Errusiako Espazio Agentzia Federala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Федеральное космическое агентство России
(Роскосмос)
Roskosmosen ikurra

Roskosmosen ikurra
Informazioa
Sorrera 1992ko otsailaren 25a
Aurreko agentzia SESBeko Makineria Orokorren Eraikuntza Ministerioa
Eskumena Errusiar Federakundeko Gobernua
Egoitza Mosku
Aurrekontua 167, 6 milioi errublo (2013an)
Webgunea
http://www.roscosmos.ru/

Errusiako Espazio Agentzia Federala (errusieraz: Федеральное космическое агентство России), Roskosmos (errusieraz: Роскосмос) bezala ere ezaguna eta FKA (ФКА) eta RKA (РКА) bezala laburtua, Errusiar Federakundeko gobernuaren espazio-agentzia da. Lehenago Errusiako Hegazkintza eta Espazioa Agentzia (errusieraz: Российское авиационно-космическое агентство) izena zuen eta Rosaviakosmos esaten zioten.

Roskosmosen egoitza nagusia Moskun dago. Bestalde, espazio hegaldi operazioen kontrol zentro nagusia Korolev hiriaren inguruetan dago. Kosmonauten Entrenamendu Zentrua, berriz, Izarren Hirian dago. Horrez gain, Roskosmosen jaurtiketa guneak Kazakhstango Baikonurko eta Errusiako Plesetskeko kosmodromoak dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]