E4 linea (Euskotren)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Euskotren Logo Negativo.svg E4 Atxuri - Bermeo
Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E4.svg 
Guernica - Estación de Euskotren.jpg
Gernikako geltokia.
Datu orokorrak
Garraio mota Trena
Zerbitzatutako eskualdeak Bilbo, Hego Uribe, Durangaldea eta Busturialdea
Geltoki kopurua 21
Bidaiariak urteko 2.556.859 (2017)[1]
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Egoitza Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Web gunea www.euskotren.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1888ko abuztuaren 4a
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Maiztasuna 30' 60'
Datu teknikoak
Sarearen luzera 51,032 km
Galiboa 1 m
Abiadura maximoa 80km/h (UT 200, UT 300)
90km/h (EMU 900, EMU 950)
Mapa
Mapa

Mapa Euskotren E4.svg

Eskema

Eskema
uKINTa
PK 0,000 Euskotren E4.svg Atxuri Euskotren TR.svg 
uSTR
3'
uINT
1,939 Bolueta Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea 
uSTR
2'
uINT
Kukullaga-Etxebarri Bilboko metroaren 3. linea Euskotren E1.svg Euskotren 1D.svg Euskotren E3.svg 
uSTR
1'
uBHF
4,851 Etxebarri
uSTR
3'
uHST
5,758 Ariz
uSTR
3'
uBHF
8,506 Zuhatzu-Galdakao
uSTR
4'
uINT
13,100 Usansolo Euskotren Autobusa Logo.svg  Galdakao Ospitalea
uSTR
3'
uHST
15,760 Bedia
uSTR
3'
uINT
17,428 Lemoa Euskotren E1.svg Euskotren 1D.svg 
uSTR
9'
uHST
PK 0,796 Amorebieta geralekua
uSTR
8'
uBHF
6,598 Zugastieta
uSTR
7'
uBHF
11,206 Muxika
uSTR
3'
uHST
13,578 Lurgorri
uSTR
5'
uBHF
14,503 Gernika
uSTR
2'
uHST
15,141 Institutua
uSTR
2'
uHST
16,541 Forua
uSTR
6'
uHST
21,342 Busturia San Kristobal
uSTR
2'
uBHF
22,722 Busturia Axpe
uSTR
3'
uBHF
24,001 Busturia Itsasbegi
uSTR
3'
uBHF
26,243 Mundaka
uSTR
4'
uKBHFe
28,772 Euskotren E4.svg Bermeo

Euskotren Trenaren E4, Urdaibai edo Bilbo-Bermeo linea (lehen EuskoTrenen 3. linea izan zena) Atxuriko geltokian hasi eta Bermeoko geltokian bukatzen da, eta bidetik Bilbo, Etxebarri, Basauri, Galdakao, Bedia, Lemoa, Zornotza, Muxika, Gernika-Lumo, Forua, Busturia, Mundaka eta Bermeo udalerriak zeharkatzen ditu. Lineak 51,032 km eta 21 geltoki ditu.

Euskal Trenbide Sarea jabe den Bilbo-Donostia eta Zornotza-Bermeo trenbideak erabiltzen ditu, eta tarte amankomuna dauka E1 linearekin, Kukullaga-Etxebarri eta Lemoako geltokien artean. Elkarbanatutako tarteak zazpi geltoki hartzen ditu bere gain.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zornotza-Bermeo trenbidea»

Linea irekitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1888ko abuztuaren 4an Zornotza-Gernika trenbidea inauguratu zen, Bilbo-Donostia trenbidearen parte zen Zornotzako geltokitik Gernikako geltokira 14,51 km-ko trenbide adar bat eraikita, zabalera metrikoan. Lau geltoki zituen: Zornotza, Zugastieta, Muxika eta Gernika.

Bizkaiko Burdinbide Nagusiaren Konpainiarekin akordioan zerbitzu batzuk Bilbora heltzen ziren.

Lehenengo luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893ko martxoaren 15ean trenbidea Sukarrieta udalerrira luzatu zen, 9,48 km luze den tarte berri baten bidez. Tartea irekitzearekin batera Institutoa-Gernika, Forua, Murueta, Busturia San Kristobal, Busturia Axpe eta Sukarrietako geltokiak ireki ziren.

