Hungariera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
229. lerroa: 229. lerroa:
Hungarierak 14 [[bokal]] ditu; [[finlandiera]]k ez bezala, ez du [[diptongo]]rik, [[diptongoido]]ak bakarrik (hau da, hots batzuk beste hots batzuen antzeko entzuten dira: ''ó'', ''ő'', ''ű'' hizkiak ''u''-aren antzekoak izan daitezke eta ''é'' hizkia ''i''-aren antzekoa izan daiteke). Ez du erredukziorik ere (hots, bokal batzuk ahozko hizketan aldatzen edo ahoskatzen ez direnean). Hungarierazko bokalak zehaztasun handiz ahoskatu behar dira.
Hungarierak 14 [[bokal]] ditu; [[finlandiera]]k ez bezala, ez du [[diptongo]]rik, [[diptongoido]]ak bakarrik (hau da, hots batzuk beste hots batzuen antzeko entzuten dira: ''ó'', ''ő'', ''ű'' hizkiak ''u''-aren antzekoak izan daitezke eta ''é'' hizkia ''i''-aren antzekoa izan daiteke). Ez du erredukziorik ere (hots, bokal batzuk ahozko hizketan aldatzen edo ahoskatzen ez direnean). Hungarierazko bokalak zehaztasun handiz ahoskatu behar dira.


Bokalak laburrak (''a'', ''e'', ''i'', ''o'', ''ö'', ''u'', ''ü'') edo luzeak (''á'', ''é'', ''í'', ''ó'', ''ő'', ''ú'', ''ű'') dira eta hungarieran [[bokalen iraupen]]a oso garrantzitsua da: ''vad'' «basati» — ''v'''á'''d'' «egozte»; ''tör'' «hausten du» — ''t'''ő'''r'' «[[sastakai]]»; ''a''/''á'' eta ''e''/''é'' bikoteek ere irekitasun ezberdina dute.
Bokalak laburrak (''a'', ''e'', ''i'', ''o'', ''ö'', ''u'', ''ü'') edo luzeak (''á'', ''é'', ''í'', ''ó'', ''ő'', ''ú'', ''ű'') dira eta [[bokalen iraupen|iraupen]]a oso garrantzitsua da: ''v'''a'''d'' «basati» — ''v'''á'''d'' «egozte»; ''t'''ö'''r'' «hausten du» — ''t'''ő'''r'' «[[sastakai]]»; ''a'' / ''á'' eta ''e'' / ''é'' bikoteek ere irekitasun ezberdina dute.


Hungarierak, beste [[hizkuntza eranskari]] askok bezala (euskarak ez), [[singarmonismo]]a du, hau da, bokal guztiek hitz batean atzekoak (''a'', ''á'', ''o'', ''ó'', ''u'', ''ú'') bakarrik edo aurrekoak (''e'', ''é'', ''i'', ''í'', ''ö'', ''ő'', ''ü'', ''ű'') bakarrik izan behar dute: ''b'''a'''rn'''u'''l'''á'''s'''o'''t'''o'''kr'''ó'''l'', ''z'''ö'''ld'''ü'''l'''é'''s'''e'''t'''e'''kr'''ő'''l''; horregatik [[atzizki]]ak hitzaren bokalen arabera aldatzen dira: ''f'''a'''l'''on''''' «harresian», ''k'''é'''p'''en''''' «irudian», ''t'''ü'''kr'''ön''''' «ispiluan».
Hungarierak, beste [[hizkuntza eranskari]] askok bezala (euskarak ez), [[singarmonismo]]a du, hau da, bokal guztiek hitz batean atzekoak (''a'', ''á'', ''o'', ''ó'', ''u'', ''ú'') bakarrik edo aurrekoak (''e'', ''é'', ''i'', ''í'', ''ö'', ''ő'', ''ü'', ''ű'') bakarrik izan behar dute: ''b'''a'''rn'''u'''l'''á'''s'''o'''t'''o'''kr'''ó'''l'', ''z'''ö'''ld'''ü'''l'''é'''s'''e'''t'''e'''kr'''ő'''l''; horregatik [[atzizki]]ak hitzaren bokalen arabera aldatzen dira: ''f'''a'''l'''on''''' «harresian», ''k'''é'''p'''en''''' «irudian», ''t'''ü'''kr'''ön''''' «ispiluan».
237. lerroa: 237. lerroa:


