Peter Brian Medawar
Peter Brian Medawar (Petrópolis, Rio de Janeiro, Brasil, 1915eko otsailaren 28a - Londres, 1987ko urriaren 2a) britainiar medikua izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libiar jatorriko britainiar industriari baten semea zen. Ingalaterran egin zituen ikasketak, Marlboroughen lehenbizi, eta Oxforden gero. Zoologia ikasi zuen, eta J. Z. Youngen ikasle izan zen. Ikasketak bukatuta, Zoologia eta Anatomia Konparatuko irakasle izan zen Londresko University Collegen, 1951n. Royal Societyko kide izendatu zuten 1960an, eta National Institute for Medical Researcheko lehendakari. Gerran erretako pertsonen larrua txertatzeko modua ikertu zuen, eta ikerketa horietan oinarri hartuta egin ziren, 1960ko hamarraldian, lehenengo giza organoen transplanteak. 1960an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Frank Macfarlane Burnetekin batera, ehun txertatuen immunologia-tolerantziaren aurkikuntzagatik. Zaurietan ehuna osatzeko mekanismoa ikertu zuen, eta horrek sortzen zituen arazo immunologikoak. Orobat aztertu zituen zelulen hazkundea, zahartzea, immunitatea eta eraldatzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]