Debabarrena
Debabarrena | |
---|---|
Euskal Herria | |
Debako kostaldea. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerriak | Eibar, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro, Ermua (Bizkaia) eta Mallabia (Bizkaia) |
Herri handiena | Eibar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′N 2°24′W / 43.2°N 2.4°W |
Azalera | 182,73 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Debabarrena Gipuzkoako ipar-mendebaldeko eta Bizkaiko ipar-ekialdeko eskualdea da, Deba ibaiak zeharkatua. Gehienbat Gipuzkoako lurretan dago, baina Bizkaiko bi udalerri ere hartzen ditu bere baitan: Mallabia eta Ermua.
Eskualdeko biztanleak 72.000 baino gehiago dira eta Eibar da hiririk handiena.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakide ditu mendebaldean Bizkaiko Lea-Artibai eta Durangaldea eskualdeak, ekialdean Gipuzkoako Urola Kosta, hegoaldean Debagoiena, iparraldean eta Bizkaiko golkoa.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eibar: 27.378 biztanle*
- Ermua (Bizkaia): 16.196 biztanle*
- Elgoibar: 11.324 biztanle*
- Deba: 5.384 biztanle*
- Mutriku: 5.021 biztanle*
- Soraluze: 4.002 biztanle*
- Mendaro: 1.898 biztanle*
- Mallabia (Bizkaia): 1.182 biztanle*
(Oharra: *2010)
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debabarreneko euskalkiari dagokionez, hiru eremu nagusi bereiz daitezke. Ermua, Eibar eta Soraluze inguruan bizkaiera egiten da, Debagoieneko Bergaran eta Elgetan bezalatsu. Deba eta Mendaro aldean, berriz, gipuzkera nagusitu da, zenbait ezaugarri berezirekin. Elgoibarren eta Mutrikun, azkenik, tarteko hizkera egiten da: bizkaieraren eta gipuzkeraren arteko ezaugarriak aurkituko ditugu.
Badihardugu euskara elkartea da Debabarreneko eta Debagoieneko euskaltzaleak biltzen dituen eta tokian tokiko herri hizkerak jasotzen dituen euskara elkartea.
Azkenik, Elgoibarren ikastola eta bertso-eskola bana badaude.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatzekoa da Soraluze-Elorrio mendigaina, Mazelaegiko kordala. Karakaten hasi eta Hirukuretzatik pasata Elorrioraino iristen den eremu megalitikoa. Euskal Herriko megalito pilaketa nagusia aurki dezakegu mendigain honetan. K.a. II milurteko gizakiaren aztarnak dira. Aipatzekoa da Deba-Zumaia arteko itsas ingurua.
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Famatua da Mendaron egiten den txokolatea.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debabarrena eskualdea Euskal Herriaren erdialdean kokatuta dago. Deba ibaia Gipuzkoan hasten da, eta bere adarrik garrantzitsuena, Ego ibaia, Bizkaian. Horren ondorioz, eskualde honek meseta (ordokia) Frantziarekin elkartzen du kostaldeko bidetik, eta Durangaldetik, Bilbo.
AP-8 autobidea, AP-1arekin lotzen da Maltzagan. Paraleloki, badaude beste errepide batzuk, N-634 esaterako. Trenbide sarea ere trinkoa da. Bilbo-Donostia ibilbidea egiten duen trenak geltokiak ditu Deban, Mendaron, Elgoibarren eta Eibarren. Antzina, 1960ko hamarkada arte, linea hori Gasteiza heltzen zen, Maltzagako geltokitik hegoaldera eginez.
Autopistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debabarrenean AP-1 eta A-8 autobide ordainpekoak elkartzen dira, Maltzaga parean. A-8 autobideak sarrera-irteerak ditu Eibarren (Ermua/Eibar M (16) eta Eibar E (15-B)), Elgoibarren (14) eta Deban (Itziar 13). AP-1 autopistak (Maltzaga-Gasteiz) ez du sarbiderik Debabarrenean, gertuena Bergarakoa (Bergara I (1)) da.
Bestelako errepideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debabarreneko errepideek Deba ibaia bera hartzen dute ardatz. Nagusia N-631 errepidea da: Ermuatik hasita Eibar, Maltzaga, Elgoibar, Mendaro eta Deba lotzen ditu. Gero Debatik Itziarra eta Zumaiara jarraitzen du, kostaldeko errepide bihurtuta. Errepide horrek ez du saihesbiderik, Eibarren izan ezik. Debabarreneko beste bide nagusietako bat GI-627 da: Bergara aldetik sartzen da eskualdean, Soraluze gurutzatu eta Maltzagan N-631rekin elkartzen da. Horrela, bertan sortzen da Debabarrenaren eta Debagoienaren arteko komunikazio ardatza. GI-627 errepideari jarraituz, Debagoieneko herri nagusitara iritsiko gara, bai eta Arabako hiriburu Gasteizeraino ere.
Trenbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskotren sareak zeharkatzen ditu Debabarreneko herri guztiak, Soraluze eta Mutriku izan ezik. Trena orduro pasatzen da bai Donostirantz, bai Bilborantz. Gainera Eibar-Ermua artean tranbia zerbitzua dago, eta trenak ordu laurdenero abiatzen dira bi herrien artean. Trenbide sareak trenbide bakarra du tarte ia osoan. Geralekuak hauek dira: Donostia - Bilbo zentzuan: Deba - Deba, Mendaro - Mendaro, (Altzola - Altzola), Elgoibar - Toletxegain, Elgoibar - Elgoibar, Eibar - Eibar, Eibar - Ardantza, Eibar - Unibertsitateak eta Ermua - Ermua.
Aipatzekoa da Soraluzeko kasua. Lehen trena zegoen herrian, baina bai Zumarragarako trena, bai Gasteizkoa kendu zizkioten, Debagoiena guztian kendu zituzten bezala. Lehengo Maltzagako tren geltokiaren garrantzia oraindik ere nabari da bertatik pasatzean, nahiz gaur egun trenak ez diren gelditu ere egiten. Plana dago Arrasatetik Soraluzerainoko tranbia ipintzekoa, horrela Debagoienak eta Soraluzek dituzten garraio arazoak konponduko diren esperantzarekin. Tranbia horrek berreskuratuko luke, neurri txikiago batean noski, Maltzagako geltokiaren garrantzia.
Autobusak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debabarrena eskualdean hainbat autobus konpainia daude, Lurraldebus (Pesa eta Euskotren) eta Bizkaibus. Bizkaibus autobusek Eibar, Ermua eta Mallabia Bizkaiko hainbat herrirekin elkartzen dute. Euskotreneko autobusek aldiz, Mallabiatik irten eta Ondarroarainoko bidea egiten dute, herri guztietan geldituz. Gainera Euskotren autobusek Soraluze-Eibar eta Soraluze-Elgoibar-Mendaro zerbitzuak egiten dituzte. Eibar-Elgeta eta Deba-Itziar ere Euskotrenek egiten ditu. Pesak, ostera, Eibar eta Soraluze Deba Goieneko herriekin lotzen ditu. Gainera Bergara-Donostia lineak Soraluze eta Elgoibar ere hartzen ditu. Eibar-Gasteiz eta Eibar-Iruñea lineek ere Soraluze zeharkatzen dute.
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deba
- Prentsa idatzia: Berriketan
Eibar
- Telebista: KTB
- Prentsa idatzia: Eta kitto!
- Internet: http://www.eibar.es/
Elgoibar
- Prentsa idatzia: Barren
- Internet: elgoibarren.com
Ermua
- Prentsa idatzia: Drogetenitturrri
Mallabia
- Prentsa idatzia: Drogetenitturrri
Mendaro
Mutriku
- Prentsa idatzia: Kalaputxi
Soraluze
- Prentsa idatzia: Pil-Pilean
- Internet: plaentxia.com
Ondasun nabarmenenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Debaldea
- Deba
- Mutriku
- Elgoibar
- Elgoibar
- Altzola dorretxea
- Olasoko hilerria
- Udaletxea
- San Bartolome parrokia
- Santa Klara komentua
- Zabalatorre baserria
- Idotorbe (San Pedro) auzoko ermita
- Azkue (San Roke ) auzoko ermita
- Sallobente-Ermuaran auzko ermita
- Altzolako Lonja etxea
- Mendaro
- Andre Maria Jasokundearen eliza (Azpilgoeta auzoan)
- Andre maria Sortzez Garbiaren eliza (Garagarza auzoan)
- Trinitateko eliza
- Santanako ermita
- Lasaldeko dorretxea (Garagarza auzoan)
- Ospazeko dorretxea (Azpilgoa auzoan)
- Elgoibar
- Eibar-Ego
- Eibar
- Soraluze
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Deba ibarreko euskeria" (Koldo Zuazo, 1999).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Badihardugu Euskara Elkartea
- www.debegesa.com - Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Erakundea
- www.debabarrenaturismo.com - Benetako Euskal Herria
- elgoibarren.net orainkaria (Elgoibar)
- Elgoibarko udala
- plaentxia.com orainkaria (Soraluze)
- Soraluzeko udala
- etakitto.com orainkaria (Eibar)
- Eibarko udala
- Debako udala
- Mutrikuko udala
- Mendaroko udala
Gipuzkoako eskualdeak | ||
---|---|---|
Gipuzkoako Bidasoa • Debabarrena • Debagoiena • Donostialdea (Beterri-Buruntza • Oiartzualdea) • Goierri (Urola Garaia) • Tolosaldea • Urola Kosta (Urola Erdia) |