Konstantino II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konstantino II.a zesar titulopean.

Konstantino II, latinez Flavius Claudius Constantinus (317ko otsaila - 340) erromatar enperadorea izan zen, 337tik hil zen arte. Konstantino I.a Handia eta Faustaren seme zaharrena izan zen, Arles-en jaioa.

Aitaren heriotzaren ostean, 337an, Konstantino II.a enperadore bihurtu zen Konstantzio II eta Konstante anaiekin batera. Konstantinori egokitu zitzaion Inperio eremua Galiak, Britaniak eta Hispaniak osatzen zuten.

Hasiera batean, Konstante anaia gazteenaren gaineko ardura zeukan Konstantinok. Honela, Italia, Afrika eta Iliria probintziak ere haren menpe zeuden. Konstantek adin nagusia betetzean, lurralde horiek aldarrikatu zituen. Konstantinok ez zizkion itzuli nahi, eta gerra piztu zen. Aquileia hirian borrokatu zuten bi anaiek 340an. Konstantino hilik suertatu zen, eta Konstantek anaiaren probintziak ere bere agindupean jarri zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino II.a Aldatu lotura Wikidatan