==== [[Prosodia (hizkuntzalaritza)|Prosodia]] ====
==== [[Prosodia (hizkuntzalaritza)|Prosodia]] ====
Hungarierazko [[azentu]]a beti lehenengo [[silaba]]n dago (beste ugrofinlandiar hizkuntzetan bezala, [[udmurtera]]<nowiki/>z izan ezik).
[[Azentu]]a beti lehenengo [[silaba]]n dago (beste ugrofinlandiar hizkuntzetan bezala, [[udmurtera]]<nowiki/>z izan ezik).


=== Morfologia ===
=== Morfologia ===
[[Morfologia (hizkuntzalaritza)|Morfologiari]] dagokionez, hungariera, euskara eta beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala, [[hizkuntza eranskari]]a da.
[[Morfologia (hizkuntzalaritza)|Morfologiari]] dagokionez, euskara eta beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala, [[hizkuntza eranskari]]a da.


=== Izenak ===
=== Izenak ===
247. lerroa: 247. lerroa:
Plurala ''-k'', ''-ok'', ''-ak'' eta ''-ek'' atzizkien bidez adierazten da, barruko bokalen arabera: ''erd'''ő''''' «baso» — ''erd'''ők''''' «basoak»; ''mad'''á'''r'' «txori» — ''madar'''ak''''' «txoriak»; ''férf'''i''''' «gizon» — ''férfi'''ak''''' «gizonak»; ''vár'''o'''s'' «hiri» — ''város'''ok''''' «hiriak»; ''emb'''e'''r'' «gizon, gizaki» — ''ember'''ek''''' «gizonak, gizakiak, jende».
Plurala ''-k'', ''-ok'', ''-ak'' eta ''-ek'' atzizkien bidez adierazten da, barruko bokalen arabera: ''erd'''ő''''' «baso» — ''erd'''ők''''' «basoak»; ''mad'''á'''r'' «txori» — ''madar'''ak''''' «txoriak»; ''férf'''i''''' «gizon» — ''férfi'''ak''''' «gizonak»; ''vár'''o'''s'' «hiri» — ''város'''ok''''' «hiriak»; ''emb'''e'''r'' «gizon, gizaki» — ''ember'''ek''''' «gizonak, gizakiak, jende».


Jabetza, [[Turkiar hizkuntzak|turkiar hizkuntzetan]] bezala, baina ez euskaran, atzizkien bidez adierazten da: ''könyv'''em''''' «nire liburua»; ''könyv'''ed''''' «zure liburua»; ''könyv'''e''''' «bere liburua».
Jabetza, [[Turkiar hizkuntzak|turkiar hizkuntzetan]] bezala, baina ez euskaran, atzizkien bidez adierazten da: ''könyv'''em''''' «nire liburua»; ''könyv'''ed''''' «zure liburua»; ''könyv'''e''''' «haren liburua».


Hungarierak kasu oso ugari ditu:
Kasu ugari ditu:
{| class="wikitable"
{| class="wikitable"
|+Hurrengo kasuak edozein hitzekin erabil daitezke
|+Hurrengo kasuak edozein hitzekin erabil daitezke
436. lerroa: 436. lerroa:
|Non?
|Non?
|''Pécsett''
|''Pécsett''
|''Felhőszakadás volt Pécs'''ett''' és Pétervár'''ott'''.'' — «[[Pécs|Péts]] eta [[San Petersburgo]]n euri egin du»
|''Felhőszakadás volt Pécs'''ett''' és Pétervár'''ott'''.'' — «[[Pécs|Péts]] eta [[San Petersburgo]]n euria egin du»
|}
|}



