Julian Seymour Schwinger
Wikipedia(e)tik
Julian Seymour Schwinger Estatubatuar fisikaria (New York, 1918 - 1994). 1940-1941 bitartean Kaliforniako Unibertsitatean lan egin zuen, eta 1941-1943 bitartean Purduekoan. Hiru urtez (1943-1946) Massachussettseko Teknologia Institutuan lan egin zuen. Harvarden denboraldi luzea egin zuen (1946-1972), eta azkeneko urte horretatik aurrera Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen. 1965ean Fisikako Nobel saria jaso zuen, Feynman eta Tomonagarekin batera, quantumaren elektrodinamikaz egindako lanengatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.