Sartaguda
|
Sartaguda |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Sartaguda | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Erribera Garaia |
||
| Alkatea | Carlos Ena Martínez(UPN) | ||
| Herritarra | sartagudar | ||
| Koordenatuak | 42°23′0″N 2°3′26″W / 42.38333°N 2.05722°WKoordenatuak: 42°23′0″N 2°3′26″W / 42.38333°N 2.05722°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 14,94 km2 | ||
| Garaiera | 320 m | ||
| Distantzia | 82 km Iruñera | ||
| Biztanleria | 1.378 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 92,24 bizt./km² | ||
| www.sartaguda.com http://www.sartaguda.com www.sartaguda.com | |||
Sartaguda[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerri bat da. Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora kokatzen da eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.378 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Sartaguda Lizarrako merindadeko udalerria da eta, aldi berean, Erriberako herria ere bada, zehazki Erribera Garaikoa. Herri hau Ebro ibaiaren ezkerraldean dago kokaturik, eta Errioxako Autonomia Erkidegoarekin egiten du muga.. Herrira heltzeko NA-134 errepidea hartu behar da Lodosa-Carcarreko norabidean.
Iparraldean Lodosa eta Karkar, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa, ekialdean Andosilla eta mendebaldean Lodosa berriro mugakide ditu.
Klima eta landaredia [aldatu]
Sartagudako klimaren ezaugarri nagusia tenperatura aldaketa handiak dira, neguak hotzak dira (urtarrilean batez beste 4,2 gradu)eta udak sargoriak izaten dira (uztailean batez beste 21,9 gradu). Prezipitazioak nahiko urriak dira urte osoan zehar, eta batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria (50-60 egunetan jausitako 497mm urtero).
Jatorrizko landaredi mediterraneoa ia erabat desagertu da gizakiak lurra nekazaritzarako eraldatzean. Gaur egun, Sartagudako zuhaitz bakarrak ibaiaren ertzean dauden makaldiak eta birlandaturiko pinuak dira.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Ebro ibaiaren ondoko meandro batean Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) eta Nafarroako gobernuaren estazio bana daude, itsasoaren mailatik 310 eta 307 metrora.[2][3]
Historia [aldatu]
Alargunen herria [aldatu]
1930ean 1.300 bat lagun bizi ziren Sartagudan. 1936ko Gerra Zibila hasterakoan, errepresio handia pairatu zuen herri honek, nazionalen aldean geratu baitzen, Nafarroa osoa bezala. Errepresioaren ondorioz, gutxienez 86 sartagudar erail zituztela kalkulatzen da. Horien artean: Eustaquio Mangado Urbiola alkatea eta Antonio Martínez Sádaba, Eusebio Moreno Mena, Ricardo Moreno Sola, Valentín Narcue Moreno eta Benigno Oteiza Viguera zinegotziak. Irailaren 9an herriko hainbat gizon gerran, Sanjurjoren Tertzioan, "boluntario" parte hartzera deitu zituzten. "Boluntario" horietatik 45, urriaren 2a eta 4a bitartean afusilatu zituzten. Gainera, gerra frontean, hainbat bizilagunek bizia galdu zuten, gehienak ezkertiarrak baziren ere.
Sarraski hori dela eta, herria Alargunen herria deituraz famatu egin zen. Kontuan izan behar da, halaber, herriko emakume alargunek ere erasoak izan zituztela (isunak, ondasunak lapurtzea, etab.).
Memoriaren Parkea [aldatu]
2007an Memoriaren Parkea eraikitzeari ekin zioten, Sartagudak Gerra Zibilean sufritutakoa gogoratzeko asmoz. Parke honetako horma batean 3.500 biktimaren izenak jaso ziren.
Parke hau egiteko zenbait artistak laguntza eman dute, besteak beste, Joxe Ulibarrena eta Nestor Basterretxea eskultoreek eta Pablo Antoñana, Bernardo Atxaga, Castillo Suarez, Jokin Muñoz eta Jose Maria Jimeno Jurio idazleek[4].
2008ko maiatzaren 10ean ireki zuten[5].
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 723 | 768 | 1.004 | 1.131 | 1.239 | 1.332 | 1.433 | 1.519 | 1.456 | 1.395 | 1.412 | 1.321 | 1.395 |
2008ko erroldaren arabera, 185 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,10 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an Sartagudako alkate kargurako PSNko zerrendaburua zen José Ramón Martínez Benito aukeratu zuten. Bozkatuena UPN izan zelarik (4 zinegotzi), PSNk Udaleko bederatzi zinegotzietatik beste lau lortu zituen eta EAEren botoari esker lortu zuen alkatetza; horren ondorioz alderditik kanporatu zuten[6]. Baliogabeko botoak 8 izan ziren (emandako guztien %0,86) eta boto zuriak 27 (botoen %2,93). Abstentzioa, berriz, %17,54koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 387 | 4 |
| PSN | 353 | 4 |
| EAE | 156 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan UPNko zerrendaburu joandako Carlos Ena independenteak eskuratu zuen alkatetza[7]. UPN (4 zinegotzi) bozkatuena izan zen baina urte horretan ez zen beste hiru alderdien arteko akordiorik izan. PSNtik botatako José Ramón Martínez Benito ordura arteko alkatearen Agrupación Independiente de Sartaguda (AIS) taldeak bi zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste bi eta PSNk bakarra.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 313 | 4 |
| AIS | 192 | 2 |
| Bildu | 166 | 2 |
| PSN | 141 | 1 |
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea 1600. urtearen inguruan eraiki zen eta ez du eraberritze-lan garrantzitsurik izan ordutik. 1954an kanpoaldeko fatxada berriztu zen, karabista motako adreilua jarriz. Beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, fatxada simetrikoa eta lehen solairuan dagoen balkoia nabarmentzen direla. Jatorrizko udaletxea Foruen Plazan egon zen (gaur egun ez da halakorik). Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 2-1. solairua
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | UPN | |
| 2007-2011 | José Ramón Martínez Benito | PSN[8] |
| 2011-2015 | Carlos Ena Martínez | UPN |
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Sartaguda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,00k zekien euskaraz hitz egiten.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Estellesa autobus konpainiak Sartaguda Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Sartaguda - Lodosa - Sesma - Allo - Deikaztelu - Morentin - Lizarra - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos eta Iruñea
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
- San Anton, urtarrilaren 17an.
- Inauteriak, otsaileko hirugarren astearen inguruan.
- Liburuaren eguna, apirilaren 27an
- San Isidro Laboraria, maiatzaren 15ean
- San Pedro, ekainaren 29an eta hurbilen den asteburuan.
- Herriko jaiak, abuztuaren 7tik abuztuaren 13ra Errosarioko Ama Birjinaren omenez.
- Errosarioko Ama Birjina, urriaren 8an. Duela urte batzuk egun honen inguruan antolatzen ziren herriko jaiak.
- Kulturetxeko Komedien Astea: azaroko azken astean.
- Monlorako Ama Birjina, abenduaren 15ean.
Zerbitzuak [aldatu]
Sartaguda "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Bibliografia [aldatu]
- Zenbait egile (2004): Navarra 1936. De la esperanza al terror, Tafalla: Altafaylla. ISBN 84-930957-9-6.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ «3.273 fusilatu oroimenean», Berria, 2008-05-06, http://paperekoa.berria.info/harian/2008-05-06/002/016/3273_fusilatu_oroimenean_sartagudako_memoriaren_parkearen_inaugurazioa_egingo_dute_larunbatean_1936ko_biktimak_gogoan.htm
- ↑ «Malkoek bustita ireki dute Memoriaren Parkea», Berria, 2008-05-11, http://paperekoa.berria.info/harian/2008-05-11/002/001/malkoek_bustita_ireki_dute_memoriaren_parkea_milaka_lagun_bildu_dira_sartagudan_frankismoak_hildakoak_gogoratzeko_parkearen_inaugurazioan_elkarrizketa_ioseba_ezeolaza_memoriaren_parkearen_koordinatzailea_.htm
- ↑ El alcalde de Sartaguda se presenta a su reelección, esta vez como independiente, Diario de Noticias, 2011ko apirilaren 19a.
- ↑ Udalaren webgunea.
- ↑ PSNtik kanporatu zuten, alkatetza lortzeko Eusko Abertzale Ekintzaren botoa onartzeagatik.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Udal webgunea
- (Gaztelaniaz) Sartagudari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Sartagudako laborantza lurrak Lodosarako errepidean Google Street View-n.
|
|||||||||||||