Artzibar
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; idazlea gaitzat duena beste hau da: Joxean Artze
|
Artzibar |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Valle de Arce <> Artzibar | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Auñamendiko eskualdea |
||
| Alkatea | Carlos Orotz Torrea (Artzibar Herri Taldea) |
||
| Herritarra | artzibartar | ||
| Koordenatuak | 42°55′19″N 1°22′55″W / 42.92194°N 1.38194°WKoordenatuak: 42°55′19″N 1°22′55″W / 42.92194°N 1.38194°W | ||
| Eremua | 145,67 km2 | ||
| Garaiera | 762 m | ||
| Distantzia | 35 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31xxx |
||
| Biztanleria | 260 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 1,78 bizt./km² | ||
Artzibar[1] Nafarroako iparraldean dagoen udalerri zabala baina biztanle gutxikoa da, bai eta izen bereko ibarra ere.
2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 260 biztanle zituen 17 herritan banandurik.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Artzibar, Zangozako merindadearen ipar-ekialdean dago, Pirinioetatik gertu eta Nafarroako hiriburutik 35,8 kilometrora.
Iparraldean Auritz, Garralda, Orotz-Betelu eta Garaioa; hegoaldean Longida; ekialdean Abaurrepea, Abaurregaina eta Urraulgoiti; eta mendebaldean Erroibar eta Lizoain mugakide ditu.
Klima eta landaredia [aldatu]
Udalerriko gunerik garaienetan izan ezik, Artzibar gehienean klima azpimediterraneoa nagusi da. Urteko batez besteko tenperatura 6 eta 12 gradu bitartekoa da (sei gradu mendietan eta hamabi herrigunean). Prezipitazioak 1.000 eta 1.600mm bitartekoak dira, betiere udaberrian eta udazkenean ugariagoak. Urteroko egun euritsuak 100-120 inguru izaten dira, eta azarotik apirilera ohikoa da elurra jaustea.
Baso-soiltze gogorra jasan dute Artzibar aldeko basoek. Pagoa, pinu basatia, haritza eta artea dira zuhaitzik ugarienak. Artea, arroilean eta ipar eta ipar-mendebaldeko mendietan hedatzen da batez ere. Birlandatutako pinuek 1.000 hektareatik gora hartzen dituzte, batez ere Austriatik ekarritako pinu lariziarrak dira.
Herriak [aldatu]
Ondoko hauek dira Artzibar osatzen duten kontzejuak: Arrieta, Artozki, Azparren, Hiriberri, Lakabe, Nagore (herriburua), Uritz eta Zaragueta[2].
Horrez gain, 15 leku eta etxalde ere baditu: Arizkuren, Artzi, Asnotz, Ekiza, Espotz, Gorraitz, Gurpegi, Imizkotz, Lusarreta, Muniain, Otsa, Uliberri, Urdirotz, Usotz eta Zandueta. Lehen herri gehiago zituen (Olorizbeiti adibidez) baina denboraz asko hustu egin dira.
Orotz-Betelu 1845ean bereizi egin zen, bere udalerria osatzeko.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.417 | 1.441 | 1.455 | 1.389 | 1.219 | 1.178 | 1.041 | 707 | 321 | 253 | 259 | 275 | 246 |
2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Itoitz [aldatu]
Itoizko urtegiak ibarreko lurrak hartu ditu zati handi batean, ondorioz, hainbat herri galdu egin dira.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Orbaizeta - Orbara - Aribe - Garralda - Orotz-Betelu - Artzibar - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Eguesibar - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Politika [aldatu]
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | José Ignacio Bidegain Ibarra | AIA |
| 2011- | Carlos Orotz Torrea | Artzibar Herri Taldea |
Udal hauteskundeak [aldatu]
Artzibarreko alkatea AIA (Agrupación Independiente de Arce) zerrendako Jose Ignacio Bidegain Ibarra atera zen 2007ko udal hauteskundeetan, haren taldeak udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa; Artzibar Herri Taldeak, berriz, hiru lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %2,11) eta ez zen boto zuririk izan. Abstentzioa %28,03koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Independiente de Arce (AIA) | 102 | 4 |
| Artzibar HT | 84 | 3 |
2011n bi zerrenden artean egoera irauli egin zen: Artzibarrek 4 zinegotzi eta alkatetza (Carlos Orotz Torrea) lortu zituen eta AIAk 3.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Artzibar HT | 102 | 4 |
| AIA | 93 | 3 |
Udaletxea [aldatu]
Artzibarreko idazkaria Longida eta Orotz-Beteluko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: San Julian kalea, z/g (Nagore)
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Artzibar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,38k zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik Artzibarreko udalerriaren izen ofiziala Valle de Arce <> Artzibar da[3].
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXII, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1460-9
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Artziri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia NA-172 errepidetik Google Street View-n.
| Artzibarreko kontzeju eta herriak | ||
|---|---|---|
|
Arizkuren · Arrieta · Artozki · Artzi · Asnotz · Azparren · Ekiza · Espotz · Gorraitz · Gurpegi · Hiriberri · Imizkotz · Lakabe · Lusarreta · Muniain · Nagore · Olorizbeiti · Otsa · Uliberri · Urdirotz · Uritz · Usotz · Zandueta · Zaragueta |
||
|
|||||||