Edukira joan

Euskal zinema

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal zinemaren gaineko azalpen bideoa.

Euskarazko zinema oinarrian euskara duten filmek osatzen dute. XIX. mendean zailtasunak izan ziren nagusi, eta oso zinema gutxi egin zen euskaraz. XXI. mendeko lehen bi hamarkadetan sortu ziren euskara nagusi zuten film gehienak.[1]

Mugarriak izan ziren, besteak beste; Au pays des basques (1930), euskarazko lehen hitzak zineman; Gure sor lekua (1956), guztiz euskaraz grabatutako filma, audioa galduta badago ere; Kalabaza tripontzia (1985), garaian animazioaren alde egindako apustu sendoa[2]; Ke arteko egunak (1989), lehenengo euskarazko pelikula hautatua Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialerako; Aupa Etxebeste! (2015) 13 urtez euskarazko filmik izan gabe, euskal zinema berria mugimenduaren lehen mugarria; Loreak (2014) kanpoan ere sona izan zuen euskarazko filma[3]; eta, Irati (2022) sekula egin den euskarazko film garestiena.[4]

Koldo Izagirrek euskarazko zinemak egindako ibilbide urriaren gainean hausnartu zuen Gure zinemaren historia petrala liburuan 1996. urtean. 2022an Josu Martinezek Irudiz eta euskaraz saiakeran jaso zituen euskarazko zinemak egindako bidea eta izandako oztopoak.

Euskarazko lehen intertituluak, hau da, zinema mutuan eszena eta eszena artean ageri ziren pantailako testu zatiak, Manuel Intxaustik grabatutako Eusko Ikusgayak dokumental-sortan azaldu ziren 1920ko hamarkadan.[5]

Zinema soinuduna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hollywood-era soinua 1927. urtean heldu zen, hiru urte beranduago entzun ziren euskarazko lehen hitzak film batean, 1930ean, Au pays des basques Maurice Champreux-en superprodukzioan. Haren soinu bandaren zati handiena musika izan bazen ere, etxe bateko ugazaba hil ostean, bertako premuak erleei ematen die heriotzaren berri, horrelaxe:[6]

« Erleak, zuen nausia hil da. Orain ni izanen naiz haren ordaina. »
Au pays des basques

Hori da zineman euskara entzun zen lehen aldia. Horren ostean, 1938. urtean, Nemesio Sobrevilak filmatutako Elai Alai dokumentala aurkeztu zen. Bertan Gernikako (Bizkaia) Elai Alai umeen dantza taldearen ikuskizun bat erakusten da. Filmean ama eta alaba bat entzuten dira euskaraz, agertokira ateratzeko prestatzen ari direla.[7]

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian Espainiako Gerra Zibila martxan zegoen bitartean grabatutako zinema guztia gazteleraz izan zen.

Gerra-ondoko zinema (1960 arte)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956. urtean André Madré jeneral hazpandarrak (Lapurdi) Gure sor lekua lana plazaratu zuen. Herriminetik egindako lana da eta bere jaioterria idealizatu nahi izan zuen. Euskarazko lehen filmetako bat den arren, audioa galduta dago, eta ezin da entzun. Filmaren kopia mutua ere 2013. urtean aurkitu zuen Josu Martinez ikerlariak, Parisen.[8] Prozesu horrekin Gure sorlekuaren bila dokumentala egin zuen.[9]

1960ko eta 1970eko hamarkadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paristik sorterrira egindako bidaiak filmatu zituzten Gotzon Elortza eta Bisi Unanue senar-emazteek ere. Lau dokumental amateur egin zituzten 1959 eta 1963ko tartean. Opor-film gisakoak ziren,16mm-ko kamera batekin grabatu zituzten, eta euskarazko off-eko ahotsa zuten, mendebaldeko euskaran lokutatuta:

Etxeko sukaldean grabatu zituzten, irrati-kasete baten bidez.[13]

1968ko uztailaren 10ean estreinatu zen Ama Lur Donostiako Zinemaldian. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek gidatu zuten proiektua. Finantzaketa kolektiboaren bidez egin zuten, 2.200 mezenasen laguntzarekin.[14] Euskal izpiritua betirako islatuta geratzea zen euren helburua, baina euskarak oso presentzia gutxi izan zuen emaitzean: izenburuan, eszena gutxi batzuetan eta soinu-bandako kantuetan erabili zuten soilik.

