeko Irakeko urtegirik handiena hartu zuten. Kurduek gezurtatu egin dute hori, urtegiaren irudiak erakutsiz. Masud Barzani Kurdistango Eskualde Autonomoko presidenteak azaldu zuen, babes jarrera utzi, eta erasoari ekingo ziotela galdutako eremua berreskuratzeko. Nuri al-Maliki Irakeko lehen ministroak hitzeman zien armadaren abiazioak lagundu egingo ziela. Siriako mugatik gertuko hainbat herri berreskuratu zituzten jada peshmergek. Kurdu guztiei dei egin zieten islamisten aurkako borrokara batzeko PKK Kurdistango Langileen Alderdiak[96].

Abuztuaren 5ean, Kurdistango peshmergek Sinjar hiriaren kontrola berreskuratu zuten, Irakeko ipar-mendebaldean. Aurreko asteburuan, Estatu Islamikoa muturreko talde islamistak hartu zuen hiria. Yezidiak ziren herritar gehienak, kurduen arteko gutxiengo erlijiosoa. 200.000 lagunek ihes egin behar izan zuten islamisten erasoaldiaren ondotik. Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak salatu zuen 40 haur hil zirela «indarkeria, deshidratazio eta ihesaren» eraginez[97].

Abuztuaren 6an, gutxienez 70 jihadista hil zituzten Irak iparraldean. Irakeko aireko armadak inteligentzia zerbitzuekin elkarlanean bonbardatu zituen hainbat gune. Irakeko telebistaren arabera, Xarif al Din santutegitik gertu izan ziren erasoak, eta erabat suntsituta geratu zen[98].

Abuztuaren 7an, Estatu Islamikoa miliziak aurrera egiten jarraitzen zuen, eta zenbait iturriren arabera, peshmerga kurduek atzera egin behar izan zuten. Ondorioz, milaka familiak ihes egin zuten Mosul iparraldeko herrietatik. Azken egunetan islamistek gehiengo kristaua zuten eremuen kontrola hartu zuten, eta Kurdistan Autonomoko hiriburura gerturatzen ari ziren. Duela hiru egun, berriz, Sinyar berenganatu zuten, eta milaka familia inguruko mendietara ihes egitera behartu. Unicefek salatu zuen ihesaldian 40 adingabe hil zirela, bai erasoen ondorioz eta baita mendietako bizi baldintzen eraginez ere. ISISen eraginez, Siriako eta Irakeko gatazkek bat egin zutela ondorioztatu zuten adituek. Eta horrek biei jarri zien kolokan estatu-nazio izaera[99].

Egun berean, EIk zioenez hamabost hiri eta herri gehiago hartu zituen Iraken. Guztien egoeraren inguruko berri zehatzik ez zegoen, baina arreta bereziki bi tokian kokatu zen: bata, Sinjarren, milaka yazidi inguratuta baitzeuzkaten jihadistek; eta, bestea, Qaraqoxen, EIk Irakeko kristauen hiri handiena hartu baitzuen. EIk jomugatzat hartu zituen Iraken iparraldeko gutxiengo etniko eta erlijiosoak. Horien artean daude yazidiak. Kurduak ziren etniaz, eta erlijio berezi bat zeukaten, antzinako zoroastrismoarekin lotutakoa. EIk heretikotzat zeuzkan. Sinjar hirian, Mosuldik mendebaldera, gehiengoa ziren. Qaraqox hiria, berriz, Mosuldik 32 kilometrora zegoen. Asiriar kristauak ziren hango biztanleak. Kirkukeko eta Sulaimanijako artzapezpiku kaldear Joseph Thomasek AFP agentziari adierazi zionez, Qaraqox eta inguruko herriak «hustu» egin ziren, eta EIk erabat kontrolpean hartu zituen. Uztailean, milaka kristauek alde egin zuten Mosuldik, EIk ultimatum bat eman ondoren[100].

AEBen esku-hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 7an, Estatu Batuetako gudu hegazkinak Estatu Islamiarrak Erbil hirian (Irakeko iparraldean) zituen eretzeak bonbardatzen hasi ziren, Barack Obama AEBko presidenteak aurreko egunean emandako aginduari jarraituz. Esku-hartzea 12:45ean hasi zen –Euskal Herriko ordua-, F/A-18 hegazkin batzuek laserren bidez gidatutako 220 kiloko bonbak bota zituztenean. Estatu Islamiarrak hiria defendatzen zuen indar kurduen aurka borrokatzeko erabiltzen zuen artilleriako eretze baten kontra bota zituzten bonbak. Barack Obama AEBko presidenteak iragarri zuen Estatu Islamiarraren eretzeen aurkako eraso "selektiboak" egitea baimendu zituela. Halaber, eta sarraskia saihesteko asmoarekin, Irakeko iparraldean baztertuta zeuden pertsonei zuzendutako eragiketa gizatiarra ere abiatuko zuela jakinarazi zuen. Erresuma Batuak, aurreratu zuen ez zuela esku-hartzean parte hartuko[101].

Abuztuaren 8an, AEBetako armadak Estatu Islamikoaren aurkako aire erasoak egin zituen Irak iparraldean. Arbileko defentsei erasotzen ari ziren talde jihadistaren artilleria posizioak hartu zituzten jomugan. Kurdistango Eskualde Autonomoko hiriburua zen Arbil, Estatu Islamikotik ihes egindako milaka lagunen aterpea. 2011n utzi zuten AEBetako tropek herrialdea, eta ordutik ez zuten operazio militarretan zuzenean parte hartu. AEBetako esku hartzeak ez zuen eragotzi jihadistek Irakeko urtegi handiena hartzea. Informazio nahasia izan zen urtegiari buruz, kurduek zein islamistek aldarrikatu zuten azpiegituraren kontrola. Ninive probintziako segurtasun arduradunak onartu zuen peshmergek urtegia utzi zutela. Galdutako herriak berreskuratzeko Estatu Islamikoaren aurkako gerran sartu ziren Kurdistango indarrak. Sinjar, Zummar, Rabia eta Maxmur inguruetan borrokatzen zuten, eta Arbil hiriburutik 45 kilometrora. Kirkuk eta Diyala probintzietako frontea, berriz, lasaiago zegoen. Rudaw hedabidearen arabera, Estatu Islamikoko borrokalari askok fronte hori utzi eta Mosulera jo zuten.

AEBetako hegazkinek giza laguntza ere jaurti zuten yezidi errefuxiatuak zeuden eremura. Erresuma Batuak ere bidali zien giza laguntza, baina baztertu egin du aire erasoak egitea. Bestalde, NBEk esan du «giza korridoreak» prestatzen ari zela iheslariak arrisku eremutik ateratzeko. Horrez gain, NBEren arabera, beste 200.000 iheslari mendietan inguratuta zeuden, jateko eta edateko baliabide eskasekin. Horietako asko gosez eta desidratazioz hil ziren. Kritika asko jaso zituzten peshmergek kurduen herriak defendatzeko gai ez izategatik. Batez ere, Sinjar babesgabe uzteagatik. Hainbat ofizial kargutik kendu zituzten islamistei amore emateagatik[102].

Abuztuaren 9an, AEBen hegazkinek elikagaiak eta ura jaurti zituzten Sinjar hiriaren inguruan. "Orain arte, Irakeko Gobernuarekin elkarlanean, AEBen hegazkinek 36.224 sorta janari eta urari dagozkion 6.822 eman dituzte". Erresuma Batuak ere laguntza humanitarioa bidali zuen Irakera, eta arlo horretan Frantziak ere babesa erakutsi dio Washingtoni[103].

Abuztuaren 10ean, Ameriketako Estatu Batuek bonbardaketa sorta berri bat egin zuen Estatu Islamiarraren kontra, Iraken iparraldean, Kurdistanen bizi ziren gutxiengoak babesteko, Pentagonoaren bertsioaren arabera. Lehenengo erasoa 15:20ean GMT (17:20 Euskal Herrian) izan zen, piloturik gabeko hegazkinekin eta gerra-hegazkin arruntekin egindakoa, Ekialde Hurbilean zegoen AEBko Komando Zentralaren esanetan. Bonbardaketa horren helburua yazidiarren kontra egiten ari ziren blindatuak suntsitzea zen, Sinyar mendiaren inguruetan, eta ibilgailuetako bat jo zuten. Handik 20 minutura, oldarraldi ezberdin batean, hegazkin estatubatuar batek bi ibilgailu blindaturen kontra bonbak jaurti eta suntsitu zituen, aipatutako iturriak zehaztu zuenez. Gainera, hirugarren erasoaldia 19:00etan GMT (21:00etan Euskal Herrian) gertatu zen, AEBko hegazkin batek azken ibilgailu blindatua suntsitu zuenean[104].

Abuztuaren 11n, jakitera eman zenez[105], aurreko egunean kurduek bi hiri berreskuratu zituzten islamisten kontrolpetik. Gwer eta Majmur lurralde autonomoko mugatik gertu zeuden, Kirkukera bidean. Egun horietan, Mosul inguruko eremuak berenganatzea zen kurduen helburu nagusia. Horretarako, AEBetako gerra hegazkinen laguntza izan zuten. Milioi erditik gora ziren etxetik ihes egin behar izan zuten herritarrak. Jazidiak ziren iheslari gehienak, eta Iraken menpeko Kurdistanen babestu ziren. Iturri ofizialek salatu zuten, bestalde, azken egunetan islamistek ehunka jazidi hil zituztela, euren erlijioari uko ez egiteagatik. Halaber, Kurdistango Eskualde Autonomoko peshmergak zuzenean armaz hornitzen hasi zen Washington. NBC telebista kateak aipatutako Etxe Zuriko iturrien arabera, Irakeko Gobernuaren bidez jasotzen zituzten armak kurduek. Estatu Islamikoaren aurkako borroka «orekatu» nahi zuen horrela Etxe Zuriak. Ihes egindako Irakeko soldaduei hartutako arma astunak zituzten jihadistek, eta horiei esker egin ahal izan zuten aurrera kurduen menpe zeuden herrietan. Europar Batasunak esan zuen eztabaidatuko zuela Kurdistango Gobernuari armak bidaltzearen inguruan[106].

Abuztuaren 14an, AEBek amaitutzat eman zuten islamistek Sinjar mendiaren inguruan ezarritako setioa. Guztira 40.000 pertsona inguru zeuden mendian, baina Washingtonen arabera, ordea, "uste baino hobeto" zeuden errefuxiatuak. Pentagonoak ia mila militar estatubatuar bidali zituen Irakera, Bagdadi "Estatu Islamikoaren aurkako borrokan laguntzera". Irakeko giza krisia, berriz, hirugarren mailara igo zuen NBEk. Erakundeak uste zuen 1,2 milioi barne desplazatu eragin zituela gatazkak.[107]. Bestalde, Frantziak, Erresuma Batuak eta Alemaniak Suniten Estatu Islamiarrari aurre egiteko armak bidali zizkien kurduei. Halaber, Nazio Batuetako bi ordezkarik Estatu Islamiarreko kideek 1.500 jazidista eta kristau euren "morroi sexual" izatera behartu zituztela adierazi zuen[108].

Egun berean, Estatu Islamikoak Qara Tappa herrian bildu zituen borrokalariak, Bagdadetik 122 kilometro iparraldera. Peshmergen aurkako borroka frontea zabaldu nahi zuten. Bestalde, salatu dute jihadistek Saddam Husseinek 1990eko hamarkadan eraikitako tunelak erabiltzen zituzten tropak eta armak Bagdad hegoaldera mugitzeko. Matxinoen eta armadaren borroketan, Bagdad mendebaldean, lau haur hil zituzten. Falluja hiriko borroketan, berriz, beste lau haur eta hamar jihadista hil zituzten. Falluja iragan urtarriletik zegoen islamisten menpe. Islamistek Al-Anbar probintziaren zati handi bat hartu zuten orduan. Al-Anbar probintziako gobernadore Khalaf al-Dulaimik AEBei laguntza eskatu zien Estatu Islamikoaren eta beste muturreko milizien aurka egiteko. Irakeko suniten gotorlekua zen Al-Anbar. Bost petrolio eremu eta Mosuleko urtegia, Irakeko handiena, Estatu Islamikoaren kontrolpean zeuden. Egun horretan jihadistek gari biltegiak hartu zituzten. Horretaz gain, kontrolpean zituzten Irakeko bost probintzia emankorrenetako eremu zabalak. Gerra finantzatzeko erabili zituen talde islamistak pilatutako baliabideak. Bitartekarien bidez garia gobernuari saltzen saiatu zen. Horrez gain, petrolioa ere saltzen zuen merkatu beltzean Iraken eta Sirian. Horrenbestez, ekonomia gerran sakondu zuten jihadistek[109].

Abuztuaren 15ean, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Atzerri ministroak jakinarazi zuenez, jarrera komun bat adostu zuten Europako Batasuneko kide guztiek; hala nahi zuten estatuek kurduei armak ematea baimentzea, hain zuzen[110]. Frantzia armamentua ari zen ematen, eta Txekiak esan zuen espero zuela abuztuaren amaieran hastea. Erresuma Batuak eta Alemaniak ere posible zenegitea, eta Herbehereek ez zuten baztertu. Suediak eta Austriak, aldiz, baieztatu zuten ez zutela aurreikusita armamentua ematea. Irakeko Gobernuak, bere aldetik, armak eta munizioa eman zizkien indar irakiarrei[111].

