Ollaran
|
Ollaran / Olloibar |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ollo | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Iruñerria |
|
| Alkatea | Francisco Javier Pérez Cueva (Auzolan) |
|
| Herritarra | ollarandar, olloibartar[1] | |
| Koordenatuak | 42°52′0″N 1°51′0″W / 42.86667°N 1.85°WKoordenatuak: 42°52′0″N 1°51′0″W / 42.86667°N 1.85°W | |
| Eremua | 37,8 km2 | |
| Garaiera | 504 m | |
| Distantzia | 22 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31172 |
|
| Biztanleria | 401 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 10,61 bizt./km² | |
| Sorrera | XIII. mendea baino lehen | |
Ollaran edo Olloibar[2] (ofizialki, Ollo; Udalak euskal izentzat Ollaran hobetsi du) Nafarroako udalerria da, Iruñeko merinerrian kokatua. Ondoko herri hauek osatzen dute: Anotz, Arteta, Egillor-Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun herriek, alegia.
2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 401 biztanle zituen.
Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Ollaran Iruñeko merindadearen hegoaldean dago Iruñerriko gune metropolitarretik gertu, eta Lizarrako merindadearekiko mugan.
Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andimendi dira.
Klima eta landaredia [aldatu]
Ollarango klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, baina altueraren arabera asko aldatzen dira batez besteko balioak. Horrela, prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak izaten dira, eta tenperaturak 6 eta 12 gradu bitartekoak. Udalerriaren gunerik menditsuenetan, hau da mendebaldeko Urbasa mendilerroan, neguak hotzak eta elurtsuak izaten dira.
Zuhaitzik ugarienak haritzak dira, eta Ollarango gunerik altuenetan pagoak nagusi dira, udalerriko gunerik baxuenetan, berriz, arteak eta haritzak nabarmentzen dira. Birlandaturiko 171,92 hektarea pinu beltz, basa pinu eta pinu lariziar (Pinus nigra) daude Ollarango mendietan.
Euskara [aldatu]
Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoaz idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta, beraz, ez zaie ezer ulertzen".
XVI. eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean euskara arin galtzen hasi zen. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskaraz, baina frankotan jadanik zaharrek baino ez zuten erabiltzen. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela kontu jakina da. 1992ko abuztuan, hil egin zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra, Beorburuko Esteban Garbisu.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 942 | 1.043 | 1.052 | 1.019 | 1.062 | 1.022 | 979 | 726 | 442 | 370 | 361 | 339 | 305 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Ollaranen.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an Ollarango alkate kargurako Agrupación Vecinal Txurregui[3] (AVT) zerrendako Francisco Javier Ekai Iltzarbe aukeratu zuten. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien %2,50) eta boto zuriak zortzi (botoen %3,42). Abstentzioa %23,32koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Txurregui (AVT) | 134 | 4 |
| Agrupación Electoral Udarbe (AEU) | 92 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan Auzolan zerrendak (4 zinegotzi, Francisco Javier Pérez Cueva) irabazi zituen. Txurreguik (2) eta PPk (1) ere ordezkaritza lortu zuten.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Auzolan | 129 | 4 |
| Txurregui | 73 | 2 |
| PP | 30 | 1 |
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 1
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Francisco Javier Ekai Iltzarbe | Txurregui |
| 2011-2015 | Francisco Javier Pérez Cueva | Auzolan |
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XI, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1149-9
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ollaran EODAn
- ↑ 155. araua: Nafarroako udal izendegia, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-26
- ↑ Horrela idatzita. Txurregi mendi baten izena da.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Ollarani buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7030 errepidetik, Google Street View-n.
| Ollaran | ||
|---|---|---|
| Anotz | Arteta | Egillor-Beasoain | Iltzarbe | Ollo | Oskia | Saldise | Senosiain | Ultzurrun | ||
|
|||||||