Erromantzatua
|
Erromantzatua |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Romanzado | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
|
| Alkatea | Beatriz García Hernández (GIVRA, indep.) |
|
| Herritarra | erromantzatuar | |
| Koordenatuak | 42°41′23″N 1°11′50″W / 42.68972°N 1.19722°WKoordenatuak: 42°41′23″N 1°11′50″W / 42.68972°N 1.19722°W | |
| Eremua | 91,35 km2 | |
| Distantzia | 45 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31454 |
|
| Biztanleria | 171 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 1,87 bizt/km² | |
Erromantzatua[1] Nafarroako udalerria da, Zangozako merinerrian kokatua. Erromantzatua izena XVI. mendean hasi zen erabiltzen. Lehen, Urraulen barna zegoen barruti hau. Erromantze hizkuntzarekin du zerikusia leku izen honek, euskararen kontraposizioan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Erromantzatuak 96.6 kilometro koadroko azalera du, eta, 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 168 biztanle. Gaur egun gune hauek osatzen dute: Arbontze, Biotzari, Domeñu (herriburua), Murillo Berroia, Napari, Orradre, Usun herriek eta Adantsa, Berroia eta Isu etxaguneek.
Herria Nafarroako hiriburutik 45,5 kilometrora dago, eta bere mugakideak honakoak dira: Iparraldean Urraulgoiti eta Nabaskozerekin egiten du muga, ekialdean Gazteluberrirein, hegoaldean Irunberri eta Esarekin, eta mendebaldean Urraulbeitirekin.
[aldatu] Etimologia
Erromantzatu izenak udalerriaren erdalduntze prozesua erakusten du eta, beraz, antzina herri euskalduna izan zela. Erromantzatua, hortaz, latineko romanizatus-etik eratortzen da; hau da, erromanizatutakoa edo erromantze hizkuntza jasotakoa.
Udalerriak euskaraz Urraul-Ekialdekoa izena ere hartu izan du, baina Euskaltzaindiaren arabera, euskal era arautua Erromantzatua da.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 838 | 856 | 884 | 826 | 746 | 724 | 637 | 519 | 297 | 177 | 158 | 157 | 154 |
2008ko erroldaren arabera, hiru etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,81 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Erromantzatuko alkate kargurako Agrupación Independiente Romanzado (AIR) taldeko Francisco Javier Bildarratz Legarra aukeratu zuten, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik hiru lortu zituen; beste biak Agrupación de Vecinos de Romanzado Ekialde (AVRE) taldearentzat izan ziren. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak zazpi izan ziren (%5,79). Abstentzioa %25,31ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Carmelo Albizu Ekiza (AIR) | 66 | Bai |
| Jose Luis Ibarrola Tanco (AIR) | 64 | Bai |
| Francisco Javier Bildarratz Legarra (AIR) | 62 | Bai |
| Maria Guadalupe Agerre Ara (AVRE) | 52 | Bai |
| Maria Elena Margarita Rodriguez Sanchez (AVRE) | 50 | Bai |
2008an Francisco Javier Bildarratz Legarraren kontra zentsura-mozioa aurkeztu zuten eta AVREko M.ª Elena Margarita Rodríguez Sánchez izendatu zuten alkate.
2011ko udal hauteskundeetan hiru zerrenda aurkeztu ziren. Grupo Independiente "Vecinos del Romanzado" Arbayún (GIVRA) talde berria izan zen nagusi (4 zinegotzi eta Beatriz García Hernández alkate), Ekialdek hautetsi bakarra lortu zuen eta Francisco Javier Bildarratz alkate ohiaren Agrupación Independiente Romanzado taldeak bat ere ez.
[aldatu] Udaletxea
XIX. mendean altxatu zen inguruko eraikinen antzeko ezaugarriekin. Udaletxeaz gain, eraikinean bake-auzitegia, anbulategia eta herriko udal langilearentzako etxebizitza daude. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Nabaskozerako errepidea z/g (Domeñu kontzejua)
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Jesús Indurain Goñi | |
| 2007-2008 | Francisco Javier Bildarratz Legarra | AIR |
| 2008-2011 | Mª Elena Margarita Rodríguez Sánchez | AVRE |
| 2011-2015 | Beatriz García Hernández | GIVRA |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Erromantzatua eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %9,60k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIX, Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1439-0
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) - Erromantzatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Erromantzaturi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Arbontze kontzejuaren ikuspegia NA-2110 errepidetik, Google Street View-n.
| Erromantzatua | ||
|---|---|---|
| Adantsa | Arbontze | Berroia | Biotzari | Domeñu | Isu | Murillo Berroia | Napari | Orradre | Usun | ||