Goñerri
|
Goñerri / Goñibar |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Goñi | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Iruñerria |
|
| Alkatea | Gumersindo Indurain Cobos (IVG, indep.) |
|
| Herritarra | goñerritar, goñibartar | |
| Koordenatuak | 42°50′0″N 1°52′0″W / 42.83333°N 1.86667°WKoordenatuak: 42°50′0″N 1°52′0″W / 42.83333°N 1.86667°W | |
| Eremua | 41,84 km2 | |
| Garaiera | 773 m | |
| Distantzia | 33 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31172 |
|
| Biztanleria | 189 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 4,52 bizt./km² | |
- Artikulu hau ibarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Goñi (argipena).
Goñerri edo Goñibar[1] Nafarroako mendebaldean, Lizarrako merindadean dagoen udalerria da, bost herrik osatua. Udaletxea Aizpungo kontzejuan dago. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 189 biztanle ditu.
Goñerrin, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, urez hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak egiteaz, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokalekua [aldatu]
Goñerri Nafarroako hiriburutik 33 kilometrora dago, Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean.
Herriak Ollaranekin egiten du muga iparraldean, Oltza zendearekin eta Etxaurirekin ekialdean, eta Jaitzekin eta Gesalatzekin hegoaldean.
Klima [aldatu]
Goñerrin dagoen Azantza kontzejuan, itsasoaren mailatik 828 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Herriak [aldatu]
Goñerri barruan honako kontzeju hauek daude: Aizpun, Azantza, Goñi, Amunarritz eta Urdanotz. 1857ko errolda arte, bakoitzak bere udalerria izan zuen.
Ondarea [aldatu]
- San Ziriako parrokia: XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen hasiera bitartean eraikia. Estilo erromaniko berantiarrekoa, gotorleku itxura dauka. Parrokia hondarretan dago gaur egun.
- San Antonio parrokia: eliza zaharra ordezkatzeko 1935ean eraikia.
- San Migel baseliza: Eraikinaren sarreran "GOÑI" idazpurua duen XVI. mendeko armarria dago.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 839 | 814 | 827 | 800 | 718 | 653 | 650 | 496 | 305 | 228 | 207 | 195 | 192 |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi herrian.
Beriain [aldatu]
Udalerria ohiko abiapuntua da Beriain mendira igotzeko.
Politika [aldatu]
Udaletxea [aldatu]
Udaleko idazkaria Abartzuza, Jaitz eta Deierriko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: San Andres kalea z/g (Aizpun kontzejua)
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an Agrupación Independiente Valle de Goñi (AIVG) taldeko José Ignacio Preboste Goñi aukeratu zuten alkate. Udaleko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien %2,88) eta hamalau boto zuri (%13,86). Abstentzioa %44,97koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Jose Ignacio Preboste Goñi (AIVG) | 59 | Bai |
| Felix Asiain Ollo (AIVG) | 34 | Bai |
| Gumersindo Indurain Cobos (AIVG) | 28 | Bai |
| Ana Jesus San Roman Armendaritz (AIVG) | 19 | Bai |
| Andres Gorospe Esain (AIVG) | 18 | Bai |
2011n aurreko agintaldian zinegotzi izandako Gumersindo Indurain Cobos bihurtu zen alkate, aurkeztu zen zerrenda bakarraren izenean; 2011n taldearen nizena Independientes Valle de Goñi izan zen eta berriro ere bost zinegotziak lortu zituen[3].
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | José Ignacio Preboste Goñi | AIVG, indep. |
| 2011- | Gumersindo Indurain Cobos | IVG, indep. |
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Goñiko jaiak ekaineko bigarren asteburuan ospatzen dira.
Mitologia [aldatu]
Iruditegia [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Goñerriri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Goñi kontzejuko San Anton kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Goñerri | ||
|---|---|---|
| Aizpun | Azantza | Goñi | Amunarritz | Urdanotz | ||
|
|||||||