Itzagaondoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Itzagaondoa

 Nafarroa
Itzagatik Ardanatz, Iriso...lehen planoan. Urrunago Agoitz.
Itzagatik Ardanatz, Iriso...lehen planoan. Urrunago Agoitz.
Itzagaondoko bandera

Itzagaondoko armarria

Izen ofiziala Izagaondoa
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Elsa Plano Urdazi (ARIZA)
Herritarra itzagaondoar
Koordenatuak 42°45′11″N 1°25′14″W / 42.75306°N 1.42056°W / 42.75306; -1.42056Koordenatuak: 42°45′11″N 1°25′14″W / 42.75306°N 1.42056°W / 42.75306; -1.42056

Maps of municipalities of Navarra Izagaondoa.JPG

Eremua 59,63 km2
Garaiera 647 m
Distantzia 29 km Iruñera
Posta kodea 31421
Biztanleria 178 bizt (2011)
Dentsitatea 2,99 bizt/km²

Itzagaondoa[1] Nafarroako ibar eta udalerria da, Zangozako merindadean kokatua. 59 kilometro koadro ditu, eta 180 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan.

Agoitz da inguruko udalerririk handiena, izan ere eskualde berean kokatuta dago.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Itzagaondoa izenaren amaieran ageri den -a hori ez da berezkoa, artikulua baizik; eta, ondorioz, izena deklinatzean artikulu hori zenbait kasutan galtzen da. Itzagaondoa izena erabiltzean, honako hau da bidea: Itzagaondoa, Itzagaondoarekin, Itzagaondoan..., baina Itzagaondoko, Itzagaondotik, Itzagaondora...

Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean, adibidez: Itzagaondo maitea, Itzagaondo osoan, gure Itzagaondo hau...[1]

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Erreta kontzejuaren urrutiko ikuspegia.

Itzagaondoa Zangozako merindadearen erdialdean dago, Nafarroako hiriburutik 30 kilometro ingurura.

Mugakideak Lizoainibar, Urrotz, Longida (iparraldean), Urraulbeiti (ekialdean), Ibargoiti, Untzitibar (hegoaldean) eta Aranguren (mendebaldean) dira.

[aldatu] Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Bestalde, Itzagaondoko Zuatzu kontzejuan, itsasoaren mailatik 627 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

[aldatu] Herriak

Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Ardanatz (herriburua), Erreta, Gergetiain, Idoate, Indurain, Iriso, Lizarraga, Turrillas, Urbikain eta Zuatzu. Beste herri batzuk aspaldi hustu ziren, Gusiain edo Usiain, Eizaga eta Etxague, kasu, eta beste zenbait, aldiz, berriki, Beroitz, Izanotz eta Mendinueta, kasu.

[aldatu] Historia

1847an zazpi eskola zeuden haran osoan, eta bertako maisuek hirurogei errobo gari jasotzen zituzten urtean. Itzagaondoko bideak hobetu ziren Urrotz, Agoitz, Irunberri, eta Elorako bide berriak eraikiz. Herrian uruna ekoizteko hiru errota zeuden.

Biztanleri galeraren eraginez, 1920ko hamarkadan eskola kopurua bostera murriztu zen, eta uruna ekoizten zuen errota bakarra geratzen zen.

[aldatu] Demografia

Itzagaondoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
979 981 950 858 733 670 693 556 250 171 189 167 175

2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,26 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007an Nafarroa Baiko Ioseba Etxarte Azkarate aukeratu zuten Itzagaondoko alkate kargurako. Hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren, baina Nafarroa Baik aukeratzeko zeuden bost zinegotzietatik hiru lortu zituen, gehiengo osoa. Zuriz emandako botoak hamar izan ziren (emandako boto guztien %8,20). Eta baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako botoen %6,15a). Abstentzioa %24,42koa izan zen.

Itzagaondoko Udala-2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Pedro Jose Goñi Juanperez (AII) 72 Bai
Jose Javier Mugeta Auritz (AII) 65 Bai
Elsa Plano Urdazi (Nafarroa Bai) 50 Bai
Ioseba Etxarte Azkarate (Nafarroa Bai) 46 Bai
Alejandro Cortés Jimenez (Nafarroa Bai) 39 Bai

2011n ere bi zerrenda aurkeztu ziren; Asociación Rural Izagaondoa (ARIZA) delakoak 4 zinegotzi lortu zituen. Elsa Plano Urdazi alkate hautatu zuten; bai Plano bai ARIZAko beste zinegotzi bat 2007an NaBairen izenean izan ziren zinegotzi[3]. Bosgarren hautetsia Agrupación Independiente Izaga (AII) zerrendarentzat izan zen.

[aldatu] Udaletxea

Ardanazko kale nagusiaren bukaeran dago, eta 1940ko hamarkadan hasi zen udaletxe moduan erabiltzen. 1965ean sute batek kalte handiak eragin zituen eraikinean eta alde bat berreraiki behar izan zuten. Beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauka. Fatxada nagusian, harriz egindako ate nagusia dago, eta gainontzekoa margoturik dago. Udala alkateak eta lau ziengotzik osatzen dute, eta bertako idazkaria Lintzoain eta Urrozko idazkari ere bada.

Herriko udaletxea Ardanatzeko kontzejuan kokatuta dago (helbidea: San Martin kalea, 1).

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Ioseba Etxarte Azkarate Nafarroa Bai
2011- Elsa Plano Urdazi ARIZA

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Itzagaondoa eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %9,00k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Itzagaondoa) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Itzagaondoa
Maps of municipalities of Navarra Izagaondoa.JPG
Ardanatz | Beroitz | Erreta | Gergetiain | Idoate | Indurain | Iriso | Izanotz | Lizarraga | Mendinueta | Turrillas | Urbikain | Zuhatzu


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Itzagaondoa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak