Edukira joan

Tartariar poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ariar poni» orritik birbideratua)
Tartariar ponia. †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
SinonimoakAriar poni

Tartariar ponia, edo ariar poni, egun desagertutako antzinako Eurasiako zaldi arraza bat da.[1] Tamainagatik eta gainerako ezaugarriengatik, ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Tartariar ponia historiaurreko poni mota bat izan zen. Azken Izotz Aroa eta gero bizi zena eta tarpanaren ondorengo zuzena. Poni hau germaniar herrien migrazioekin mugitu zen, baina bere jatorria askoz zaharragoa da, Asiako erdi aldetik etorritako indoeuropar jendeak ekarri baitzuten. Tartariar ponia eskandinaviar zaldi arraza zahar askoren arbasoa dela uste da. Poni hauek Europako ipar aldean Pleistozenotik bizi omen ziren "basoko zaldien", hau da, Equus caballus germanicus, motako zaldi handi eta astunetatik nahiko ezberdinak ziren.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Germaniar batzarra (Thing). Marko Aurelioren Zutabeko irarlan baten kopia, 193). Bertan germaniarren zaldien irudiak agertzen dira.

Zaldiaren etxekotzea Eurasiako estepetan eman zen aurreneko aldiz duela 5.000 edo 6,000 urte, aurreindoeuropar herrien eskutik, neolito amaiera aldean[2]. Kaspiar itsaso eta Itsaso Beltzaren ertzeko estepetan eman zen etxekotze hau. Dena den uste da zaldien etxekotzea aldi berean Eurasiako hainbat leku ezberdinetan eman zela, baina tartariar poniaren jatorria aipatutako lekuan izan zen.

Tartariar zaldien arbasoen arrastoa Przewalski zaldietaraino jarraitu daiteke. Batzuek nabarmentzen dute Przewalski zaldien eta Norvegiako fjord zaldien, hau da, fiordoko zaldien, arteko antzekotasuna. Beste batzuek tarpan zaldiak aipatzen dituzte ere arbasotzat. Azpimarratu behar da oso posiblea dela Przewalski zaldien eta estepetako tarpanen arteko nahasketak izatea aurreneko etxekotze prozesu haietan.

Beste aldetik, Tarpana eta Przewalski zaldiak antzinako Equus ferus Europako basa zaldiaren azpiespezietzat hartzen dira, baina dena den oraindik eztabaida handia dago zaldi horien taxonomiaren inguruan. Zenbait adituren ustez, Przewalski zaldia antzinako Equus ferusen ondorengoa da, eta ez espezie bereizia.[3] Beste zenbait ikerlariren arabera, tarpana eta Przewalski zaldia duela 160.000 mila urte bereizi ziren.[4]

Sakontzeko, irakurri: « Przewalskii_zaldia#Taxonomia»

Tartariar ponia eta suediar eta eskandinaviar zaldi arrazak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tartariar ponia zaldi arraza eta mota ezberdinetan garatu zen eskandinaviar lurraldetan zein germaniar herrien lurraldetan. Suedian Klippare zaldiak, hau da, egun desagertutako poni mota bat agertu zen lehen. Bere izenak esaten duenez, leku makkartsuetan ibiltzeko gai zen zaldi arraza. Eskania aldean Färsingehäst zaldiak hedatu ziren, joan den mendearen hasieran desagertu zirenak. Dalarna eta Värmland lurraldetan Dalsbo eta Värmlandshesten poni mota indartsuak garatu ziren, egun desagertuak ere. Iparraldeko gune menditsuetan Norrländsk Fjällbygdshest izeneko eta tamaina txikiko poni bizkorra garatu zen. Hainbat suediar arraza sortu ziren tartariar ponitik, baina denak desagertuta daude. Öland ponia hauetako bat izan zen. Arraza hau naiz eta desagertutzat eman, geratutako hainbat zaldi nahastuen bidez berreskuratzeko bidean dago.

Tartariar poniaren eragina gaur egungo eskandinaviar hainbat zaldi arrazengan nabarmena da. Aipatu da lehen Fjord zaldia, baina islandiar poniek eragin hau jaso zuten, euren norvegiar arbasoen bidez. Nordlandshest arraza beste adibidea da. Era berean, balitekeo tartariar zaldiak eragina izatea Gotland poni arrazan zein Døle Gudbrandsdal eta finlandiar zaldi arrazetan. Azken hauek tamaina handiko animaliak dira, seguruen tartariar poni eta bertako basoko zaldien nahasketaren ondorioak.

Tarpaneren marrazki bat espeziea islatzen. Tarpan dans Zootechnie. Races chevalines, 1923. egilea, Paul Diffloth. Seguruen tartariar poniak marrazki honen oso antzekoak izango ziren

Tartariar ponia zaldi txiki baina oso indartsu eta bizkorra izan zen. Iraupen handikoa. Kontutan hartu behar da abere hauek lagundu zietela aurreindoeuropar herriei milaka kilometrotako euren migrazioetan eta neurri batean zaldi hauek ahalbideratu zuten herri osoak beraien jabetza orokin mugitzea. Baita tamaina handiko gizonak zela zaldiak bezala garraiatzen. Poni hauek, aldi berean, aurreneko gerra zaldiak izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bonniers Big Horse Icon. Elwyn Hartley Edwards
  2. http://members.tripod.com/White_Arabian/history.html
  3. https://web.archive.org/web/20121006235626/http://grazers.wordpress.com/2010/11/12/dont-call-me-tarpan/
  4. O A Ryder, A R Fisher, B Schultz, S Kosakovsky Pond, A Nekrutenko, K D Makova. (2011) "A massively parallel sequencing approach uncovers ancient origins and high genetic variability of endangered Przewalski's horses". Genome Biology and Evolution.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]