Abenduaren 9
<< | Abendua | >> | ||||
Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 | |||||
2024 |
Abenduaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 344.a bisurteetan. 22 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 - ETAk, Vicente Rubio Ereño militar ohia erail zuen Santurtzin.
Mundua
- 1931 - Espainiako Bigarren Errepublikako konstituzioa ezarri zen.
- 1941 - Bigarren Mundu Gerra: Txinak, Kubak, Guatemalak, Koreak eta Filipinek Japonia eta Alemaniari gerratea deklaratu zieten.
- 1961 - Orain Tanzania den Tanganikak independentzia lortu zuen, Erresuma Batutik bereiziz.
- 1966 - Barbados Nazio Batuen Erakundean sartu zen.
- 1971 - Arabiar Emirerri Batuak Nazio Batuen Erakundean sartu zen.
- 1973 - Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuek Sunningdaleko Akordioa izenpetu zuten.
- 1987 - Lehen Intifada hasi zen Gaza eta Zisjordanian.
Arte eta kultura
- 1965 - Goldfinger filma estreinatu zen, Terence Youngek zuzendu eta Sean Connery, Claudine Auger, Adolfo Celi, Luciana Paluzzi, Rik Van Nutter, Desmond Llewelyn eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1981 - Chariots of Fire ("Suzko Gurdiak") filma estreinatu zen, Hugh Hudsonek zuzendu eta Ben Cross, Ian Charleson, Nigel Havers, Cheryl Campbell eta Alice Krige aktoreek antzetu zutelarik.
- 1983 - Christine filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta Keith Gordon, John Stockwell, Alexandra Paul, Robert Prosky eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1983 - Scarface ("Aurpegi-ebaki") filma estreinatu zen, Brian De Palmak zuzendu eta Al Pacino, Steven Bauer, Michelle Pfeiffer, Mary Elizabeth Mastrantonio, Robert Loggia eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1988 - My Stepmother Is an Alien ("Nire Amaordea Estralurtar Bat Da") filma estreinatu zen, Richard Benjaminek zuzendu eta Dan Aykroyd, Kim Basinger, Jon Lovitz eta Alyson Hannigan aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 - Disclosure ("Jazarpena") filma estreinatu zen, Barry Levinsonek zuzendu eta Michael Douglas, Demi Moore, Donald Sutherland, Caroline Goodall eta Dennis Miller aktoreek antzeztu zuten.
- 2006 - 300 filma estreinatu zen, Zack Snyderek eta Gerard Butler, Lena Headey, David Wenham, Rodrigo Santoro, Vincent Regan eta Michael Fassbender aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 - Letters from Iwo Jima ("Iwo Jimako Gutunak") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta Ken Watanabe, Kazunari Ninomiya, Tsuyoshi Ihara, Ryō Kase eta Nakamura Shidō aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 - Esan bai filma estreinatu zen, Peyton Reedek zuzendu eta Jim Carrey, Zooey Deschanel, Bradley Cooper, John Michael Higgins eta Terence Stamp aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
- 2007 - Aitor Elkorok esku huskako pilota profesionala utzi zuen, Eibarko Astelenan jokatutako partidan.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1848 - Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala, bostgarren Valdespinako markesa, gipuzkoar militar eta politikaria (h. 1933).
- 1889 - Jesús Basiano, nafar margolaria (h. 1966).
- 1895 -
- Dolores Ibarruri, La Pasionaria, bizkaitar politikari komunista (h. 1989).
- Clement Jauregiberri, zuberoar Jauregiberritarra, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kontrako erresistentzian aritua (h. 1965).
- 1907 - Fernando María Castiella, bilbotar abokatu eta politikaria (h. 1976).
- 1911 - Jose Basterretxea, Oskillaso, euskal idazlea, Madrilen (h. 1996).
- 1952 - Estibaliz Uranga, bilbotar abeslaria.
- 1969 - Bixente Lizarazu, euskal futbolaria.
Mundua
- 1579 - San Martin Porres, perutar erlijioso katolikoa (h. 1639).
- 1594 - Gustavo II.a Adolfo, Suediako erregea (h. 1632).
- 1608 - John Milton, ingeles poeta (h. 1674).
- 1709 - Luisa Elisabet Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1742).
- 1717 - Johann Joachim Winckelmann, alemaniar arkeologoa eta historialaria (h. 1768).
- 1742 - Carl Wilhelm Scheele, suediar kimikaria (h. 1786).
- 1751 - Maria Luisa Parmakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1819).
- 1778 - Vicente González Moreno, espainiar militar karlista (h. 1839).
- 1868 - Fritz Haber, alemaniar kimikaria, 1918ko Kimikako Nobel Saria (h. 1934).