12:57, 23 ekaina 2021ko berrikusketa

Mintzatzea hungarieraz
Hungariera / Magyarrera
magyar nyelv — magyar
, eta
Datu orokorrak
Lurralde eremuaHungaria eta zenbait lurralde Errumania, Eslovakia, Serbia, Ukraina, Kroazia, Austria eta Eslovenian
Hiztunak13 milioi
Rankinga57
OfizialtasunaHungaria, Europar Batasuna, Eslovenia (eskualde hizkuntza), Serbia (eskualde hizkuntza), Austria (eskualde hizkuntza), hainbat udalerritan Errumania, hainbat eskubide Ukraina, Kroazia eta Eslovakian
EskualdeaEuropa Erdialdea
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaHizkuntzalaritzako Ikerketa Institutua Hungariako Zientzia Akademian
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
uraldar hizkuntzak
Ugriar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, hizkuntza sintetikoa eta azentua
Denbora gramatikalakorainaldia eta lehenaldia
Modu gramatikalakindikatiboa, baldintzazko modua eta agintera
Genero gramatikalakbaliorik ez
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, datiboa, instrumental-comitative case (en) Itzuli, causal-final case (en) Itzuli, traslatiboa, terminatiboa, formative case (en) Itzuli, essive-modal case (en) Itzuli, inesiboa, superessive case (en) Itzuli, adesiboa, ilatiboa, sublative case (en) Itzuli, adlatiboa, elatiboa, delative case (en) Itzuli, ablatiboa, banakaria, multiplicative case (en) Itzuli, distributive-temporal case (en) Itzuli, denborazko kasua, soziatiboa eta formal case (en) Itzuli
AlfabetoaHungarian alphabet (en) Itzuli, latindar alfabetoa eta Old Hungarian (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1hu
ISO 639-2hun
ISO 639-3hun
Ethnologuehun
Glottologhung1274
Wikipediahu
Linguasphere41-BAA-a
ASCL3301
IETFhu

Hungariera edo magyarrera[1] (magyar nyelv; hungariarren berezko izenetik eratorria –magyarok, /móddorok/ gutxi gorabeherako ahoskeraz—) uraldar hizkuntza bat da, ugriar adarrekoa, mansiera eta khantierarekin batera.

Haren beste ahaide europar batzuk finlandiera eta komiera dira. XIX. mendearen amaiera arte hungarieraren ahaidetasuna beste uraldar hizkuntzekin zalantzan zegoen, haren lexikoan jatorri ezezaguneko hitz asko daudelako, baina Errusiako uraldar hizkuntzetan –komiera, udmurtera, mokxera, mariera– hungarierazko erroekin ahaidetasuna duten erro asko aurkitu zituzten.

Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala. Fonetikari dagokionez, bokal asko ditu eta bokalen iraupena oso garrantzitsua da, horrek hitzen esanahia alda dezakeelako.

Hiztunen kopuru esanguratsua duen Europako hizkuntza ez indoeuropar bakanetakoa da: 12-15 milioi bat hiztun ditu, batik bat Hungarian, bai eta Errumanian, Eslovakian, Serbian, Ukrainan, Kroazian, Austrian eta Eslovenian ere. Estatu horietan guztietan hizkuntza ofiziala da, bai eta Europar Batasunean ere.

Etimologia

«Magyar» (Моgor antzinako hungarieran) hitzak bi zati ditu: lehenengoa –mōś– mansiarren berezko izenarekin alderatzen da eta agian uraldar *mańćɜ «gizaki, gizon» hitzetik eratorri zen. Bigarren osagaiaren jatorria ezezaguna da, baina agian finlandiar yrkö «gizon» hitzarekin ahaidetasuna du.

Historia

Duela 900-1000 urte gutxi gorabehera, hungariarrek Siberia eta Ural utzi zituzten eta Panoniako ordokitaraino joan ziren bizitzera, baita Transilvaniaraino ere. Eslaviarren etorrera ez bezala, hungariarren etorrera nahiko berandu jazo zen. Hungariarrek borroka asko egin behar izan zuten: eslaviarren aurka hegoalde eta iparraldean, alemaniarren aurka mendebaldean eta errumaniarren aurka ekialdean; baliabideengatik borroka egin zuten. Horregatik, hizkuntzak —errumanierak bezala— eslaviarren hitz asko hartu zituen: egun, lexikoaren % 20 inguru osatzen dute. XII-XIII. mendeetan Hungariako Erresumak eslaviar lurraldeen zatia menperatu zuen.

