Kurkuma
Kurkuma | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Zingiberales |
Familia | Zingiberaceae |
Generoa | Curcuma |
Espeziea | Curcuma longa |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | turmeric (en) , turmeric rhizome (en) , turmeric oil (en) eta turmeric leaf (en) |
Kurkuma (Curcuma longa) Zingiberaceae familiako landare-iraunkor belarkara errizomatsua da. Tamil Nadun du jatorria, Indiako hego-ekialdean, eta 20 °Ctik 30 °C arteko tenperatu behar du eta euri bolumen handia hazi ahal izateko. Landareak urtero ateratzen dira euren errizomak hartzeko eta aurreko urteetako errizomekin birsortzen dira.
Ez direnean freskoak hartzen errizomak 30-45 minutu artean egosten dira eta, ondoren, labeetan lehortzen dira. Prozesu honen ostean Tamilen sukaldaritzan eta curry askotan erabiltzen den espezia laranja-horixka eskuratzen da. Bere osagai aktiboa kurkumina da, gaixotasun batzuen sendagai gisa ere ikertzen ari dena.
Kurkumaren nekazaritza garrantzitsua da Indian.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena hizkuntza semitarretatik dator, eta harremana du hebreerako כרכום (karkōm), aramerako ܟܘܪܟܡܐ (kurkama) eta arabierako كركم (kurkum) hitzekin. Azken honek arabieraz azafrai eta kurkuma esan nahi du.[1] Sanskrito klasikoan ere कुङ्कुमं (kunkumam) hitza erabiltzen zen azafrai esateko, eta hala agertzen da Sushruta Samhita liburuan. Ziurenik honek ere semitar jatorria du.[2]
Sukaldeko erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sustraia lehortu ondoren hauts bihurtzen da. Kolore horixka du ematen die prestaketei eta zapore berezia. Curryan erabiltzen da.