Bertizarana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bertizarana

 Nafarroa
Bertizaranako mendien ikuspegia
Bertizaranako mendien ikuspegia
Bertizaranako bandera

Bertizaranako armarria

Izen ofiziala Bertizarana
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Malerreka
Alkatea Antonio Erregerena Bera (Bildu)
Herritarra bertizarandar
Koordenatuak 42°8′2″N 1°37′40″W / 42.13389°N 1.62778°W / 42.13389; -1.62778Koordenatuak: 42°8′2″N 1°37′40″W / 42.13389°N 1.62778°W / 42.13389; -1.62778

Navarra - Mapa municipal Bertizarana.svg

Eremua 39,53 km2
Garaiera 134 m
Distantzia 50 km Iruñera
Posta kodea 31793
Biztanleria 646 bizt (2011)
Dentsitatea 16,34 bizt/km²
http://www.bertizarana.net/

Bertizarana Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerreka eskualdekoa. Bertizaranak hiru kontzeju ditu (Narbarte —herriburua—, Legasa eta Oieregi), eta bost auzo (Bertiz, Erreparatzea, Santalokadia, Tipulatze eta Zeberia).

Bertizaranak 647 biztanle zituen erroldatuta 2010eko urtarrilaren 1ean.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua

Bertizarana Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora.

Iparraldean Etxalar, hegoaldean Donamaria, ekialdean Baztan eta mendebaldean Doneztebe eta Donamaria mugakide ditu.

[aldatu] Klima

Bertizaraneko Bertizen, itsasoaren mailatik 147 metrora, Nafarroako gobernuak 1992an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Bertizko Jaurerria

Bertiz antzinako jaurerri bat da. Oihan zabal batek estaltzen du eta 1984tik natura parke izendaturik dago. 2.040 hektareako azalera du, hots, udalerriaren erdia baino gehiago.

[aldatu] Historia

Bertizko jaurerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1392koa da. Garai hartan, jaurerriaren jabe Pedro Miguel Bertiz zen, eta familia beraren eskuetan izan zen XIX. mendearen erdialdera arte.

[aldatu] Demografia

Bertizaranako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2010
840 838 898 936 843 772 742 695 645 607 658 650 676 647

2008ko erroldaren arabera, 52 etorkin bizi ziren udalerrian, biztanleriaren %7,85 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

2007 eta 2010 artean Bertizaranako Elkartaldea (BE) herri ekimeneko Andrés Etxenike Iriarte izan zen alkatea. 2007ko udal hauteskundeetan BEk 203 boto eta lau zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bertizarana Baik 102 boto eta 2 zinegotzi erdietsi zituen eta Eusko Abertzale Ekintzak 70 boto eta zinegotzi bat. Boto zuriak hamar izan ziren (%2,60), eta baliogabeko botoak hamabi (%3,02). Abstentzioa %29,98koa izan zen.

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetan Bilduk gehiengo osoa lortu zuen eta Antonio Erregerena Berak eskuratu zuen alkatetza[2].

Bertizaranako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 203 4
Bertizaranako Elkartaldea 137 3

[aldatu] Udaletxea

Bertizaranako udaletxea Narbarten dago, eta inguruko eraikinen ezaugarri berak dituen harrizko eraikina da. Udaletxearen atariaren gainean Bertizaranako armarria dago. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Frontoiaren plaza, 11 (Narbarte)

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Andrés Etxenike Iriarte Bertizaranako Elkartaldea
2011- Antonio Erregerena Bera Bildu

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Bertizarana
Maps of municipalities of NavarraBertizarana.JPG
Bertiz | Erreparatzea | Legasa | Narbarte | Oieregi | Santalokadia | Tipulatze | Zeberia


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak