Douglas Osheroff

Wikipedia(e)tik
Douglas D. Osheroff» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Douglas Osheroff
Douglas Osheroff.jpg
Bizitza
Jaiotza Aberdeen1945eko abuztuaren 1a (71 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Teknologia Institutua
Cornell Unibertsitatea
Tesi zuzendaria David Morris Lee
Lanbidea
Lanbidea fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Douglas Dean Osheroff (Aberdeen, Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1945eko abuztuaren 1a) estatubatuar fisikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika-ikasketak egin zituen Kaliforniako Teknologia Institutuan. 1972tik 1987ra, Bell laborategietan lan egin zuen. 1987an, Fisikako eta Fisika Aplikatuko katedra atera zuen Stanford Unibertsitatean. Superfluidotasuna 1930ean aurkitu zen, helio 4an. Zientzialariek uste zuten helio 3ak ez zuela superfluido gisa jokatuko.

Osheroff ikasle zela hasi zen helio 3arekin lanean, David M. Lee eta Robert C. Richardson fisikariekin batera. Hiru zientzialariok ez ziren superfluidotasuna ikertzen ari, isotopo horren ezaugarri magnetikoak baizik, oso tenperatura hotzetara eramanez. Hala ere, Osheroffek helio 3an presio-aldaketak sumatu uste zituen, eta isotopoa superfluido bihurtu zela pentsatu zuten zalantzarik gabe bai berak bai eta beste bi lankideek ere. Zientzialariek ez zituzten aintzat hartu emaitzok, harik eta hurrengo urtean beste zientzialari batzuek berretsi zituzten arte. Helio 3aren superfluidotasuna aurkitzeagatik, Osheroffek, Leek eta Richardsonek Fisikako Nobel saria irabazi zuten 1996an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Douglas Osheroff Aldatu lotura Wikidatan