San Pedro monasterio zaharra (Iruñea)

Koordenatuak: 42°50′N 1°38′W / 42.83°N 1.64°W / 42.83; -1.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro monasterio zaharra
San Pedro liburutegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°50′N 1°38′W / 42.83°N 1.64°W / 42.83; -1.64
Map
Arkitektura
Ondarea

San Pedro monasterio zaharra edota San Pedro liburutegi publikoa antzinako monasterio bat da, Iruñeko Arrotxapean dagoena; gaur egun liburutegia eta kultur-etxea da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrotxapea auzoan dagoen eraikin bat da. Arga ibaiaren ertzean dago eta ibaiaren bestaldean Arantzadi auzoa parez-pare duela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela mende asko Iruñeko hiribildu harresituaren kanpoaldean zeuden hainbat monasterioetatik gaur egun arte dirauen bakarra da. Jatorriko eraikina XIII. mendean altxatu zen eta gaur egungo monasterioaren egitura XVIII. mendekoa da.

Harlanduz eginiriko bi solairuko eraikina da, bi zatiz osatua: T oinplanoko eliza eta oinplano laukiluzeko bi kalostrak.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, eraikinaren zati bat San Pedro eliza da eta elizkizunak ospatzen jarraitzen da, eta kalostrak eta gainontzeko zatian kulturgunea, liburutegia, Ingurumen Heziketarako Museoa eta erakusketa aretoa daude.

Liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegia 2001an inauguratu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]