Abuztuaren 21ean, AEBek ez zieten jaramonik egin Estatu Islamikoaren mehatxuei. Armadako hegazkinek eta droneek talde jihadistaren kokaguneak bonbardatu zituzten Irakeko iparraldean. Pentagonoak azaldu du sei bonbardaketa egin zituztela Irakeko eta Kurdistan Autonomoko armadei babesa emateko, Mosulgo urtegitik gertuko herrixketan. Peshmergen arabera, urtegiaren mendebaldera zeuden lau herrixkatatik kanporatu zituzten islamistak. Estatu Islamikoak beste bideo bat argitaratu zuten: gatibu hartutako dozenaka yezidi islamera indarrean konbertitzen. Kalkulatzen zuten 150.000 yezidik etxetik ihes egin zutela islamisten hedapenaren ondotik. Irakeko Gobernuak uste zuen 690 emakume yezidi eta xiita Sinjar herrian atxikita zeuzkatela.

Mosulgo urtegiaren inguruko herrixkak hartu nahian zebiltzan kurduak. Lau hartu zituzten, azpiegituraren mendebaldera. Peshmergek zioten Zummar herritik hamabost kilometrora zeudela, eta hara iristeko sarbideak kontrolatzen zituztela. Islamistek hilaren hasieran kanporatu zituzten kurduak hiri horretatik. Bestalde, YPG Herriaren Babeserako Unitateak —Siriako kurduen miliziak— adierazi zuen Jazaa eskualdeko borroketan, Siriaren eta Irakeko arteko mugan, 140 islamista hil zituztela. YPGko hamabost kide ere hil zituzten.

Irakeko armadak ere eraso zien Estatu Islamikoaren posizioei. Armadako bozeramaileek esan zuten gutxienez hamabi islamista hil zituztela Haditha hiriko kanpoaldean, Al-Anbar probintzian. Halaber, herrialdeko tribu sunita batzuek gobernua babestu zuten Estatu Islamikoaren aurka eta Al-Anbar probintziako hainbat tribuk jihadisten aurkako erasoaldia hasi zuten, eta 30 borrokalari hil zituzten.[112].

Abuztuaren 22an, AEB Amerikako Estatu Batuen gerra hegazkinek Estatu Islamikoaren posizioak bonbardatu zituzten Mosul inguruan, eta peshmerga indar kurduek Irakeko bigarren hiriaren aldiriak berreskuratzeko erasoaldiarekin jarraitu zuten. Abuztuaren 8an Estatu Islamikoaren kontrako bonbardaketak hasi zituztenetik, AEBek jada 93 aire eraso egin zituzten —horietatik 60 Mosulgo urtegian, Irakeko armadari eta peshmergei laguntzeko—. Aire erasoetako batean, AEBek Estatu Islamikoko 35 kide hil zituzten Mosuldik hogeitaka kilometrora, Nahia herrian. Muhialdin al-Masuri PDK alderdi kurduko buruzagiak azaldu zuenez, Estatu Islamikoaren zazpi ibilgailuko konboi bat, ekintzailez eta armaz betea, bonbekin desegin zuten gerra hegazkinek.

Mosulgo urtegiaren mendebaldean jihadisten esku zeuden lau herri berreskuratu ondoren, peshmerga indarrak Nahia, Tilkif eta Wana setiopean zeuzkaten, eta Zummar hiriaren aldirietara ere iritsi ziren. Jihadistek errepideetan eta egoitza ofizialetan lehergailuak jarri zituzten, eta horregatik ez ziren miliziano kurduak oraindik herri horietan sartu. Sal Ninive barrutian ere peshmergek aurrerapen nabarmena egin zuten[113].

Abuztuaren 23an, NBE Nazio Batuen Erakundeko ordezkari Nickolay Mladenovek «kezka larria» adierazi zuen, ISk setiatuta zeukalako Amerli herria, eta herritarrak «sarraskia sufritzeko arriskuan» zeudelako.[114].

Abuztuaren 25an zabaldu zenez, Estatu Islamikoak azken hiru asteetan mila bat lagun hil zituen Iraken, beste 2.500 inguru bahitu, eta adingabeak errekrutatzen ari zen giza ezkutu gisa baliatzeko[115].

Abuztuaren 26an, Irango Gobernuak Iraken militarki esku hartzea egingo zuela, Karbala eta Najaf hiriak talde jihadista sunitaren esku erortzen baziren. Muga zeharkatu eta «murrizketa operatiborik» gabeko jardun militarra hasiko zukeen Teheranek, xiiten bi hiri sakratuak defenditzeko. Halaber, Teheran Kurdistango Eskualde Autonomoko peshmerga indarrei laguntza ematen ari zaiela ere baieztatu zuen Irango Barne ministroak[116].

Abuztuaren 29an, Iraken Estatu Islamiar taldearen aurrerapena 850.000 pertsona lekualdatzea eragin zuen, Nazioarteko Migrazio Erakundeak jakitera eman zuenez. 1,6 pertsonek baino gehiagok utzi zuten etxea urtarriletik, indarkeriaren ondorioz. Lekualdatutako pertsonak 1.577 lekutan jarri ziren, Anbarren eta Niniven gatazka armatua larritu ostean[117].

Abuztuaren 30ean, hiru egunetako borroken ondoren, Estatu Islamikoari atzera eginarazi eta Zemar hirian sartu ziren peshmerga indar kurduak. Hiri estrategikoa zen Zemar, eta Estatu Islamikoaren erasoaldiaren aurretik Kurdistango Eskualde Autonomoko indarrek zaintzen zuten. Zemar ondoan Ain Zala barrutiko petrolio putzuak ere kurduen esku zeuden. Ihesean, hiru petrolio hobiri su eman zieten jihadistek, eta lehergailuak jarri zituzten eraikin ofizialetan eta errepideetan. Irakeko armadako tropa bereziei eta AEBetako hegazkinen bonbardaketei esker lortu zuten kurduek Zemar inguratzea[118].

Abuztuaren 31ean, Australiak iragarri zuenez, Iraken dauden soldadu kurduentzako armak eramateko operazioan parte hartuko zuen, AEBk eskatu bezala, Estatu Islamiarren kontrako borrokan laguntzeko. Australiak Hercules C-130J eta Globemaster C-17A modeloetako hegazkin bana eramango zuen. Hegazkin australiarrek AEB, Albania, Kanada, Kroazia, Danimarka, Italia, Frantzia eta Erresuma Batu herrialdeetako hegazkinekin bat egingo zuten, Estatu Islamiarraren kontrako borrokan[119].

Egun berean, Estatu Islamikoaren ekintzak —hilketak, bahiketak, torturak eta beste— gizateriaren aurkako krimentzat jo zituen Nazio Batuen Erakundeak. NBEren datuen arabera, 2.000 emakume eta haur baino gehiago bahitu zituen Estatu Islamikoak herrialdeko hainbat gunetan. NBEren misioak jakinarazi zuen abuztuan gutxienez 1.420 hildako eta 1.370 zauritu izan direla Iraken izandako erasoetan. Bitartean, AEBetako segurtasun indarrek Estatu Islamikoaren eremuak bonbardatzen jarraitzen zuten. Goizaldean airez eraso zien Mosulgo presatik gertuko guneei eta Amerli hiriko hainbat ingururi. Hiri horretan, jihadisten tanke bat suntsitu zuten. Amerli hiria setiatuta eduki zuen Estatu Islamikoak bi hilabetez, eta hori amaitzea lortu zuen Irakeko armadak, Kurdistango pexmergen eta AEBetako segurtasun indarren laguntzarekin. Erasoez gain, laguntza humanitarioa jaurti zuten asteburuan AEBek Amerli hirira[120].

Irailaren 1ean, Suleiman Bek hiria berreskuratu zuten. Halaber, NBEk premiazko eran Irakera giza eskubideen misio ikertzaile bat bidaltzea onartu zuen, Estatu Islamiarrak egindako krimenak aztertzera. Zibilen guneetan egindako bonbardaketen harira, gerra-krimenak izan zitezkeela ere nabarmendu zuen[121]. AEBko «terrorismoaren aurkako iturriek» adierazi zuten Sulaiman Beken hil zituzten ISko kideen artean, 23 txetxeniarrak zirela. Bestalde, Alemaniak ere militarki lagunduko zituen ISren aurka borrokan ari ziren indarrak. Zehazki, Kurdistango Eskualde Autonomoari armak salduko zizkion. Kontserbadoreen eta sozialdemokraten gobernuko koalizioak hartutako erabakia izan zen[122].

Egun berean, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak parlamentuan aurkeztu zituen ustezko jihadisten aurka ezarriko zituen neurriak. Esaterako, Cameronek eskumena emango zion Poliziari Erresuma Batuko herritartasuna daukaten ustezko jihadistei pasaportea atxikitzeko eta denbora baterako herrialdean sartzea debekatzeko. Kalkulatzen zenez, ehunka batzuk ziren Iraken eta Sirian IS Estatu Islamikoaren alde borrokan ari ziren Erresuma Batuko herritarrak[123].

Irailaren 3an, berehalako mendekua eman zuen AEBetako armadak, Mosul inguruan Estatu Islamikoaren posizioen kontrako bonbardaketak gogortu egin baitzituen. Eta Bagdadera 350 militar gehiago bidaliko zituela jakinarazi zuen Etxe Zuriak, AEBen instalazioak eta pertsonala babesteko. Aurreneko aire erasoan Estatu Islamikoaren egoitza bat bonbardatu zuten, aurrez Mosulgo polizia etxea izana; baina jarraian zibilen etxebizitza bat jo zuten, segurtasun indarrek beraiek onartu zutenez: gutxienez familia bereko hiru emakume hil ziren erasoan, eta haur bat larri zauritu. Irailaren 2an, bonbardaketen iragarle, Irakeko Gobernuak sinatutako eskupaperak jaurti zituzten AEBetako gerra hegazkinek Mosulera, herritarrei Estatu Islamikoaren posizioetatik urruntzeko eta etxebizitzak uzteko aholkatuz. Bestalde, Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek Cobra larrialdiko batzordea bildu zuen, Estatu Islamikoaren mehatxua aztertzeko, eta bahitua askatzeko «aukera guztiak» aztergai zituztela nabarmendu zuen[124].

Egun berean, bake negoziazioak gauzatzeko ahalegin betean ari zirelarik, Turkiak berak PKK armatzeko «egokiera» aipatu zuen BDP Bakea eta Demokrazia alderdiko ko-presidente Selahattin Demirtasek, Estatu Islamikoaren erasoaldiagatik[125].

Irailaren 4ean, Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusiak nazioarteko komunitateak Estatu Islamikoko jihadistak "geldiarazteko betebeharra dauka" azpimarratu zuen. Bestalde, David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak esan du ez duela baztertzen AEBrekin bat egin eta Iraken Estatu Islamikoaren kontrako aireko erasoak egitea[126].

Egun berean, AEBek eta Erresuma Batuak ISren aurkako koalizio bat osatu nahi zutela adierazi zuten. Obamak eta Cameronek NATOri eskatu zioten ez zedila «bakartu» eta esku har zezala Iraken[127].

Irailaren 5ean zabaldu zenez, Iranek AEBekin lan egingo zuen Estatu Islamiarraren aurka. Komandante militar nagusiei indar estatubatuarrekin, irakiarrekin eta kurduekin elkarlanean aritzeko baimena eman zuen Jamenei irandarrak[128].

Egun berean, AEBek hamar herrialderi proposatu die IS Estatu Islamikoari erasotzeko koalizioan parte hartzea, John Kerry Estatu idazkariak jakinarazi zuenez. Estrategia zein izango zen ere argi utzi zuen: Irakeko segurtasun indarrak eta «beste eragile batzuk babestea». Koalizio horrek, beraz, ez zuen soldadurik bidaliko ISren aurka buruz buru borrokatzeko. AEBek behin-behinean aire erasoak eginez lagundu zieten Irakeko armadari eta Kurdistango Eskualde Autonomoko peshmerga indarrei. Borrokei dagokienez, peshmergek jakinarazi zuten Irakeko iparraldeko Mosul hiritik hamazazpi kilometrora erasoaldi bat hasi zutela eta ISko milizianoek atzera egin zutela. AEBen aireko laguntza izan zuten. AEBek Mosulen egindako eraso batean hil zuten Abu Baxar Miteudi ISko buruzagi militar eta Abu Bakr al-Baghdadi buruzagi gorenaren hurbilekoa[129].

Irailaren 7an, Barack Obama AEBko presidenteak Estatu Islamikoa garaitzeko egitasmo berezia iragarri zuen. Irailaren 10ean eramango zuen plan hori Kongresura, eta bertan emango zituen estrategiari buruzko xehetasunak[130].

Irailaren 9an, Berriak egindako erreportai batean agertu zenez, Estatu Islamikoko ekintzaileek setiatuta igaro zituzten 80 egun Amerliko biztanleek, izuikara batean. Suizidio kolektibo baterako ituna ere egina zuten, jihadistak herrixkan sartuz gero. Baina garaiz iritsi ziren Irakeko armadako, peshmerga indar kurduetako eta Mahdi miliziako soldaduak[131].

Irailaren 10ean, Barack Obama AEBetako presidenteak azaldu zuen Iraken IS Estatu Islamikoaren aurka aplikatuko zuen estrategia. Horren lehenbiziko pausoa izan zen Iraken hiru fakzio nagusiek adostutako gobernu bat osatzea —arabiar xiitek, arabiar sunitek eta kurduek—. Hala ere, batasuneko gobernua, egiazko batasun baten ondorio baino gehiago, muturreko egoera baten eta presio diplomatikoen emaitza izan zen, eta fakzio batek, kurduenak, ohartarazi zuen oinarriak oraindik ezartzeko zituela. Kurdistango Eskualde Autonomoak zenbait desadostasun ditu konpontzeko Irakeko Gobernuarekin. Horien artean hauek ziren nagusiak: lurraldetasunarenak —Estatu Islamikoaren aurkako borrokan, kurduek eskualde autonomotik kanpo hainbat lurralde hartu zituzten kontrolpean, historikoki aldarrikatutakoak—, petrolioarenak —Kurdistango petrolioa Bagdaden baimenik gabe saldu nahi zuten— eta Arbilek Bagdadi exijitutako ordainketenak. Egun horretan, oraindik gobernuko karguak zehazteko zeuden[132].