- 1882 - Joaquín Turina, espainiar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1949).
- 1883 - Alexandros Papagos, Greziako lehen ministroa (h. 1955).
- 1889 - Shigeyoshi Inoue, japoniar almirantea (h. 1975).
- 1905 - Dalton Trumbo, estatubatuar idazlea, gidoigilea eta zinemagilea (h. 1976).
- 1906 - Grace Hopper, Amazing Grace, estatubatuar zientzialaria eta matematikaria, historiako lehen konpiladorearen egilea (h. 1992).
- 1910 - Henry Lee Giclas, estatubatuar astronomoa (h. 2007).
- 1915 - Elisabeth Schwarzkopf, alemaniar-britainiar sopranoa (h. 2006).
- 1916 -
- Kirk Douglas, estatubatuar aktorea.
- Wolfgang Hildesheimer, alemaniar idazlea (h. 1991).
- 1917 - Leo James Rainwater, estatubatuar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (h. 1986).
- 1919 - William Lipscomb, estatubatuar kimikaria, 1976ko Kimikako Nobel Saria (h. 2011).
- 1920 - Carlo Azeglio Ciampi, Italiako 10. Presidentea (h. 2016).
- 1948 - Gioconda Belli, nikaraguar idazlea.
- 1953 - John Malkovich, estatubatuar aktore, ekoizle, gidaoilari eta zuzendaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1833 - Dominique Joseph Garat, lapurtar abokatu, kazetari eta filosofoa (j. 1749).
- 1879 - Pedro Prudentzio Hualde Maio, euskal idazle, itzultzaile eta Bidankozeko erretorea (j. 1823).
- 1889 - Helêne Feuillet, Parisen jaiotako Herriko margolari eta litografoa (j. 1812).
- 1916 - Mariano Mendigatxa, Bidankozeko nekazaria, Bonaparteren eta Azkueren berriemailea (j. 1832).
- 1969 - Leonardo Zilaurren, euskal herritar futbolaria, Madrilen (j. 1912).
- 1975 - Francisco Basterretxea, euskal herritar politikari eta abokatua, Madrilen (j. 1886).
- 1979 - Jesus Solaun, euskal herritar politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1903).
Mundua
- 1437 - Sigismundo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1368).
- 1544 - Teofilo Folengo, italiar olerkaria (j. 1491).
- 1565 - Pio IV.a aita santua (j. 1499).
- 1641 - Antoon van Dyck, flandriar margolaria (j. 1599).
- 1669 - Klemente IX.a, Aita santua (j. 1600).
- 1706 - Petri II.a Portugalgoa, baketsua, Portugalgo erregea (j. 1648).
- 1767 - Johann Jakob Haid, alemaniar grabatzaile, margolari eta liburu-argitaratzailea (j. 1704).
- 1798 - Johann Reinhold Forster, poloniar jatorriko alemaniar naturalista (j. 1729).
- 1848 - Emily Brontë, britainiar idazlea (j. 1818).
- 1854 - Almeida Garrett, portugaldar idazle, antzerkigile, mintzalari, erresumako pare, ministro eta estatu-idazkaria (j. 1799).
- 1903 - Sebastián Herrero, espainiar kardinala, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1822).
- 1916 -
- Söseki Natsume, japoniar idazlea (j. 1867).
- Théodule-Armand Ribot, frantziar psikologoa (j. 1839).
- 1925 - Pablo Iglesias, espainiar politikari sozialista (j. 1850).
- 1931 - Antonio Salandra, Italiako Lehen Ministroa (j. 1853).
- 1936 - Juan de la Cierva, espainiar asmatzaile, zientzialari aeronautiko, ingeniari eta hegazkin pilotua (j. 1895).
- 1943 - Peider Lansel, suitzar poeta eta politikaria (j. 1863).
- 1945 - Yun Chi-ho, Koreako ekintzaile independentista, kazetari eta politikaria (j. 1864]]).
- 1951 - Ignacio Rotaetxe, euskal ingeniari eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1908).
- 1963 - Daniel O. Fagunwa, nigeriar buruzagi, irakasle eta idazle joruba (j. 1903).
- 1975 - William Augustus Wellman, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- 1977 - Clarice Lispector, brasildar idazlea, XX. mendeko brasilgo idazle garrantzitsuenetakoa (j. 1920).
- 1996 - Mary Leakey, britainiar paleoantropologoa (j. 1913).
- 2008 - Jose Maria Larrauri, Gasteizko gotzaina (j. 1918).
- 2013 - Eleanor Parker, estatubatuar aktorea (j. 1922).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Erlaitz, Uria eta Uriarte.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |