Brian David Josephson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Brian David Josephson britainiar fisikaria da (Cardiff, 1940). Cambridgeko unibertsitateko Fisika saileko ikerketa-zuzendaria (1967-1972) eta unibertsitate horretako Fisika irakaslea izan zen. Ikasle zela eta teoria hutsean oinarrituta, bere izeneko efektua aurkitu zuen 1962an (Josephson efektua). Aurkikuntza horri esker, Nobel saria lortu zuen 1973an, Ivar Giaever eta Leo Esaki zientzialariekin batera. Josephsonek aurresan zuen kontaktupean baina tarte isolatzaile (juntura) batez banatutako bi xafla supereroalek propietate elektromagnetiko oso berezi batzuk dituztela. Propietate horiek, hainbat esperimentutan behatu dira, eta horrela efektu mekaniko-kuantikoak eskala makroskopikoan frogatu dira.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]