Ibargoiti
|
Ibargoiti |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Ibargoiti | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
||
| Alkatea | José Javier Eslaba Armendaritz (AVI, indep.) |
||
| Herritarra | ibargoitiar | ||
| Koordenatuak | 42°40′50″N 1°28′2″W / 42.68056°N 1.46722°WKoordenatuak: 42°40′50″N 1°28′2″W / 42.68056°N 1.46722°W | ||
| Eremua | 54,72 km2 | ||
| Posta kodea | 31xxx |
||
| Biztanleria | 237 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 4,33 bizt./km² | ||
Ibargoiti[1] Nafarroako udalerria da, Zangozako merindadean kokatua. Elo udalerri honetatik bereizi zen eta berea osatu zuen.
2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 237 biztanle ditu.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena[aldatu]
Ibargoiti Zangozako merindadearen hegoaldean dago, Erriberriko merindadearekin mugan eta Nafarroako hiriburutik 22 kilometrora.
Iparraldean Elo, Untzitibar eta Itzagaondoarekin egiten du muga; ekialdean Urraulbeitirekin; mendebaldean Oloritzekin; eta hegoaldean Leotz, Ezporogi eta Leatxerekin.
Klima eta landaredia[aldatu]
Klimaren ezaugarriak, azpimediterranear motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dria.
Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Izaga mendizerretan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantiarrari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.
Herriak[aldatu]
Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Abintzao, Besolla, Getze, Idozin (herriburua), Izko, Lekaun, Sengaritz eta Zabaltza edo Ibarzabaltza.
Zilegieta eta Ekisoain, berriz, berriki hustu dira. Ague, Ariskano, Artzanegi, Andre Maria Elizaberrikoa, Olatz, Erespuru, Marsain, Nekola eta Zirotz aspaldi hustu ziren.
Historia[aldatu]
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 755 | 794 | 825 | 753 | 710 | 603 | 569 | 431 | 211 | 157 | 214 | 231 | 235 |
2 2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,79 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
Ekonomia[aldatu]
Ibargoitiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Ezporogi, Leatxe, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Horrez gain, udalerriaren iparraldean, Leotz eta Ezporogi bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.
Azpiegitura eta garraioak[aldatu]
La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Politika[aldatu]
Udal hauteskundeak[aldatu]
Ibargoitiko alkatea Amigos del Valle de Ibargoiti (AVI) herri ekimeneko Jose Javier Eslaba Armendaritz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Talde independenteak bost zinegotziak lortu zituen, hortaz gehiengo osoa udalean. Zurizko botoak bederatzi izan ziren (botoen %5,49) eta baliogabeko botoak bi izan ziren (%1,20).
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Jose Javier Eslaba Armendariz (AVI) | 119 | Bai |
| Carlos Meira Espartza Garcia (AVI) | 73 | Bai |
| Jesus Antonio Pascal Martinez (AVI) | 69 | Bai |
| Miguel Maria Ilarregi Rebole (AVI) | 63 | Bai |
| Leticia Olleta Espartza (AVI) | 60 | Bai |
2011n ere AVI izan zen zerrenda bakarra eta Eslabak alkate kargua berretsi egin zuen.
Udaletxea[aldatu]
Ibargoitiko udaletxeko alkatea, Itzagaondoa, Lizoain, Urrotz, Elo eta Untzitiko idazkari ere bada.
- UDALETXEA: San Klemente kalea z/g (Idozin)
Alkateak[aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | José Javier Eslaba Armendaritz | AVI |
| 2011-2015 | José Javier Eslaba Armendaritz | AVI |
Euskara[aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ibargoiti eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,67k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Ibargoiti) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[2].
Zerbitzuak[aldatu]
Urrotz, "Izagako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
Bibliografia[aldatu]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVIII, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1511-7
Erreferentziak[aldatu]
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) Ibargoitiri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Abintzao kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
| Ibargoiti | ||
|---|---|---|
| Abintzao | Besolla | Ekisoain | Getze | Idozin | Izko | Lekaun | Sengaritz | Zabaltza | Zilegieta | ||