Gesalatz
|
Gesalatz |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Guesálaz <> Gesalatz[1] | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
|
| Alkatea | María Vicenta Goñi Azantza (AIG, indep.) |
|
| Herritarra | gesalaztar | |
| Koordenatuak | 42°45′0″N 1°55′0″W / 42.75°N 1.91667°WKoordenatuak: 42°45′0″N 1°55′0″W / 42.75°N 1.91667°W | |
| Eremua | 76,80 km2 | |
| Garaiera | 522 m | |
| Distantzia | 35 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31xxx |
|
| Biztanleria | 464 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 6,04 bizt./km² | |
Gesalatz[2] Nafarroako udalerria da, Lizarrerrian kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten, Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerria 78.1 kilometro koadro ditu, eta, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 464 biztanle.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Gesalatz Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Iruñetik 35 kilometrora.
Iparraldean Goñerrirekin egiten du muga, ekialdean Jaitz eta Girgillaorekin, mendebaldean Lezaun eta Deierrirekin, eta hegoaldean Ziraukirekin.
Klima [aldatu]
Gesalazko Iturgoien herritik gertu, itsasoaren mailatik 1.224 metrora, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Herriak [aldatu]
Gesalatz udalerria ondoko herri hauek osatua dago: Argiñano, Arzotz, Bidaurre, Biguria, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iruxo, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain eta Muzki. Aipatu herri guztiek azkena izan ezik zenbait urtez berezko udalerri bana izan zutela jasotzen da 1842ko erroldan.
Herri hustuak ere baditu: Neusol (Irurren), Opako edo Opakua (Arzotzen), Oro (Jaitzen), Zurbano (Iturgoienen), eta Zurundain (Garisoainen).
Kultura eta ondarea [aldatu]
Gesalazko monumentu aipagarrienen artean Andra Maria eliza dago.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.414 | 2.408 | 2.310 | 2.244 | 2.154 | 2.018 | 1.797 | 1.445 | 809 | 502 | 453 | 460 | 469 |
2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,96 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka Gesalazko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Euskara [aldatu]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Gesalatz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,10ek zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik Gesalazko udalerriaren izen ofiziala Guesálaz <> Gesalatz da[4].
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Gesalazko alkatea Agrupación Independiente de Guesálaz (AIG) taldeko María Vicenta Goñi Azantza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %1,31) eta boto zuriak bederatzi (botoen %2,99). Abstentzioa %33,41ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Independiente de Guesálaz | 173 | 4 |
| Auzolan Guesálaz (AUGU) | 119 | 3 |
2011n bi zerrenda berberak aurkeztu ziren; zinegotzi banaketa bera eta oso antzeko boto kopurua jaso izan zituzten. Goñik segitu zuen alkate.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Independiente de Guesálaz | 177 | 4 |
| Auzolan Guesálaz (AUGU) | 113 | 3 |
Udaletxea [aldatu]
- HELBIDEA: Errepide Nagusia z/g (Muetz kontzejua)
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
| 2011- | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Gesalatzi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Izurtzuko kaleak Google Street Viewn.
| Gesalatz | ||
|---|---|---|
| Argiñano | Arzotz | Bidaurre | Biguria | Estenotz | Garisoain | Genbe | Irurre | Iruxo | Iturgoien | Izurtzu | Lerate | Muetz | Muniain | Muzki | ||