1970eko eta 1980ko hamarkadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francoren heriotzaren ostean, erbesteratuak Hego Euskal Herrira itzuli ziren. Besteak beste, Madrilen ikasi eta lan egindako Antxon Ezeiza zinemagilea, euskal zinematografia nazional bat sortzeko asmoz, Ikuska proiektu dokumentala abiatu zuen: 1978. eta 1984. urteen artean egindako 21 film laburrek osatzen duten seriea da, atal bakoitza zuzendari batek egina da.[15]

1984 eta 1993 arteko zinemagintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ke arteko egunak izan zen lehenengo euskarazko pelikula hautatua Zinemaldiko Sail Ofizialerako, 1989. urtean. Donostia Saria irabazi zuen.[16]

Juanba Berasategik 60 laguneko lantaldea osatu, eta bost urtez aritu ziren 1985. urtean garaian egindako animazio film anbiziotsuenari heltzeko: Kalabaza tripontzia.[17]

1993 eta 2005 arteko desertua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi urtean ez zen euskarazko filmik sortu.[26]

Lozorrotik esnatzen (2005 - 2013)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun (2013 - gaur egun)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz. UEU, 261 or..
  2. Erredakzioa. (2015-03-25). «Uxue Arzelus - 'Kalabaza Tripontzia'» Zinea (kontsulta data: 2024-09-24).
  3. «'Loreak' filma Oscarretako lehiatik kanpo geratu da» bizkaie.biz (kontsulta data: 2024-09-24).
  4. «Mitoa filmatzearen abentura» Berria 2021-10-20 (kontsulta data: 2024-09-24).
  5. Martínez Martínez, Josu. (2015). «Eusko Ikusgayak: euskal zinematografiaren amatxi ahantzia» Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV 60 (2): 356–394. ISSN 0212-7016. (kontsulta data: 2024-09-23).
  6. Martinez, Josu. (2022). Irudiz eta euskaraz. UEU ISBN 8484388212..
  7. «'Elai-Alai'-k egin zenetik 74 urtera izango du, gaur, estreinaldia» Berria 2012-04-26 (kontsulta data: 2024-09-23).
  8. «Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute, 1956an zazpi lurraldeetan Andre Madre jeneralak filmatutakoa» Berria 2013-11-29 (kontsulta data: 2024-09-23).
  9. «Gure sorlekuaren bila» Argia (kontsulta data: 2024-09-23).
  10. «Gotzon Elortza» filmoteka.eus (kontsulta data: 2024-09-23).
  11. «Aberria (Erria)» filmoteka.eus (kontsulta data: 2024-09-23).
  12. «Elburua Gernika» filmoteka.eus (kontsulta data: 2024-09-23).
  13. (Gaztelaniaz) «Gotzon Elortza» filmoteka.eus (kontsulta data: 2024-09-23).
  14. «Efemeridea: Ama Lur filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian» Argia (kontsulta data: 2024-09-23).
  15. «Zinemaren aldiak eta aldiriak» Berria 2021-09-21 (kontsulta data: 2024-09-23).
  16. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (kontsulta data: 2024-09-22).
  17. «Berasategiren 'Kalabaza tripontzia' proiektatuko dute gaur Tabakaleran» Berria 2017-05-02 (kontsulta data: 2024-09-23).
  18. «Hamaseigarrenean Aidanez» EITB (kontsulta data: 2024-09-22).
  19. Elorriaga, Xabier. Zergatik Panpox. Irati Filmak (kontsulta data: 2024-09-22).
  20. ««Hemen saltzaile txarrak gara»» Berria 2013-09-24 (kontsulta data: 2024-09-22).
  21. Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
  22. «Kareletik - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-09-22).
  23. «Ke arteko egunak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-09-22).
  24. «Offeko Maitasuna - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-09-22).
  25. «Berasategi Luzuriaga, Juan Bautista - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-09-22).
  26. «Euskal Zinema... Lozorrotik esnatzen» EITB (kontsulta data: 2024-09-22).
  27. «'Aupa Etxebeste!' euskaraz egindako luzemetraia gaur estreinatuko da, Kursaalean» Berria 2005-09-22 (kontsulta data: 2024-09-22).
  28. Goenaga, Aitzpea. (2006-03-24). Zeru horiek. Factotum Barcelona S.L. (kontsulta data: 2024-09-22).
  29. «'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute» Berria 2006-08-04 (kontsulta data: 2024-09-22).
  30. «'Eutsi' izan da asteburuan Hego Euskal Herrian ikusle gehien bildu dituen bigarren filma» Berria 2007-03-13 (kontsulta data: 2024-09-22).
  31. «Zigortzaileak» EITB (kontsulta data: 2024-09-22).
  32. «Euskal zinema saileko bederatzi filmak» Berria 2009-09-02 (kontsulta data: 2024-09-22).
  33. «'Zorion perfektua' filma, gaur gauean, ETB1en» EITB (kontsulta data: 2024-09-22).
  34. «'80 egunean' filmak jaso du Sebastiane saria» Berria 2010-09-25 (kontsulta data: 2024-09-22).
  35. «'Mugaldekoak' filma gaur iritsiko da zinema aretoetara» Berria 2011-03-18 (kontsulta data: 2024-09-22).
  36. «'Izarren argia', Saturrarango emakumeen istorio lazgarria» Berria 2010-10-21 (kontsulta data: 2024-09-22).
  37. «ETB1en 'Amerikanuak' dokumentala ikusi ahalko da gaur estreinakoz» Berria 2012-02-01 (kontsulta data: 2024-09-22).
  38. «Familia, miserien gordeleku» Berria 2011-03-08 (kontsulta data: 2024-09-22).
  39. «Imanol Rayoren 'Bi anai' aretoetara iritsiko da gaur» Berria 2011-11-11 (kontsulta data: 2024-09-22).
  40. «'Arriya' izan da Donostian gehien ikusitako filma joan den asteburuan» Berria 2011-08-30 (kontsulta data: 2024-09-22).
  41. «'Bertsolari' filma Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztuko dute» Berria 2011-08-03 (kontsulta data: 2024-09-22).
  42. «'Gartxot' animazioko filma gaur estreinatuko da zinema aretoetan» Berria 2011-11-18 (kontsulta data: 2024-09-22).
  43. «'Emak Bakia Baita' filma Zabaltegi Bereziak sailean emango dute» Berria 2012-08-14 (kontsulta data: 2024-09-22).
  44. «'Dragoi ehiztaria' filmean zuen ardurari uko egin dio Patxi Barcok» Berria 2012-08-31 (kontsulta data: 2024-09-22).
  45. «'Xora' zubereraz eginiko filma martxoan estreinatuko dute» Berria 2011-12-16 (kontsulta data: 2024-09-22).
  46. «'Zuloak', 'Bypass' eta 'Baztan' filmak Donostiako Zinemaldian izango dira, Zabaltegi Bereziak sailean» Berria 2012-07-27 (kontsulta data: 2024-09-22).
  47. «'Zuloak' filma 2012ko hamabi onenen artean aukeratu du Argentinako 'Clarin' egunkariak» Berria 2013-01-15 (kontsulta data: 2024-09-22).
  48. «'Baztan' filma Txekian eta Alemanian emango dute» Berria 2012-10-12 (kontsulta data: 2024-09-22).
  49. «Karlista zonbiak jeltzale banpiroen aurka» Berria 2014-10-27 (kontsulta data: 2024-09-22).
  50. «'Amaren eskuak' filma Zinemira sailaren galan estreinatuko da» Berria 2013-08-24 (kontsulta data: 2024-09-22).
