Birjina britainiar uharteak
Birjina uharte britainiarrak | |||
---|---|---|---|
British Virgin Islands | |||
Ereserkia: God Save the King | |||
Goiburua: Vigilate (Zaindu ezazue) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Road Town 18°25′48″N 64°37′12″W | ||
Azalera | 153 (216.) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | Birjina Uharte estatubatuarrak | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Monarkia konstituzionala | ||
Erregea | Karlos III.a | ||
Legebiltzarra | Birjinia Uharte Britaniarretako Biltzarra | ||
Zeren kide | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 39.369 | ||
Dentsitatea | 260,72 bizt/km² (68.) | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +1284 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | VG | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | VGB | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 110 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) | ||
Internet domeinua | .vg | ||
bvi.gov.vg |
Birjina uharte britainiarrak (ingelesez: British Virgin Islands edo BVI) Karibe itsasoan dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurralde bat da, Puerto Ricoren ekialdean kokatua. Uharteak Birjina uhartediaren zati bat dira; bestea Birjina uharte amerikarrak dira. Nahiz eta izena berez Birjina uharteak izan, 1917tik munduan Birjina uharte britainiarrak deitu izan diete, estatubatuarretatik bereizteko. Uharteen hiriburua Road Town da, Tortola uhartean kokatua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guyanetatik etorritako Arawak tribua K. a. 100 urtetik XV. menderaino Birjina uharteetan bizi ziren, karibeek uhartedia okupatu zuten arte.
Birjina uharteak ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen 1493ko bere bigarren bidaian. Honek Santa Ursula y las Once Mil Vírgenes (Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak euskaraz) izena jarri zien, gero bakarrik Las Vírgenes (Birjinak) izango zena.
Nahiz eta Espainiar Inperioak jabetza aldarrikatu zuen, ez zuen okupatu. Hori zela eta, 1648an nederlandarrek Tortola uhartea okupatu zuten. 1672an, britainiarrek uhartea konkistatu zuten eta 1680 Anegada eta Virgin Gorda. Bitartean, 1672tik 1733ra, daniarrek Saint Thomas, Saint John eta Saint Croix okupatu zuten. Uharteek garrantzi estrategikoa zuten eta azukrea ekoizten zuten.
1917an, Estatu Batuek Danimarkari St. John, St. Thomas eta St. Croix 25 milioi USD truke erosi zituzten eta Birjina uharte amerikarrak izena jarri zien.
Birjina uharte britainiarrak Karibeko beste uharte britainiarrekin edo Saint Kitts eta Nevisarekin batera izan ziren administratuak, 1960 kolonia statusa eta 1967an autonomia lortu arte.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Birjina uharte britainiarrak hirurogei uharte tropikalak dira, handiena Tortola 20 kilometroko luzera eta 5 kilometroko zabalera izanda. Birjina uhartediaren zati bat dira. Uharteek iparraldean Ozeano Atlantikoa dute eta Karibe hegoaldean.
Uharte nagusiak lau dira: Tortola, Virgin Gorda, Anegada eta Jost Van Dyke. Gainera badaude:
- Beef uhartea.
- Cooper uhartea.
- Ginger uhartea.
- Camanoe handia.
- Thatch handia
- Guana uhartea.
- Mosquito uhartea.
- Necker uhartea.
- Norman uhartea.
- Peter uhartea.
- Salt uhartea.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraldearen estatu burua Elisabet II.a erregina da, baina botere betearazlea britainiar gobernuak aukeratutako gobernadoreak du. Gaur egun David Pearey da.
2007an Konstituzio berria jarri zuten martxan[1].
Banaketa-administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteak barrutitan banatuta daude. Hauexek dira:
Azpisailkapena | Hiri nagusia | Azalera km² |
Biztanleria (2006an) |
---|---|---|---|
Anegada | The Settlement | 38,6 | 204 |
Jost Van Dyke | Great Harbour | 8,3 | 176 |
Tortola | Road Town | 59,2 | 16.630 |
Virgin Gorda | Spanish Town | 21,2 | 3.063 |
Besteak | Great Harbour (Peter uhartea) | 23,7 | 181 |
Birjina uharte britainiarrak | Road Town | 151,0 | 20.253 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Birjina uharte britainiarrek Karibe osoko BPG per capita handiena dute, 38,500 $ ingurukoa (2004an). Ekonomiaren "zutabe bikiak" turismoa eta finantza-zerbitzuak dira.
1959, uharteetako txanpon ofiziala Estatubatuar dolarra da, ondoko Birjina uharte amerikarretan bezala.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an uharteek 21.730 biztanle zituen, gehienak afro-karibetarrak (%83a). Biztanleria gehiena britainiarrek uharteetara ekarritako Afrikako esklaboen ondorengoak dira.
1999 erroldaren arabera:
- %83.36a Negroidea.
- %7.28a Kaukasoarra.
- %5.38a mestizoa.
- %3.14a amerindiarra.
- %0.84a besteak.
Erlijio nagusia kristau protestantismoa da (%86a). Kristauen multzo nagusiak metodistak (%33a), anglikanoak (%17a) eta katolikoak (%10a) dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Uharteetako gobernuaren website ofiziala
- (Ingelesez) Uharteetako turismo elkartearen website ofiziala
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]