Karibe itsasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau itsasoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karibe».
Karibe itsasoa, urdinez.

Karibe itsasoa edo Antilletako itsasoa[1] Ozeano Atlantikoko itsaso bat da, Hego Amerikako ekialdean kokatua. Antilletako itsasoa izena ere hartzen du, Antilletako hego eta mendebaldean kokatua egoteagatik. Itsaso honetan Karibe uharteak daude.

Iparraldean Antilla Handiekin egiten du muga, Kuba, Hispaniola eta Puerto Rico. Ekialdean Antilla Txikiak, hegoaldean Venezuela, Kolonbia eta Panama, eta mendebaldean Costa Rica, Nikaragua, Honduras, Guatemala, Belize eta Mexiko.

Sakontasunik handiena Cayman sakanean du, Kuba eta Jamaika bitartean (7.685 m).

Klima

Karibeko klima tropikala da ia beti, baina alde handiak daude leku batetik bestera, leku bakoitzeko mendien garaiera, itsaslasterren edo haizeen arabera.

Ekonomia

Karibe itsasoaren inguruko herrialdeen ekonomian eragin handia du turismoak. Karibe aldea neguko turismorako munduko lurralderik garrantzizkoena bihurtu da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karibe itsasoa