Aras

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aras

 Nafarroa
Arasgo bandera

Arasgo armarria

Izen ofiziala Aras
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Vianaldea
Alkatea Francisco Javier Murgiondo Markinez (PSN)
Herritarra arastar
Koordenatuak 42°33′43″N 2°21′18″W / 42.56194°N 2.355°W / 42.56194; -2.355Koordenatuak: 42°33′43″N 2°21′18″W / 42.56194°N 2.355°W / 42.56194; -2.355

Arasmapa.PNG

Eremua 17,64 km2
Garaiera 640 m
Distantzia 88 km Iruñera
Posta kodea 31239
Biztanleria 187 bizt (2011)
Dentsitatea 10,6 bizt/km²

Aras Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 199 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. 1850eko hamarkadara arte Arasek Armañantzasekin udalerri bakarra osatu zuen.

Arasek Azuelorekin eta Aguilar Kodeskoarekin egiten du muga iparraldean, Bargotarekin ekialdean, eta Vianarekin ekialdean eta hegoaldean.

[aldatu] Ondarea

Arasko Andre Mariaren eliza Erdi Aroko jatorria duen eraikina da, baina gaur egungo itxura XVI. mendean eginiko zaharberritze baten ondorioa da. Portada errenazentista eta erretaula nagusia daude ikusgai, erretaula 1594an egin zen estilo erromanistan eta Ama Birjinaren bizitzako atalak irudikatzen ditu. Horrez gain, elizaren barruan, San Sebastian, San Roke, Jesusen Bihotza eta Sortzez Garbiaren irudiak gordetzen dira.

Baselizen artean, Kristo Santuaren baseliza XVII. mendean egina eta San Isidro Nekazariaren baseliza nabarmentzen dira. Horrez gain, hegoaldean, Sortako San Joanen komentuaren arrastoak daude: eraikina 1440an eraiki zen eta mende batzuk geroago, XVII. mendean, Bertan behera utzi zuten han bizi ziren abadeek.

[aldatu] Demografia

Arasko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
538 544 523 524 534 589 578 506 398 285 232 215 202

2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,62 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: Nafarroako parke eolikoak

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Francisco Javier Murgiondo Markinez PSN
2011-2015 Francisco Javier Murgiondo Markinez PSN

[aldatu] Udal hauteskundeak

Arasko alkatea PSN alderdiko Francisco Javier Murgiondo Markinez da, 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Nafarroako Alderdi Sozialistak aukeraturiko zinegotzi guztiak lortu zituen, aurkeztu zen talde bakarra izan baitzen. Zuri emandako botoak 25 izan ziren (emandako boto guztien %19,84). Eta baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako botoen %9,35)

Arasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Javier Murgiondo Markinez (PSN) 56 Bai
Jose Luis Ibarrondo Los Arcos (PSN) 56 Bai
Isabel Abecia Diaz de Otazu (PSN) 49 Bai
Maria Antonia Fernandez Fernandez (PSN) 48 Bai
Jesus Javier Saenz Gonzalez (PSN) 47 Bai


2011n ez zen zerrendarik aurkeztu[1]. Hortaz, Murgiondok segitzen du alkate.

[aldatu] Udaletxea

Arasko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 13

[aldatu] Zerbitzuak

Aras "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Arasko herriko jaiak Gurutze Santuaren omenez ospatzen dira irailaren 14aren inguruan. Horrez gain, gainontzeko ospakizunen artean herriko patroi diren San Sebastianen eguna urtarrilaren 20an, San Isidro Nekazariaren eguna eta San Rokeren ospakizuna nabarmentzen dira.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak