Ezkabarte
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ezkaba (argipena).
|
Ezkabarte |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ezcabarte / Ezkabarte | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea |
|
| Alkatea | Pedro Maria Lezaun Espartza (Ezkabartearen Alde Bizilagunak) |
|
| Herritarra | ezkabartear | |
| Koordenatuak | 42°51′48″N 1°38′30″W / 42.86333°N 1.64167°WKoordenatuak: 42°51′48″N 1°38′30″W / 42.86333°N 1.64167°W | |
| Eremua | 33,88 km2 | |
| Garaiera | 452 m | |
| Posta kodea | 31194 |
|
| Biztanleria | 1.675 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 49,44 bizt/km² | |
| http://www.ezcabarte.es/ | ||
Ezkabarte Nafarroako udalerria da, Iruñerriko eskualdean kokatzen da Iruñeko merindadean. 2011ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 1.675 biztanle zituen.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eman eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Ezkabarte Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean kokatzen da. Udalerriak Berriobeitirekin egiten du muga mendebaldean; Berriozar, Antsoain, Burlata, Atarrabia eta Uharterekin hegoaldean; Esteribarrekin ekialdean; eta Txulapain, Odieta eta Olaibarrekin iparraldean.
Ezkabarte ondoko herri hauek osatzen dute: Anotz, Arre, Azotz, Zildotz, Eusa, Ezkaba, Garrues, Makirriain, Orikain (herriburua), Orrio eta Sorauren. Aderizko jaurerria ere Ezkabarten dago.
1842ko erroldaren ostean sortu zen orain ezagutzen dugun udalerria; urte haietan Garrues (haranaren gehiengoa zena) eta Makirriain udalerri independente gisa agertzen dira baina 1857koan jadanik "Ezkabarte" izenpean agertzen da, gaur egun bezala.
[aldatu] Demografia
Azken hamar urteetan biztanleria etengabe hazi da, 1996tik biztanleriak %40 egin du gora eraiki diren ehunka etxebizitza berrietara etorritako bizilagun berriak direla eta.
| 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2001 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.140 | 1.198 | 1.202 | 1.265 | 1.335 | 1.353 | 1.403 | 1.490 | 1.540 | 1.575 |
2008ko erroldaren arabera, 76 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,83 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegiturak eta garraioa
Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Ezkabarten:
| Linea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Barañain - Atarrabia - Arre | 06:23 - 22:29 | 16 zerbitzu eguneko | ||
| Barañain - Atarrabia - Arre - Orikain | 07:50 - 19:50 | 8 zerbitzu eguneko |
[aldatu] La Burundesa
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Ezkabarteko Sorauren kontzejuan. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez, bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbide hau egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Arreko Independenteak (IA-AI) herritar taldeko Carola Gutiérrez Collazos aukeratu zuten alkate. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik hiru lortu zituen bere talde politikoak; hautetsi kopuru berarekin zerrendarik bozkatuena Agrupación Concejos de Ezkabarte izan zen baina AIk Ezkabartearen Alde Bizilagunak[1] (edo Vecinos por Ezcabarte, AIVE-EAB; 2 zinegotzi) taldearekin ituna sinatu zuen. Baliogabeko botoak 112 izan ziren (emandako guztien %12,38) eta boto zuriak hamabost (%1,89). Abstentzioa %28,00koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Agrupación Concejos de Ezkabarte (ACE) | 245 | 3 |
| Arreko Independenteak (AI) | 225 | 3 |
| Ezkabartearen Alde Bizilagunak | 165 | 2 |
| Nafarroa Bai | 143 | 1 |
2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortutako zinegotzi kopurua: Gutiérrez Collazos alkatea buru zen Agrupación Independientes de Ezcabarte-Ezkabarteko Independiente[2] (AIE, 3), Ezkabartearen Alde Bizilagunak (AIVE-EAB, 2), Bildu (2), NaBai 2011 (1) eta PSN (0). Aldiz, Bildu eta NaBai 2011ren botoekin AIVE-EABko Pedro María Lezaun aukeratu zuten alkate[3].
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| AIE | 275 | 3 |
| AIVE-EAB | 206 | 2 |
| Bildu | 184 | 2 |
| NaBai 2011 | 178 | 1 |
| PSN | 44 | 0 |
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea 1962an eraiki zen eta errepidearen ertzean dago, Orikaingo kontzejuan. Bi solairu eta lau fatxada dauzka, eta fatxadetako batean, harria eta porlana nahasten dira. Antzinako udaletxea ere kontzeju berean izan zen, eta gaur egun, eraikinean etxebizitzak daude. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Irunerako errepidea, 13 (Orikain)
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Karola Gutiérrez Collazos | Arreko Independenteak |
| 2011- | Pedro María Lezaun Espartza | Ezkabartearen Alde Bizilagunak |
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LIX, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1876-0
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Hauxe da taldeak erabiltzen duen euskarazko izena; ez konfunditu 2003an legez kanpo utzitako Ezkabarteren Alde zerrendarekin.
- ↑ Horixe da bere izen osoa. Ikus Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ Pedro Lezaun (AIVE) desbanca a Carola Gutiérrez (AIE) en Ezkabarte, Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Ezkabarteko Udala
- (Euskaraz) Ezkabarteko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Ezkabarteri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Ezkabarteko Arre kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
| Ezkabarteko herriak | ||
|---|---|---|
|
Anotz • Arre • Azotz • Eusa • Ezkaba • Garrues • Makirriain • Orikain • Orrio • Sorauren • Zildotz |
||
| Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |
||