Oltza zendea
|
Oltza zendea |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Cendea de Olza <> Oltza zendea | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Iruñerria |
|
| Alkatea | Pedro María Azparren Ocaña (Oltzako Herria) |
|
| Herritarra | oltzar | |
| Koordenatuak | 42°49′21″N 1°45′14″W / 42.8225°N 1.75389°WKoordenatuak: 42°49′21″N 1°45′14″W / 42.8225°N 1.75389°W | |
| Eremua | 40,60 km2 | |
| Garaiera | 395 m | |
| Distantzia | 10 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31171 |
|
| Biztanleria | 1.785 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 43,97 bizt./km² | |
Oltza zendea[1] Nafarroako udalerria da, Iruñeko merinerrian kokatua. Iruñerriko zendea zaharra, honako herri hauek osatzen dute: Aratzuri, Artazkotz, Asiain, Ibero, Izkue, Izu, Lizasoain, Oltza eta Ororbia (herriburua).
2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 1.785 biztanle zituen.
Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Oltza Zendea Nafarroa erdialdean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-mendebaldean, eta Nafarroako hiriburutik hamar bat kilometrora.
Iparraldean Ollaran, Orkoien eta Itza Zendearekin egiten du muga, ekialdean Iruñea eta Barañainekin, hegoaldean Zizur Nagusia, Zizur Zendea eta Etxaurirekin, eta mendebaldean Goñerrirekin.
Klima eta landaredia [aldatu]
Udalerriak azpimeditarraneo motako klima dauka, prezipitazioak urte osoan zehar ugariak diren arren, udaberri eta udazken garaian izaten dira ugarien 1.000mm eta 1.400mm euri jausten da urteko 120 egun euritsuetan. Tenperaturak 10 eta 13 gradu bitartekoak izaten dira eta udan bi hilabete idor izaten dira, (uztaila eta abuztua).
Landaredia klimaren araberakoa da, haritzak, birlandaturiko pinu lariziarrak, eta udalerriko gunerik altuenetan pagoren bat.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Zendeako Arazuri kontzejuan, ur zikinen araztegiaren ondoan eta itsasoaren mailatik 396 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Historia [aldatu]
Herriaren izena lehen agertzen den dokumentu idatzia 1427. urtekoa da. XIX. mendearen erdialdera arte Oltza jaurerria izan zen, Nafarroako udalerri gehienak bezala. Zendea osatzen zuten jatorrizko hamar herriak, Zendearen zati izaten jarraitu zuten 1835 eta 1845 urteen artean egindako erreforma administratiboaren ondoren ere. Zenbait urtez eta 1857ko errolda arte, herri bakoitzak berezko udalerria izan zuen; harrezkero udalerri bakarrean bilduta daude, Orkoienen kasuan izan ezik: 1992an herri horrek, alde handiz zendean biztanle gehien biltzen duenak, berriro eskuratu zuen udal-independentzia.
Euskara [aldatu]
Oltza zendeako euskara XIX. mendean galdu zen. 1863rako, gainbehera zihoan Iruñerriko hegoaldean, Zizur eta Galar zendeetan hain zuzen ere. 1904rako, berriz, aipatutako zendeetan zein Oltzakoan ere aienaturik zegoen erabat. Itzakoan bizirik iraun zuen urte batzuk gehiago, Aldatzen, Aritzen eta Orderitzen batik bat.
2010eko otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuak hizkuntz eremu mistoan sartzea erabaki zuen.[3] Ordura arte eremu ez-euskaldunean zegoen udalerria.
Demografia [aldatu]
Bilakaera [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.793 | 2.040 | 2.282 | 2.125 | 2.056 | 2.002 | 1.928 | 1.733 | 1.399 | 2.136 | 2.268 | 1.401 | 1.535 |
2008ko erroldaren arabera, 58 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,72 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Auzoak [aldatu]
Gaur egun udalerria bederatzi auzo edo kontzeju hauek osatzen dute, biztanle kopuruen arabera ordenaturik:
- Ororbia (herriburua): 542 biztanle 2007an.
- Aratzuri: 396 bz.
- Ibero: 213 bz.
- Asiain: 147 bz.
- Lizasoain: 78 bz.
- Izkue: 71 bz.
- Oltza: 53 bz.
- Izu: 30 bz.
- Artazkotz: 28 bz.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Pamplonesa autobus konpainiak Oltza zendeako Aratzuri, Ororbia eta Iberoko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Konpainia beraren beste linea batek, Iruñea eta Ibero bitartekoa, honako ibilbidea egiten du:
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Oltza Zendeako alkatea Independientes Cendea de Olza (ICO, eskuineko independenteak) José María Cuende Vallejo atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo osoa izan ez arren, beste alderdiak ados jarri ez zirenez, ICO taldeak alkatetza lortu zuen. Baliogabeko botoak hamaika izan ziren (erroldaren %1,14) eta boto zuriak 31 (erroldaren %3,24). Abstentzioa %24,81koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Independientes Cendea de Olza (ICO) | 349 | 4 |
| Legarra | 193 | 2 |
| Oltzako Herria | 188 | 2 |
| Nafarroa Bai | 131 | 1 |
| PSN | 64 | 0 |
2011n ere ICO izan zen bozkatuena eta zinegotzirik gehien (4) atera zuena. Aldiz, Oltzako Herriak (ezkertiar eta abertzaleak, 3 zinegotzi, sentsibilitate abertzaleko beste zerrendarekin (alkate izandako Juan Antonio Erbururen Zorroka, 2 zinegotzi, ituna egin zuen eta alkatetza Pedro María Azparren Ocañak lortu zuen. PPk eta PSNk ez zuten zinegotzi bat ere eskuratu[4].
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Independientes Cendea de Olza (ICO) | 339 | 4 |
| Oltzako Herria | 261 | 3 |
| Zorroka | 231 | 2 |
| PP | 47 | 0 |
| PSN | 27 | 0 |
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: Angulo kalea, 2 (Ororbia kontzejua)
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Juan Antonio Erburu Antxaño | |
| 2007-2011 | José María Cuende Vallejo | ICO |
| 2011- | Pedro María Azparren Ocaña | Oltzako Herria |
Oltzar ezagunak [aldatu]
- Evaristo Txurruka (1841 - 1917), ingeniaria.
- Juan Martinez de Irujo (1981), pilotaria.
- Nicolás Ollo Bidaurreta (1816 - 1874), militar karlista.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ (Euskaraz) Nafarroako Parlamentuak lau herri eremu mistoan sartzea onartu du, http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/358853/nafarroako-parlamentuak-lau-herri-eremu-mistoan-sartzea-onartu-du/. Noiz kontsultatua: 2010-02-18
- ↑ Alianza entre Oltzako Herria y Zorroka, Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1875-2
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Oltza Zendeari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Oltza kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
| Oltza Zendea | ||
|---|---|---|
| Aratzuri | Artazkotz | Asiain | Ibero | Izkue | Izu | Lizasoain | Oltza | Ororbia | ||
|
|||||||