Egun berean, Irakeko armadaren berregituraketa iragarri zuen John Kerry AEBetako Estatu idazkariak, Estatu Islamikoaren kontra borroka egiteko. Erabaki hori AEBen estrategia "global eta zabalaren" parte zen. AEBek momentuz ez zuten lurreko erasorik egiteko asmorik. Bestalde, AEBetako Gobernuak iragarri zuen 48 milioi dolar emango zizkiola Iraki, iheslarien "larrialdiko" beharretarako. Janaria, ur edangarria, osasun azpiegiturak eta beste emango zizkion. Guztira 186 milioi euro eman zituen AEBek 2014n iheslariei laguntzeko[133].

Egun berean, John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Bagdaden elkartu zen Fuad Massum Irakeko presidentearekin eta Haidar al-Abadi lehen ministroarekin. Iraken eratu berri den batasuneko gobernuari babesa agertzera joan zen Kerry, eta esan zuen gobernu hori izango zela IS Estatu Islamikoari aurre egingo zion «motorra»[134]. Gauez zabaldu zenez, Iraken eta Sirian aire erasoak egingo zituzten AEBek Estatu Islamikoari aurre egiteko. Miliziaren kontrako "koalizio zabal" baten buru izango ziren Ameriketako Estatu Batuak, Barack Obamak esan zuenez. Airez egingo zituzten erasoak AEBek, eta Obamak baztertu egin zuen lurreko erasoa abiatzeko aukera[135].

Irailaren 12an, François Hollande Frantziako presidenteak babes politikoa eskaini zien Irakeko agintari berriei, eta Estatu Islamikoari (EI) aurre egiteko "giza eta segurtasun" laguntza emateko prest agertu zen. CIAren arabera, talde jihadistak 20.000-31.500 militante inguru zituen, maiatzean halako bi. Militante horietako 15.000 atzerritarrak ziren, 80 herrialdetatik Siriara heldutakoak; eta 2.000 inguru, mendebaldekoak. Australiak alerta terroristaren maila igo zuen atentatu arriskua zela eta[136].

Gerraren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 22rako, borroketatik ihesi, bestalde, 700.000 herritar iritsi ziren Kurdistango Eskualde Autonomora, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera. Iheslari gehienak Estatu Islamikoak jazarritako gutxiengo erlijiosoetako kideak ziren, yezidi kurduak eta kristauak batik bat[137].

Gatazkaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irak eta Siria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko Irakeko inbasioarek ados ez zirenek, gertaera hauen atzean huts egin zuen irakiar nazioaren eraikuntza zegoela uste zyten, baita banaketa etnikoa eta sektarioa ere[138]. Bestalde, Siriako gerra zibilak ISISi eta beste jihadista suniei aukera bat eman zien borrokarako, Irakeko kanpainak gero eta indar gutxiago zuenean. Sirian lortu zituzten garapenek babes bat eta bultzada bat eman zien[139]. Tony Blairek esan zuenez, erasoaldi hau Sirian antolatu zuten ISISeko kideek[140].

Blairren ikuspegia hainbat politikok kritikatu zuten, tartean, Michale Rose jeneral ohiak. Erresuma Batuko alderdi kontserbadoreko kide zen Peter Tapsellek ere adierazpenak kritikatu egin zituen[141][142]. Fareed Zakariak, Time egunkarikoa eta Bush administrazioaren Ekialde Hurbileko politikako aholkulariak, mendebaldeko esku hartzeek Siria eta Irakeko egoera okertu egiten zuela adierazi zuen, muturrekoei boterea emanez eta sekta gerrak handituz[143] Financial Timesek esan zuenez, Irak eta Siriako gerra erlijiosoek Europako Hogeita hamar urteko gerraren antza zuten[144].

Suniak eta xiitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakeko gobernua kritikatzen duteneak, Nuri al Malikik xiiten alde egindako politikak sunien eta kurduen erasoaren jatorrian daudela adierazi zuen. Politika horrek segurtasuna ahuldu egin zuen eta muturreko sunitek indarra hartu zuten[145][146]. Al-Malikik, Saudi Arabiari ISISeko militanteei lagundu izana egotzi zion, Ekialde Hurbilan kalifato suni bat sortzeko helburuarekin[147]. Foreign Policy eta The Daily Best aldizkarietako idazleek ideia hau babestu egin zuten eta Saudi Arabiako gobernuak Irakeko xiiten politika menperatzailea arrisku bezala ikusita muturreko suniei armak eta materiala eman ziela esan zuten[148][149].

Irakeko armadak alde egitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakeko armada batzuen arabera arabiar munduko onena, ISISeko 1.000 militante baino gutxiagorekin erori zen eta hauek Mosul eta Tikrit erraz hartu zituzten. Gainera, Kirkuketik alde egin zuten peshmerga kurduei lurrak utziz. Hainbat teoria gertaera hau azaltzen saiatu ziren. The Daily Telegraphren arabera, hiri horietako egoitza militarretako jeneralek Baathismoa babesten zuten eta horregatik segituan alde egin zuten[150]. The Guardianen arabera, Mosul, Tikrit eta Kirkukeko jeneralek ez zuten asmorik ondo ez zebilen estatu baten alde borrokatzeko[151]. Irakiar tropek eurak jihadisten etsai ez zirela ikustea zegoela denaren atzean ere pentsatzen zuten batzuek.

Hirugarren teoria baten arabera, kurduei Kirkuk ematea (petrolio erreserba handiak dituen eskualdea) lehen urratsa izan zitekeen Bagdad eta kurduen artean gertatu ziren mugimenduetan. Hau babesten zutenek, kurduek al-Maliki lehen ministroan konfiantza galdu zutela esan zuten. Rowsch Shawaysek, jatorri kurduko ministroak, peshmerga eta Irakiar armadaren arteko harremanei egotzi zien ardura eta al-Malikik kurduei ez ziela laguntzen ere adierazi zuen[152].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://thearabdailynews.com/2014/06/14/sectarian-war-looming-iraq-saddam-husseins-former-army-fighting-way-back/ The Arab Daily News, 2014-06-14
  2. http://www.aljazeera.com/news/middleeast/2014/06/iraq-calls-emergency-after-rebels-seize-mosul-2014610121410596821.html Al Jazeera, 2014-06-10
  3. http://www.reuters.com/article/idUSKBN0EN0RV20140613?irpc=932 Reuters, 2014-06-13
  4. http://www.aljazeera.com/story/20146126958946438 Al Jazeera
  5. http://www.europe.wsj.com/articles/islamist-rebels-vow-to-march-on-iraqs-capital-1402562192 Europe
  6. http://www.dailystar.com.lb/News/Middle-East/2014/Jan-04/243100-fallujah-outside-iraq-government-control-security-official.ashx#axzz2oNa3sbT8 Daily Star
  7. http://news.xinhuanet.com/english/world/2014-06/05/c_126584362.htm Xinhuan Net
  8. http://www.liberation.fr/monde/2014/06/10/la-deuxieme-plus-grande-ville-d-irak-aux-mains-des-insurges_1037307 Liberation
  9. http://iswiraq.blogspot.com/2014/01/iraq-update-42-al-qaeda-in-iraq-patrols.html%7Caccessdate=5 ISW Iraq
  10. http://www.bbc.com/news/world-middle-east-27778112 BBC News
  11. http://www.bbc.co.uk/news/world-middle-east-27789229 BBC News
  12. http://www.aljazeera.com/news/middleeast/2014/06/iraq-calls-emergency-after-rebels-seize-mosul-2014610121410596821.html Al Jazeera
  13. =http://internacional.elpais.com/internacional/2014/06/12/actualidad/1402558448_414653.html%7Cpublisher=El País El País, 2014-06-12
  14. http://www.elmundo.es/internacional/2014/06/13/539aaef622601dd47f8b4572.html ISISeko kideek Irak ekialdeko Yalula hiria hartu dute] El Mundo - 2014-06-13
  15. Irakiarrak terrorismoaren aurka batu dira Tabasco Hoy - 2014-06-14
  16. http://www.cnn.com/2014/06/14/world/meast/iraq-violence/ CNN, 2014-06-14
  17. [http://www.al-monitor.com/pulse/security/2014/06/iraq-isis-expansion-mosul-maliki-us-assistance.html Al-Monitor, 2014-06
  18. http://www.stuff.co.nz/world/middle-east/10160436/Iraq-insurgent-offensive-stalls Stuff
  19. The Guardian, 2014-06-15
  20. CNN, 2014-06-14
  21. ABC, 2014-06-16
  22. Turkish Weekly
  23. [http://www.channelnewsasia.com/news/world/iraq-crisis-us-orders/1161288.html Channel News Asia
  24. http://www.businessinsider.com/saddam-husseins-old-party-is-behind-iraq-chaos-2014-6
  25. http://www.longwarjournal.org/threat-matrix/archives/2014/06/isis_takes_control_of_tal_afar.php#
  26. http://www.dnaindia.com/world/report-advancing-isil-militants-seize-northwest-iraq-town-in-heavy-battle-1995812
  27. http://www.3news.co.nz/Iraq-hits-militants-and-regains-ground/tabid/417/articleID/348708/Default.aspx
  28. https://archive.is/20140616091844/www.washingtonpost.com/world/middle_east/militants-post-images-of-mass-killing-in-iraq/2014/06/15/33455d56-f477-11e3-a43f-0dc88bbee9bb_story.html
  29. http://www.nytimes.com/2014/06/17/world/middleeast/iraq.html
  30. http://www.post-gazette.com/news/world/2014/06/16/Rebel-gains-persist-in-Iraqi-north/stories/201406160114
  31. http://www.cnn.com/2014/06/15/world/meast/iraq-photos-isis/index.html?hpt=hp_t1
  32. http://www.dailysabah.com/mideast/2014/06/16/iraqi-army-kills-isis-militants-in-eastern-iraq
  33. http://online.wsj.com/articles/iranian-quds-force-soldier-killed-in-iraq-fighting-sunni-extremists-1402943891?mod=_newsreel_5
  34. http://www.reuters.com/article/idUKKBN0EO0LF20140616?irpc=932 Reuters, 2014-06-26
  35. http://www.nytimes.com/2014/06/18/world/middleeast/sectarian-violence-appears-to-spread-to-streets-of-baghdad.html?hp&_r=0 New York Times, 2014-06-18
  36. http://www.washingtonpost.com/world/iraqi-forces-battle-swiftly-moving-militants/2014/06/17/f472df6e-00a6-4815-acfa-0f23506ef0e8_story.html Washington Post, 2014-06-17
  37. http://www.bbc.co.uk/news/world-middle-east-27881995 BBC
  38. http://www.news24.com/World/News/Gunmen-seize-Iraq-Syria-border-crossing-20140617 News24, 2014-06-17
  39. http://www.thesundaily.my/news/108515 The Sundaily
  40. http://www.patrika.com/news/sunni-militants-attacked-on-iraqs-largest-oil-refinery-in-baiji/1012976 Patrika, 2014-06-18
  41. http://www.bbc.com/news/world-middle-east-27897648 BBC
  42. http://www.aljazeera.com/news/middleeast/2014/06/iraq-claims-making-gains-against-isil-rebels-201461813237625692.html Al Jazeera
  43. http://news.biharprabha.com/2014/06/40-indian-workers-kidnapped-by-sunni-militants-in-mosul-iraq/ Biharprabha, 2014-06
  44. http://www.ibtimes.co.uk/iraq-isis-crisis-judge-who-sentenced-saddam-hussein-death-executed-by-rebels-1453975
  45. http://news.sky.com/story/1285416/iraq-forces-retake-oil-refinery-from-isis Sky, 2014-06-19
  46. http://www.nbcnews.com/storyline/iraq-turmoil/isis-militants-black-banners-hang-beiji-refinery-ap-witness-n135306 NBC News
  47. http://www.dailymail.co.uk/news/article-2662272/This-similar-Nazi-occupation-Europe-says-Iraq-chief-ISIS-burn-cigarettes-Sharia-law-Britain-warned-militants-target-UK.html Daily Mail
  48. http://www.foxnews.com/world/2014/06/20/iraq-prime-minister-al-maliki-under-pressure-amid-militant-offensive/ Fox News, 2014-06-20
  49. http://online.wsj.com/articles/sunni-extremists-in-iraq-occupy-saddams-chemical-weapons-facility-1403190600 Online, 2014-06-19
