Cochinos badiako inbasioa

Wikipedia(e)tik
Txerrien Badiako inbasioa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cochinos badiako inbasioa
Gerra Hotzaren zati
BayofPigs.jpg
Cochinos badiaren kokapena
Data 1961eko apirilaren 17tik 19ra
Lekua Cochinos badia, Kuba
Emaitza Kubatar iraultzaileen garaipena
Gudulariak
 Kuba  AEB
Kuba Kubatar erbesteratuak
Buruzagiak
Kuba Fidel Castro
Kuba José Ramón Fernández
Kuba Juan Almeida Bosque
Kuba Che Gevara
Kuba Efigenio Ameijeiras
Ameriketako Estatu Batuak John F. Kennedy
Ameriketako Estatu Batuak Grayston Lynch
Kuba José Pérez San Román
Kuba Erneido Oliva
Indarrak
25.000 soldadu
200.000 milizia
9.000 polizia armatu
1.5000 kubatar erbesteratu
2 CIA agente
Galerak
5.000 hildako 118 hildako
1.201 zauritu

Cochinos badiako inbasioa (Kuban Giróngo gudua bezala ezaguna; gaztelaniaz: Invasión de Playa Girón) Kuba inbaditzeko arrakastarik gabeko saioa izan zen, 1961eko apirilean, Fidel Castroko gobernua desagerrarazteko. Inbaditzaileak CIAk entrenaturiko erbesteratu kubatarrek osatu zuten, AEBetako armada lagun. Kubako armadak inbaditzaileak 3 egunean garaitu zituen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959an boterea hartu ondoren, kubatar iraultzaileek azalera handiko lur-jabetzak bereganatzeari ekin zioten, batik bat kanpoko jabeenak. Halaber, Sobiet Batasunarekin lerrokatu zen Castroren gobernua, AEBen kontrako Gerra Hotzean bete-betean sartuta. 1960an AEBek sal-erosketen blokeoa ezarri zuen Kubarekin, eta 1961eko urtarrilean Dwight Eisenhowerren gobernuak eten zuen erlazio diplomatikoa.

1961eko apirilaren 15ean, hegazkin estatubatuarrek Kubako aireportuak bonbardatu zituzten. Ondorioz, kubatar hegazkin gehienak, zibilak zein militarrak, suntsitu zituzten. CIAren asmoa zen 1.400 mertzenarioko armada, berak errekrutatua eta entrenatua, lehorreratzea.

Lehorreratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 17an, goizeko 1:15 inguruan, 2506 brigada Playa Larga eta Playa Girón hondartzetan lehorreratu zen, Cochinos badiako ekialdean, Habanatik 202 kilometrora.

Hasiera baten erresistentzia handirik topatu ez bazuten ere, aurreko eguneko bonbardaketatik suntsitu ez ziren kubatarren 9 hegazkinek Houston eta Río Escondido itsasontziak baliogabetu zituzten, eta horrela, lehorreko indarrendako zen arma hornidura galdu zuten inbaditzaileek.

Emeki-emeki, Kubako tropa erregularrak, zenbait miliziekin batera, bertaratu ziren, erasoari buru egiteko. Apirilaren 18an inbaditzaileek atzera egin behar izan zuten, eta biharamunean, errenditu egin ziren. Munizio eskasiak eta kubatarren nagusitasunak airean markatu zuten inbasioaren patua.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipenak Fidel Castroren eta iraultza sozialistaren irudia goratu zituen. AEBentzat, ordea, porrota beheramendu lotsagarria izan zen. Inbasioaren nondik norakoa aztertu ondoren, Kennedy presidenteak Robert F. Kennedy anaia jarri zuen Mangosta Operazioaren buru. Asmoa zen sabotaiak eta terrorismoa egitea, irlaren barrenetik altxamendua sor zedin. Bigarren inbasioa beharrezkoa izanez gero, AEBek ez zuten zuzenean parte hartuko.

Inbasioaren ostean, Kuba areago hurbildu zen SESBera. Horren ondorioz, uhartean misil nuklearrak paratzen hasi ziren 1962an. Estatu Batuarrak ohartzean Misilen Krisia deritzon tentsioaldia sortu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cochinos badiako inbasioa Aldatu lotura Wikidatan