Liongo golkoa

Koordenatuak: 42°59′47″N 4°00′01″E / 42.99639°N 4.00028°E / 42.99639; 4.00028
Wikipedia, Entziklopedia askea

Liongo golkoa[1][2] (gaztelaniaz Golfo de León, frantsesez golfe du Lion, katalanez Golf del Lleó, okzitanieraz Golf del Leon) mendebaldeko Mediterraneo itsasoan dagoen golkoa da.

Geografia

Frantziako Toulon eta Kataluniako Creuseko lurmuturra artean kokatuta dago, hau da Frantziako Languedoc eta Proventza eta Kataluniako Rosselló eta Alt Empordà eskualdeetan ditu kostaldeak.

Golkoan ahoa duten ibai nagusiak Tech, Têt, Aude, Orb, Hérault, Vidourle eta Rodano dira. Eskualdeko haize nagusia azken ibai honetako ibarretik etorri ohi da, tramontana edo mistral izena duena.

Eskualdeko portu nagusiak Toulon eta Marseilla dira.

Izena

Erromatarrek golkoari «Sinus Gallicus» (euskaraz "Galiako golkoa") zioten. Egungo izenak a priori ez du zerikusirik animaliarekin (lehoia), baizik eta Lug zeltiar jainkoarekin.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liongo golkoa Aldatu lotura Wikidatan
42°59′47″N 4°00′01″E / 42.99639°N 4.00028°E / 42.99639; 4.00028