  51. «'Loreak', Oscar sarietan izateko bidean» Berria 2015-09-09 (kontsulta data: 2024-09-22).
  52. «'Joxean's hil eben', Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean» Berria 2014-10-17 (kontsulta data: 2024-09-22).
  53. «'Lasa eta Zabala' filma, eta Iruinen argibideak» Berria 2014-10-03 (kontsulta data: 2024-09-22).
  54. a b «Asier Altunaren 'Amama' filma Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da» Berria 2015-07-23 (kontsulta data: 2024-09-22).
  55. «'Igelak'-ek irabazi du 'Zinemaldia.Cat' jaialdiko saria» Berria 2017-02-21 (kontsulta data: 2024-09-22).
  56. «Koldo Almandozen 'Sipo Phantasma' Rotterdamgo jaialdian estreinatuko dute» Berria 2016-02-02 (kontsulta data: 2024-09-22).
  57. «'Handia' filma ez dute hautatu Oscar sarietarako» Berria 2018-09-07 (kontsulta data: 2024-09-22).
  58. a b «Gaur iritsiko da zinema aretoetara 'Errementari'» Berria 2018-03-02 (kontsulta data: 2024-09-22).
  59. «Ostiralean iritsiko dira Nur-en abenturak zinema aretoetara» Berria 2017-05-31 (kontsulta data: 2024-09-22).
  60. «Etzi estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma, Huelvako zinema jaialdian» Berria 2018-11-17 (kontsulta data: 2024-09-22).
  61. Black is Beltza – Nobela grafikotik film animatutara. (kontsulta data: 2024-09-22).
  62. «Dantza - Txintxua Films» www.txintxua.com (kontsulta data: 2024-09-22).
  63. «Muga deitzen da pausoa» ZAZPIT'ERDI (kontsulta data: 2024-09-22).
  64. «Oreina - Txintxua Films» www.txintxua.com (kontsulta data: 2024-09-22).
  65. «Antso Azkarraren momia, 'Ataun of the Dead' trilogia ixteko prest» Berria 2019-05-04 (kontsulta data: 2024-09-22).
  66. film – ZUMIRIKI. (kontsulta data: 2024-09-22).
  67. «Agur Etxebeste!» www.aguretxebeste.com (kontsulta data: 2024-09-22).
  68. «'Ane' filma, lanik onenaren Goya sarirako hautagai» Berria 2021-01-19 (kontsulta data: 2024-09-22).
  69. «Misterio bat filmatzen» Berria 2019-10-09 (kontsulta data: 2024-09-22).
  70. «Lara Izagirreren 'Nora' filma irailaren 3an estreinatuko dute, Iruñean» Berria 2021-08-26 (kontsulta data: 2024-09-22).
  71. «Lagunarteko ziztada garratzak» Berria 2020-11-05 (kontsulta data: 2024-09-22).
  72. «Donostia Zinemaldia - Atarrabi & Mikelats» sansebastianfestival (kontsulta data: 2024-09-22).
  73. «'Ilargi guztiak' filmak irekiko du Fant jaialdia» Berria 2021-04-28 (kontsulta data: 2024-09-22).
  74. «Arantza Santestebanen '918 gau' filma estreinatuko dute gaur Portugalen» Berria 2022-02-17 (kontsulta data: 2024-09-22).
  75. «Musika biziduna» Berria 2022-04-09 (kontsulta data: 2024-09-22).
  76. «“Behar ditugu pelikula handi, epiko eta sublimeak ere”» Argia (kontsulta data: 2024-09-22).
  77. «'Black is beltza II: Ainhoa'» Berria 2022-09-30 (kontsulta data: 2024-09-22).
  78. «"Bañolet" pelikula formatuan estreinatuko da» EITB 2023-03-16 (kontsulta data: 2024-09-22).
  79. «Bizkarsoro filma» Webgunea (kontsulta data: 2024-09-22).
  80. «Gaur estreinatuko dute 'Negu hurbilak', Locarnon» Berria 2023-08-09 (kontsulta data: 2024-09-22).
  81. «Fikzioaren begietatik historiari so» Berria 2024-06-04 (kontsulta data: 2024-09-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]