Deierri
|
Deierri |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Valle de Yerri <> Deierri[1] | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
||
| Alkatea | Javier Carmona Ollo (PSN) |
||
| Herritarra | deierriar[2] | ||
| Koordenatuak | 42°44′28″N 2°0′22″W / 42.74111°N 2.00611°WKoordenatuak: 42°44′28″N 2°0′22″W / 42.74111°N 2.00611°W | ||
| Eremua | 93,06 km2 | ||
| Posta kodea | 31xxx |
||
| Biztanleria | 1.546 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 16,61 bizt/km² | ||
Deierri Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerriko eskualdean.
93,45 km² eta guztira 1.548 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.
Eduki-taula |
[aldatu] Gaur egungo kontzejuak
Honako kontzeju edo batzarrek osaturik dago: Aizkoa, Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Bearin, Eraul, Errezu, Gorozin, Hiriberri, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu, Murugarren, Ugar, Zabal, Ziritza eta Zurukuain. 1857ko errolda arte bakoitzak bere udalerria izan zuen, denak homonimoak hauek izan ezik: Allotz Allotz eta Egiarte izenekoaren burua zen (Egiarte herri hustua da egun) eta Lakar Lakar eta Labeaga delakoarena zen; Labeaga, ordea, Iguzkitzara pasarazi zuten.
[aldatu] Udalerritik at
Eskualde natural hau osatzen duten herri guztietatik bik baino ez dute berezko udalerria. 1857ko fusio handian parte hartu bazuen ere, 1951n Lezaun Deierritik atera zen eta bere udalerria osatu zuen. Abartzuzak gauza bera egina zuen lehenago, XIX. mendean.
[aldatu] Klima
Hiriberrin, itsasoaren mailatik 498 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4.129 | 4.286 | 4.204 | 4.166 | 4.400 | 4.212 | 4.037 | 2.965 | 2.142 | 1.648 | 1.551 | 1.543 | 1.561 |
2008ko erroldaren arabera, 77 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,94 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
[aldatu] Tierra Estella Bus
Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Bearinen:
| Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Garcia Orkoien Ospitalea - Abartzuza | 07:30 - 20:45 | 4 zerbitzu eguneko |
[aldatu] La Estellesa
La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Konpainia berdinaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak ere (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Deierri eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %9,49k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Deierri) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].
2009ko urtarriletik Erriberriko udalerri honen izen ofiziala Valle de Yerri <> Deierri da[5].
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Deierriko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Carlos Remírez de Ganuza Ros aukeratu zuten. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo absolutoa lortu ez arren PSNren botoen laguntza izan zuen. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %1,57) eta boto zuriak hamazazpi (botoen %1,80). Abstentzioa %29,94koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 415 | 4 |
| Iranzu Herri Kandidatura | 375 | 4 |
| PSN | 135 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan ere bozkatuena UPN izan zen baina Iranzuk (izen osoa: Candidatura Popular Iranzu Herri kandidatura, CPIHK) bi botora geratu zen. Hala ere, UPN eta PSNren arteko akordioa itxi egin zen eta alkatetza bien artean (PSN lehen urtean, UPN beste hiruretan) banatzea erabaki zuten; 2011n PSNko Francisco Javier Carmona Ollo hasi zen alkate eta espero da 2012an UPNko Luis Albenizek hartzea[6].
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 340 | 4 |
| Iranzu Herri Kandidatura | 338 | 4 |
| PSN | 91 | 1 |
[aldatu] Udaletxea
Deierriko idazkaria Goñerri, Abartzuza eta Jaizko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta zortzi zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Kale Barria, 22 (Aritzala kontzejua)
[aldatu] Deierriko alkateen zerrenda
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Alvaro Nicuesa Santamaría | Iranzu Herri Kandidatura |
| 2007-2011 | Carlos Remírez de Ganuza Ros | UPN |
| 2011-2013 | Javier Carmona Ollo | PSN |
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXVI., Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1386-6
[aldatu] Deierriar ospetsuak
- Alan Perez (1982 -), txirrindularia.
- Roberto Lezaun (1967 -), txirrindularia.
- Patxi Larrainzar (1934 - 1991) apaiz eta idazlea, Errezun jaioa.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ PSN y UPN se alternarán en la alcaldía del Valle de Yerri, Diario de Noticias, 2011ko ekainaren 10a.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Deierriri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- NA-7323 errepidea Iruñela kontzeju parean Google Street View-n.
| Deierriko kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Aizkoa · Allotz · Arandigoien · Aritzala · Aritzaleta · Bearin · Eraul · Errezu · Gorozin · Hiriberri · Ibiriku · Iruñela · Lakar · Lorka · Murelu · Muru · Murugarren · Ugar · Zabal · Ziritza · Zurukuain |
||