1526an Hungariak otomandarren aurkako guda galdu ondoren, Hungariako Erreforma protestantea, 150 urte iraun zuena, jazo zen; horrek hungarieraz inprimatutako literaturaren agerpena eragin zuen. «Hungarieraren ortografia» hizkuntza hartan inprimatutako lehen lana izan zen.

1541-1699 urteetan, hungariar gehienak Turkiaren menpean bizi izan zirenez, turkieraren eragina gora egin zen. Transilvania, berriz, lurralde erdi-burujabe bihurtu zen.

Austriar inperioaren zatia bihurtu ostean, Hungariak errepresioa jasan zuen eta alemanak eragin bizia izan zuen hungarieran, baina Austria-Hungariako inperioaren garaian hungariera hizkuntza ofiziala bihurtu zen. 1867-1918 hungarieraren «urrezko urteak» izan ziren, mende erdi hartan hiztunen kopuruak indar handiz gora egin zuelako (adibidez, 1915ean, hungariarrak ez zirenen artean hiztunen kopurua % 15,3 zen eta 1880an, % 5,6). Transilvaniako hiri askotan hungarieraz hitz egiten zuten bakarrik (Cluj-Napocan, adibidez). Garai horretan, nazio askotako jendeak hungariera ikasten zuen: juduek, alemaniarrek, errumaniarrek, eslovakiarrek, serbiarrek, kroaziarrek etab. Hala ere, 1918 urtearen ostean, haren erabilera larriki murriztu zen eta gaur egun hungariera Hungaria, Transilvania, Voivodina, Eslovakia eta Transkarpatian nagusiki erabiltzen da.

Idazketa

Hungarieraren lehen idazketa errunak izan ziren (rovás írás, /róvax írax/ ahoskatua), baina kristautasunaren onarpenaren ostean, hungariarrak latindar alfabetoa erabiltzen hasi zen. Egun, errunak batzuetan edergai gisa bakarrik erabiltzen dira.

Gaur egungo idazketa:

Hizkia Izena Hotsa
A a a [ɒ]
Á á á [a:]
B b [b]
C c [ʦ]
Cs cs csé [ʧ]
D d [d]
Dz dz dzé [ʣ]
Dzs dzs dzsé [ʤ]
E e e [ɛ]
É é é [e:]
F f ef [f]
G g [g]
Gy gy gyé [ɟ]
H h [h]
I i i [i]
Í í í [i:]
J j [j]
K k [k]
L l el [l]
Ly ly el ipszilon [j]
M m em [m]
N n en [n]
Ny ny eny [ɲ]
O o o [o]
Ó ó ó [o:]
Ö ö ö [ø]
Ő ő ő [ø:]
P p [p]
R r er [r]
S s es [ʃ]
Sz sz esz [s]
T t [t]
Ty ty tyé [c]
U u u [u]
Ú ú ú [u:]
Ü ü ü [y]
Ű ű ű [y:]
V v [v]
Z z [z]
Zs zs zsé [ʒ]
Maileguetan bakarrik erabiltzen direnak
Q q
W w dupla vé
X x iksz
Y y ipszilon

Hizkuntzaren ezaugarriak eta egitura

Fonetika

Bokalak

Hungarierak 14 bokal ditu; finlandierak ez bezala, ez du diptongorik, diptongoidoak bakarrik (hau da, hots batzuk beste hots batzuen antzeko entzuten dira: ó, ő, ű hizkiak u-aren antzekoak izan daitezke eta é hizkia i-aren antzekoa izan daiteke). Ez du erredukziorik ere (hots, bokal batzuk ahozko hizketan aldatzen edo ahoskatzen ez direnean). Hungarierazko bokalak zehaztasun handiz ahoskatu behar dira.

