Ernest Orlando Lawrence
Wikipedia(e)tik
Estatu Batuetako fisikaria (Kanton, Hego Dakota, 1901 - Palo Alto, Kalifornia, 1951). Hego Dakota, Minnesota, Chicago eta Yaleko Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen, eta Irraden Laborategiko zuzendari Unibertsitate horretan bertan (1936). 1939an Fisikako Nobel saria jaso zuen.
1931n ziklotroia, atomoak hausteko tresna, asmatu zuen, eta gero irradek biologian eta medikuntzan zer nolako eragina duten aztertu zuen. Bigarren Mundu Gerran bonba atomikoa egiteko saioetan parte hartu zuen, uranio-235a bakartzen. Gerra ondoren energia atomikoari buruzko azterketak egin zituen Irraden Laborategian, Kalifornian.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