  50. http://abcnews.go.com/International/troops-surrounded-trapped-iraqs-key-refinery-sources-abc/story?id=24231981 ABC News
  51. http://www.dailymail.co.uk/news/article-2663939/US-officials-warn-Iraqi-troop-surrounded-outgunned-facing-death-battle-ISIS-countrys-biggest-oil-refinery.html Daily Mail
  52. http://www.bbc.com/news/world-middle-east-27936652 BBC News
  53. http://www.bbc.co.uk/news/world-middle-east-27952465 BBC News
  54. http://www.aljazeera.com/news/middleeast/2014/06/rebels-capture-iraq-largest-oil-refinery-20146219406492925.html Al Jazeera, 2014-06-21
  55. http://www.aljazeera.com/news/middleeast/2014/06/iraqi-shia-groups-rally-show-power-20146216504615669.html Al Jazeera, 2014-06-21
  56. http://www.naharnet.com/stories/en/135970-sunni-militant-infighting-kills-17-in-iraq-s-kirkuk Naharnet
  57. http://news.ninemsn.com.au/world/2014/06/23/02/02/militants-seize-more-iraq-towns
  58. http://www.cnn.com/2014/06/23/world/meast/iraq-crisis/ CNN, 2014-06-23
  59. http://www.nbcnews.com/storyline/iraq-turmoil/anti-u-s-cleric-muqtada-al-sadr-retakes-stage-amid-n138406 NBC News
  60. http://www.businessinsider.com/iraqs-government-given-up-northern-iraq-2014-6 Bussiness Insides, 2014-06
  61. http://www.nytimes.com/2014/06/26/world/middleeast/iran-iraq.html?_r=0 New York Times, 2014-06-26
  62. http://uk.reuters.com/article/2014/06/25/uk-iraq-security-idUKKBN0F00RT20140625 Reuters, 2014-06-25
  63. http://www.thedailybeast.com/articles/2014/06/25/isis-threatens-iraq-s-largest-air-base.html The Daily Beast, 2014-06-26
  64. http://www.irishtimes.com/news/world/militants-take-iraqi-gas-field-town-reports-of-syria-strikes-on-isis-1.1846180 Irish Times, 2014-06-27
  65. http://www.albawaba.com/news/iraq-tikrit-586470 2014-06-27
  66. http://www.reuters.com/article/2014/06/26/us-iraq-security-idUSKBN0F10TF20140626 Reuters, 2014-06-26
  67. http://www.washingtonpost.com/world/middle_east/iraq-mounts-offensive-to-recapture-tikrit/2014/06/28/d9ebc336-fec5-11e3-b1f4-8e77c632c07b_story.html Washington Post, 2014-06-28
  68. http://www.khaleejtimes.com/kt-article-display-1.asp?section=middleeast&xfile=data/middleeast/2014/June/middleeast_June310.xml
  69. http://www.arabnews.com/news/593286 Arab News
  70. http://www.thestate.com/2014/06/28/3536732/battle-for-tikrit-continues-as.html The State, 2014-06-28
  71. http://www.independent.co.uk/news/world/middle-east/iraq-crisis-helicopter-gunships-launch-dawn-airstrikes-on-isisheld-tikrit-university-campus-9570055.html Independent
  72. http://www.foxnews.com/world/2014/06/29/iraq-forces-battle-militants-for-control-key-northern-city-tikrit/ Fox News, 2014-06-29
  73. http://www.nbcnews.com/storyline/iraq-turmoil/iraqi-military-launches-offensive-against-isis-n143581 NBC News
  74. http://www.hindustantimes.com/world-news/iraqonthebrink/iraq-forces-look-to-claw-back-city-from-insurgents/article1-1234913.aspx Hindustan Times
  75. http://www.cbc.ca/news/world/iraqi-army-launches-tikrit-assault-to-fight-isis-rebels-1.2691160 CBC
  76. http://www.bbc.com/news/world-middle-east-28077425 BBC News
  77. http://america.aljazeera.com/articles/2014/6/29/iraqi-forces-clashwithmilitants.html Al Jazeera, 2014-06-29
  78. http://www.nytimes.com/2014/06/30/world/middleeast/iraq.html?hp&action=click&pgtype=Homepage&version=HpSum&module=first-column-region&region=top-news&WT.nav=top-news&_r=0 New York Times, 2014-06-30
  79. http://www.businessinsider.com/r-iraqi-army-presses-tikrit-assault-as-lawmakers-scramble-to-fill-posts-2014-29 Business Insider
  80. http://www.irishtimes.com/news/world/middle-east/isis-declares-caliphate-expanding-plans-for-holy-war-1.1849253 Irish Times
  81. http://edition.cnn.com/2014/06/30/world/meast/iraq-crisis/ CNN, 2014-06-30
  82. http://zeenews.india.com/news/world/iraqi-forces-retreat-from-tikrit-as-isis-rebels-fight-back_943659.html Zee News
  83. http://zeenews.india.com/news/world/iraqi-forces-retreat-from-tikrit-as-isis-rebels-fight-back_943659.html Zee News
  84. http://www.globalpost.com/dispatch/news/xinhua-news-agency/140630/iraq-army-tug-war-fights-sunni-militants Global Post
  85. http://www.theglobeandmail.com/news/world/iraq/article19388206/ The Globe and Mail
  86. http://www.csmonitor.com/World/Security-Watch/terrorism-security/2014/0630/Baghdad-s-battle-to-drive-Islamic-militants-from-Tikrit-stalls-as-caliphate-declared CS Monitor
  87. http://www.npr.org/blogs/thetwo-way/2014/06/30/326905464/isis-declares-caliphate-as-iraq-fights-to-retake-tikrit NPR
  88. http://al-shorfa.com/en_GB/articles/meii/newsbriefs/2014/06/30/newsbrief-05 Al-Shorfa
  89. http://www.berria.eus/paperekoa/1736/016/001/2014-07-01/tikriti_eraso_dio_armadak_isisek_kalifa_herria_aldarrikatu_eta_biharamunean.htm Berria, 2014-07-01
  90. http://www.berria.eus/albisteak/93842/miliziek_material_nuklearra_hartu_dutela_salatu_du_bagdadek.htm Berria, 2014-07-10
  91. http://www.berria.eus/albisteak/93966/irakeko_armadak_tikrit_hiriaren_zatirik_handiena_berreskuratu_du.htm Berria, 2014-07-15
  92. http://www.berria.eus/paperekoa/5102103/012/004/2014-07-23/irakeko_armadak_estatu_islamikoa_taldeko_64_jihadista_hil_ditu.htm Berria, 2014-07-23
  93. http://www.berria.eus/paperekoa/5103513/019/004/2014-07-24/estatu_islamikoak_aurrera_egin_du_kurdistanen.htm Berria, 2014-07-24
  94. «Ustezko 70 jihadista hil dituzte Bagdaden izandako zenbait erasotan», Berria, 2014-08-02
  95. «ISISen aurkako borrokan aireko laguntza eskaini die Bagdadek kurduei», Berria, 2014-08-04
  96. Adrian, GARCIA, «Gerra Libanora hedatzeko saialdia egin dute jihadistek Arsali erasota», Berria, 2014-08-05
  97. «Sinjar hiria berreskuratu dute kurduek Iraken, Estatu Islamikoa kanporatuta», Berria, 2014-08-06