Bigarren luzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955eko abuztuaren 16an trenbidea Bermeora heldu zen, lineari Mundaka eta Bermeoko geltokiak gaineratuz, 4.850 metroko luzapenaren bidez.

FEVE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965eko irailaren 24an Espainiako gobernuak Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa sortu zuen, eta Zornotza-Bermeo trenbidea bere esku gelditu zen.

1969an Institutoa-Gernika geltokia ireki zen.

1973ko maiatzaren 29an FEVEk linea elektrifikatu zuen eta trenbidearen trazadura berrikuskatu eta hobetu zen. Zornotzan Bilbo-Donostia trenbidearekin lotura trenbide berria eraiki zen, geraleku berria eraiki zen eta material mugikorra berritu zen.

Euskotren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko ekainaren 1.an trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako.

1980an UT-3500 serieko tren unitateak ezarri ziren linea honetan. Horretarako Eusko Trenbideak sozietatearen menpeko trenbidearen osoko berrikuntza eman zen, trenbide guztia aldatuz eta nasen altuera handituz.

1985n Muruetako geltokia itxi zen, bidaiari eskaerarik ez zegoelako.

1988an UT-3100 seriea ere linean zerbitzu ematen hasi zuen.

1989tik tren guztiak Bilbora heltzen dira, eta ez dute geldialdirik egiten Zornotzako geltokian, baizik eta geltokitik 500 bat metrora dagoen Zornotzako geralekuan. Bilbo eta Bermeo artean zerbitzu guztiak zuzenekoak izatera pasa ziren, Zornotzan linea aldaketa egitea saihestuz.

1990ean Lurgorri-Gernika geltokia ireki zen, eta gainontzeko geltokiak berritu ziren. Urte berean material mugikorra berritu zen, eta UT-300 serieko tren unitateak ezarri ziren.

1996an UT-200 serieko tren unitateak gaineratu ziren linea honetara, UT-3100 seriea ordezkatzeko, 2001ean burutzen amaitu zena.

2011n EMU 900 serieko tren unitateak linea honetan erabiltzen hasi ziren.

2013ko uztailaren 6an UT-3500 serieak azkeneko zerbitzuak eskaini zituen, ondoren seriea bajan emateko.[2]

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotrenen geltokien zerrenda»

Mapa Euskotren E4.svg

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanegunetan lehenengo trenak goizeko 5:52etan abiatzen dira Gernikako geltokitik Bermeoko geltokira eta 6:19etan Atxuriko geltokitik Bermeokora, eta kontrako norantzan 6:15etan hasten dira Gernikako geltokitik Atxuriko geltokira, eta 6:18etan Bermeoko geltokitik Atxurikora, 30 minutuko maiztasunaz eta 23:07ak arte. Eguneko azken zerbitzuen artean, Atxuritik irteten diren 19:49, 20:49 eta 22:19etako trenak Gernikara baino ez dira heltzen. Gainera, zuzeneko zerbitzuak daude Atxuri eta Gernika artean, Atxuritik Gernikara 7:14etan, eta Gernikatik Atxurira 6:59, 7:59 eta 8:59etan.

Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak 7:15etan hasi eta 23:48etan bukatzen dira, ordubeteko maiztasunaz.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua eskaintzen da bi ordutan behin, eta tren aldaketa egin behar da Zornotzako geltokian.

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo-Bermeo linearen bidaiarien bilakaera 1998-2017 (milioi bidaiari)[3]

1979tik 2004ra bidaiarien gorakada handia eman zen, 774.000 bidaiari izatetik 2.199.683 zenbatzera pasatuz, eta 2000n 2.445.000 lagun garraiatuz.

Azken urteotan bidarien kopuruak ez du aldaketa handirik jasan, 2014tik 2016ra urtez urte 2 milioi eta erdi balioztatze inguru zenbatu direla (2.611.969, 2.676.160 eta 2.656.244 balioztatze, hurrenez hurren.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: E4 linea (Euskotren)