Bokalak laburrak (a, e, i, o, ö, u, ü) edo luzeak (á, é, í, ó, ő, ú, ű) dira eta iraupena oso garrantzitsua da: vad «basati» — vád «egozte»; tör «hausten du» — tőr «sastakai»; a / á eta e / é bikoteek ere irekitasun ezberdina dute.

Hungarierak, beste hizkuntza eranskari askok bezala (euskarak ez), singarmonismoa du, hau da, bokal guztiek hitz batean atzekoak (a, á, o, ó, u, ú) bakarrik edo aurrekoak (e, é, i, í, ö, ő, ü, ű) bakarrik izan behar dute: barnulásotokról, zöldülésetekről; horregatik atzizkiak hitzaren bokalen arabera aldatzen dira: falon «harresian», képen «irudian», tükrön «ispiluan».

Kontsonanteak

Hungarierak kontsonante bigunak ditu (ny, euskarazko «ñ» «andereño» hitzean bezala ahoskatua, ty eta gy, hurrenez hurren, euskarazko «tt» eta «dd» bezala).

Prosodia

Azentua beti lehenengo silaban dago (beste ugrofinlandiar hizkuntzetan bezala, udmurteraz izan ezik).

Morfologia

Morfologiari dagokionez, euskara eta beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala, hizkuntza eranskaria da.

Izenak

Izenek numeroak (singularra eta plurala), kasuak eta artikuluak (zehaztua eta zehaztu gabea) dituzte; ez dute generorik.

Plurala -k, -ok, -ak eta -ek atzizkien bidez adierazten da, barruko bokalen arabera: erdő «baso» — erdők «basoak»; madár «txori» — madarak «txoriak»; férfi «gizon» — férfiak «gizonak»; város «hiri» — városok «hiriak»; ember «gizon, gizaki» — emberek «gizonak, gizakiak, jende».

Jabetza, turkiar hizkuntzetan bezala, baina ez euskaran, atzizkien bidez adierazten da: könyvem «nire liburua»; könyved «zure liburua»; könyve «haren liburua».

Kasu ugari ditu:

Hurrengo kasuak edozein hitzekin erabil daitezke
Kasua Atzizkiak Galdera Singularreko adibidea Pluralako adibidea Hungarieraz - euskaraz
Nominatiboa - Zer(k)? / Nor(k)? ház («etxe») házak («etxeak») Еz a ház magas. — «Etxe hau garaia da»
Akusatiboa -t/-at/-ot/-et/-öt Zer? Nor? házat házakat Vettem egy házat. — «Etxea erosi dut»
Inesiboa -ban/-ben Non (Zeren barruan)? házban házakban A család egy szép házban lakik. — «Sendia etxe ederrean bizi da»
Idlatiboa -ba/-be Nora (Zeren barrura)? / (Sartu) Non? házba házakba Lépj be a házba! — «Sartu etxean!»
Superesiboa -n/-on/-en/-ön Non (Zeren azaleran / gainean / kanpoko aldean)? házon házakon A házon meglátszott az idő vasfoga. — «Denboraren aztarnak etxearen kanpoko aldean ikusten dira»
Sublatiboa -ra/-re Nora (Zeren gainera / azalerara)? / (Eseri) Non? házra házakra Egy fehér galamb szállt a házra. — «Uso zuria etxearen gainean eseri zen»
Adesiboa -nál/-nél Non (Zeren ondoan)? háznál házaknál Megálltunk a háznál. — «Etxearen ondoan gelditu gara»
Adlatiboa -hoz/-hez/-höz Nora? házhoz házakhoz Odamentek a házhoz. — «Etxera hurbildu ziren»
Elatiboa -ból/-ből Nondik (Zeren barrutik)? házból házakból Kisétált a házból. — «Etxetik irten zen»
Delatiboa -ról/-ről Nondik (Zeren azaleratik / gainetik / kanpoko aldetik)? házról házakról A házról levették a zászlót. — «Etxearen gainetik bandera kendu zuten»
Zeri buruz? Sokat mesélt a házról. — «Etxeari buruz asko esan zuen»
Ablatiboa -tól/-től Nondik? háztól házaktól A háztól nem messze egy kutat találtam. — «Etxetik hurbil iturria aurkitu nuen»
Datiboa -nak/-nek Nori? háznak házaknak Búcsút intett a szülői háznak. — «Gurasoen etxeari agur egin zion»
GenItiboa -nak a/-nek a Norena? háznak a házaknak a Ennek a háznak a fala is üvegből volt. — «Etxe horren hormak beirazkoak dira»
Terminatiboa -ig Noraino? házig házakig Két és fél kilométer az iskolától a házig. — «Eskolatik etxeraino 2,5 kilometro ditugu»
Instrumental-komitatiboa -val/-vel Zerekin? házzal házakkal Mi legyen a házzal? — «Zer egin behar dut etxearekin?»
Esiboa-formalisa -ként Zertzat?Nortzat? házként házakként Ez a nyaraló családi házként van nyilvántartva. — «Baserri hau familia etxe gisa erregistratuta dago»
Translatibo-faktiboa -vá/-vé (Bihurtu) Zer / Nor? házzá házakká Közösségi ház alakult át az egykori mozi. — «Zinema etxe publikoa bihurtu zen»
Kausualitibo-finala -ért Zertarako? / Zergatik? házért házakért Mennyit fizettél a házért? — «Zenbat ordaindu zenuen etxeagatik?»
Hurrengo kasuen erabilera mugatuta dago
Kasua Atzizkiak Galdera / Funtzioa Adibidea Hungarieraz - euskaraz
Esibo-modala -ul/-ül Nola? / Zein hizkuntzaz? magyarul Hogy van ez magyarul? — «Hungarieraz nola esaten da hau?»
Formala -képp(en) Zein eran? másképpen Én másképpen oldanám meg a feladatot. — «Nik zeregina bestelako eran ebatziko nuke»
Tenporala -kor Noiz? / Non (denborari buruz)? tízkor A vonat tízkor érkezik. — «Trena hamarretan etorriko da»
Soziatiboa -stul/-stül Norekin batera? családostul Családostul költözött külföldre a magyar hegedűművész. — «Hungariar musikaria bere sendiarekin batera atzerrira joan da»
Distributiboa -nként Bakoitzarentzako fejenként A rafting ára fejenként 12000 Ft. — «Raftingaren salneurria 12000 forint da gizaki bakoitzarentzako»
Distributibo-tenporala -nta/-nte «-ero, (denbora)n behin» (denborari buruz) havonta A folyóirat havonta jelenik meg. — «Aldizkaria hilero argitaratzen da»
Lokatiboa -tt Non? Pécsett Felhőszakadás volt Pécsett és Pétervárott. — «Péts eta San Petersburgon euria egin du»

Aditzak

Aditzek bi denbora bakarrik dituzte: lehenaldia eta orainaldia. Geroaldiaren ordez, orainaldia erabiltzen da gehienetan; geroaldia aditz osagarriaren –fog– bidez osa daiteke, baina ez da beharrezkoa. Hungarierak ez du «izan» bezalako aditzik: Nekem van egy ágy «Ohea dut», zehazki «Nirekin dago ohe bat» da; era berean, Ő egy ember «Bera gizona da», hitzez hitz «Bera bat gizon» da. Esaldian objektu zuzena egotearen ala ez egotearen arabera, konjugazioaren atzizkiak aldatzen dira: Olvasom a könyvet «Liburua irakurtzen dut», Olvasok «Irakurtzen dut».

Izenondoak

Hungarierazko izenondoak ez dira kasuen arabera aldatzen: a gyönyörű erdő «baso ederra», a gyönyörű erdőbe «baso ederrera». Ez da horrela, adibidez, baltiar-finlandiar hizkuntzetan (finlandieran edo bepsaeran).

Hiztunen banaketa geografikoa

Erakundeak

Magyar Tudományos Akadémia Nyelvtudományi Intézete edo «Hungarierazko Zientzia Akademiaren Hizkuntzetarako Ikerketa Institutua» izeneko erakundeak hizkuntza arautzen du.

Erreferentziak

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-19).

Ikus, gainera

Hizkuntza ez indoeuroparrak Europan

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.