  98. «Gutxienez 70 jihadista hil dituzte Irak iparraldean», Berria, 2014-08-06
  99. «Milaka familia ihesean doaz, Estatu Islamikoak Irak iparraldeko herrien kontrola hartu ahala», Berria, 2014-08-07
  100. Mikel RODRIGUEZ, «Iraken 200.000 herritar inguruk ihes egin dute Estatu Islamikotik», Berria, 2014-08-08
  101. «Hasi da Irakeko iparraldean AEBren erasoa», EiTB, 2014-08-08
  102. Adrian GARCIA, «AEBek Estatu Islamikoaren aurkako aire erasoak egin dituzte Iraken», Berria, 2014-08-09
  103. «AEBek erasoekin jarraituko dute Irak iparraldean, "beharrezkoa" den bitartean», Berria, 2014-09-09
  104. «AEBk jihadisten kontrako bonbardaketak egin ditu berriz ere Iraken», EiTB, 2014-08-10
  105. «Krisi politikoa lehertu da Iraken», Berria, 2014-08-11
  106. Adrian Garcia, «AEBak zuzenean hasi dira kurduak armaz hornitzen», Berria, 2014-08-12
  107. Adrian Garcia, «AEBek ez dute beharrezkotzat jotzen Sinjar mendiko milaka errefuxiatuak erreskatatzea», Berria, 2014-08-14
  108. «AEBk amaitutzat eman dute jihadisten setioa Sinjar mendian», EiTB, 2014-08-14
  109. A.G., «Gari biltegiak hartuta, ekonomia gerran sakondu dute jihadistek», Berria, 2014-08-15
  110. «Kurduei armaz hornitzeko baimena eman die EBk estatu kideei», Berria, 2014-08-15
  111. «EBk kurduei armak ematea babestu du, Iraken baimenarekin egitekotan», EiTB, 2014-08-15
  112. Adrian Garcia, «AEBek, mehatxuei muzin egin, eta aire erasoekin jarraitu dute Iraken», Berria, 2014-08-22
  113. Xabin Makazaga, ««Mehatxurik larriena»», Berria, 2014-08-23
  114. «Irakeko miliziak armagabetzeko legeak onartuko ditu parlamentuak», Berria, 2014-08-24
  115. «Siria, Estatu Islamikoaren aurka indarrak batzeko prest», Berria, 2014-08-26
  116. Xabin Makazaga, «Karbala eta Najaf eroriz gero, Iran «ezbairik gabe» sartuko da Iraken», Berria, 2014-08-27
  117. «850.000 desplazamendu hilabetean Iraken, jihadisten aurrerapenagatik», EiTB, 2014-08-29
  118. «Petrolio putzuak hartu dituzte kurduek Zemarren», Berria, 2014-08-31
  119. «Australiak kurduentzako armak eramateko operazioan lagunduko du», EiTB, 2014-08-31
  120. «Gizateriaren kontrako krimenak egotzi dizkio NBEk Estatu Islamikoari», Berria, 2014-09-01
  121. «NBEk misio bat bidaliko du, Estatu Islamiarraren krimenak ikertzera», EiTB, 2014-09-01
  122. Mikel Rodriguez, «Giza laguntza iritsi da Irakeko Amerli hirira, jihadistak bidali ondoren», Berria, 2014-09-02
  123. «Erresuma Batua, zaintza neurriak gogortzeko prest», Berria, 2014-09-02
  124. Xabin Makazaga, «Ordaina: bonbak eta soldaduak», Berria', 2014-09-04
  125. «Demirtas: «Turkiak PKKri armak ematea egokia izan liteke»», Berria, 2014-09-04
  126. «Estatu Islamikoa 'gelditzeko beharra' azpimarratu du NATOk», EiTB, 2014-09-04
  127. Mikel Rodriguez, «AEBek eta Erresuma Batuak ISren aurkako koalizio bat osatu nahi dute», Berria, 2014-09-05
  128. «Iranek AEBekin lan egingo du Estatu Islamiarraren aurka», EiTB, 2014-09-05
  129. Mikel Rodriguez, «AEBek sustatu koalizioak ez du lurreko troparik bidaliko Irakera», Berria, 2014-09-06
  130. «Obamak plan berezia iragarri du Estatu Islamikoa garaitzeko», EiTB, 2014-09-07
  131. Antonio Pampliega, «Amerlik bizirik dirau», Berria, 2014-09-10
  132. Mikel Rodriguez, «Lehen pausoa, batasun ahula», Berria, 2014-09-10
  133. «Irakeko armadaren berregituraketa, Estatu Islamikoaren kontra borrokatzeko», Berria, 2014-09-10
  134. «Kerry: «Irakeko Gobernuak izan behar du Estatu Islamikoaren aurkako motorra»», Berria, 2014-09-11
  135. «Iraken eta Sirian aire erasoak egingo dituzte AEBek Estatu Islamikoari aurre egiteko», Berria, 2014-09-11
  136. «Hollandek laguntza eskaini dio Iraki EIri aurre egiteko», EiTB, 2014-09-12
  137. Xabin Makazaga, ««Mehatxurik larriena»», Berria, 2014-08-23
  138. http://www.washingtonpost.com/blogs/worldviews/wp/2014/06/16/iraqs-crisis-dont-forget-the-2003-u-s-invasion/ Washington Post
  139. http://www.cfr.org/iraq/can-iraq-survive-isis-storm/p33143 CFR
  140. http://www.tonyblairoffice.org/news/entry/iraq-syria-and-the-middle-east-an-essay-by-tony-blair/ Tony Blair Office
  141. http://www.dailymail.co.uk/news/article-2658608/Fury-Blair-warmonger-Storm-former-Prime-Ministers-call-new-blitz-Iraq-self-justifying-essay.html Daily Mail
  142. http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/middleeast/iraq/10910542/Impeach-Blair-over-Iraq-says-Britains-most-senior-MP.html Telegraph
  143. http://www.washingtonpost.com/opinions/fareed-zakaria-us-fuel-to-the-middle-east-fire/2014/01/16/489c2424-7ef1-11e3-95c6-0a7aa80874bc_story.html
  144. http://www.ft.com/cms/s/0/b6f93e4e-e584-11e3-8b90-00144feabdc0.html#axzz35CXM0zt3
  145. http://www.cbc.ca/news/world/nouri-al-maliki-s-divisive-rule-helped-create-crisis-in-iraq-1.2678343 CBC
  146. http://www.theguardian.com/world/2014/jun/19/iraq-maliki-us-strikes-air-isis-sunni The Guardian
  147. http://www.reuters.com/article/2014/06/18/us-saudi-iraq-security-idUSKBN0ET1J820140618 Reuters
  148. http://www.foreignpolicy.com/articles/2014/06/12/iraq_mosul_isis_sunni_shiite_divide_iran_saudi_arabia_syria
  149. http://www.thedailybeast.com/articles/2014/06/14/america-s-allies-are-funding-isis.html
  150. http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/middleeast/iraq/10899134/Iraq-crisis-Generals-in-army-handed-over-entire-city-to-al-Qaeda-inspired-ISIS-forces.html Telegraph
  151. http://www.theguardian.com/world/2014/jun/17/iraq-army-collapse-questions-theories The Guardian
  152. =http://www.europapress.es/internacional/noticia-milicias-kurdas-seguiran-kirkuk-ninive-ocupadas-retirada-ejercito-iraqui-20140616132044.html Europa Press, 2014-06-16

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]