Etxauri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Etxauri

 Nafarroa

Etxauriko armarria

Izen ofiziala Etxauri
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Santiago Uharte Astitz
(Etxauritarra)
Herritarra etxauriar, etxauribartar
Koordenatuak 42°47′38″N 1°47′24″W / 42.79389°N 1.79°W / 42.79389; -1.79

Nafarroa municipalities Etxauri.PNG

Eremua 13,61 km2
Garaiera 410 m
Distantzia 13 km Iruñera
Posta kodea 31174
Biztanleria 591 bizt (2011)
Dentsitatea 43,42 bizt/km²

Etxauri Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da, Iruñerrian kokatua. Nafarroako hiriburutik 13 kilometrora dago eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 583 biztanle ditu.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Etxauri ibarraren ikuspegia.

Etxauri Iruñeko merindadearen hegoaldean kokatzen da Lizarrako merindadearen ondoan. Arga ibaiak udalerria zeharkatzen du. Herrira heltzeko Oltza Zendeako Ibero kontzejutik, Ziritzara doan errepidea hartu behar da.

Iparraldean Oltza, hegoaldean Ziritza eta Zabaltza, ekialdean Zizur Zendea eta mendebaldean Goñerri eta Gesalatz mugakide ditu.

[aldatu] Klima

Etxauriko Otazu izeneko gunean, itsasoaren mailatik 387 metrora, Nafarroako gobernuak 1976an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Historia

Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira baina Etxauriri buruzko lehen dokumentu ofiziala 1055. eta 1069. urte artekoa da. Erdi Aroan zehar, erregearen bizitoki izan zen eta Iruñeko katedralak ondasunak izan zituen Etxaurin. Horren ondoren, XIX. mendera arte, nobleziaren jaurreria izan zen. 1846. urtean, Nafarroan egin administrazio aldaketekin, herriak Etxauribar izeneko ibarra utzi eta udalerri independentea bihurtu zen. Ibarra osatzen zuten gainontzeko bederatzi herriek ere independentzia eskuratu zuten.

[aldatu] Demografia

Etxauriko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
594 605 598 560 498 485 538 609 433 367 411 437 490

2008ko erroldaren arabera, 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,30 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Monumentuak

Etxauriko Otazu dorretxea.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Pamplonesa autobus konpainiak Etxauri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Horrez gain, autobus konpainia beraren beste linea batek honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] La Estellesa

La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka Etxaurin. Lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2003an bezala, Etxauriko alkatea sentsibilitate abertzaleko[2] Herri Kandidatura (HK-CP) ekimeneko José Javier Erro Larrea atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 62 izan ziren (emandako boto guztien %23,66), eta baliogabeko botoak 50(emandako botoen %16,03). Abstentzioa %28,44koa izan zen.

Etxauriko Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Herri Kandidatura 200 7

Aldiz, 2011n bi zerrenda aurkeztu ziren eta Agrupación Independiente Etxauritarra gailendu zen, boto alde txikiz. Santiago Huarte Astiz aukeratu zuten alkate.

Etxauriko Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
Etxauritarra 188 4
Herri Kandidatura 175 3

[aldatu] Udaletxea

Etxauriko udaletxeko idazkaria Ziritza, Etxarri eta Bidaurretako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Plaza Zaldualdea, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 José Javier Erro Larrea Herri Kandidatura
2007-2011 José Javier Erro Larrea Herri Kandidatura
2011- Santiago Uharte Astitz Etxauritarra

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Herriko jaiak ekainean ospatzen dira San Antonio egunaren inguruan, ekainaren 13an. Santa Eulaliaren omenez egindako jaiak, berriz, abenduan antolatzen dira.

[aldatu] Etxauriar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak