Horst Ludwig Störmer
Horst Ludwig Störmer | |||
---|---|---|---|
(2006) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Frankfurt am Main, 1949ko apirilaren 6a (75 urte) | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Stuttgarteko Unibertsitatea Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea Bell Labs | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Horst Ludwig Störmer (Frankfurt, 1949ko apirilaren 6a) alemaniar jatorriko estatubatuar fisikaria da. Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1998an, Laughlinekin eta Tsuirekin batera, Hall quantum efektu zatikiarra aurkitzeagatik.
Frankfurteko Goethe Unibertsitatean fisika ikasketak amaitu ondoren, Stuttgarteko Unibertsitateko fisikako fakultatean sartu zen, eta 1977an doktoregoa lortu zuen. Urte horretan bertan Estatu Batuetara joan zen, eta Bell laborategietan lanean hasi zen. Daniel C. Tsui lankidearekin batera, erdieroaleen bi dimentsiotako sistemen ezaugarri elektrikoak aztertu zituen, Von Kliltzing alemaniar fisikariak Hall efektuaren kuantizazioari buruz lortu zituen emaitzetan oinarri hartuta. Galio artseniuroa oso tenperatura apalean erabiliz eta eremu magnetiko handien eraginpean jarriz, delako efektu hori karga elektriko zatikatu baten adinako kopuruetan ager zitekeela aurkitu zuten. Jokabide berezi horren azalpen teorikoa urtebete geroago eskaini zuen R. B. Laughilnek, supereroankortasun eta superjariakortasun efektuena bezalatsuko kondentsazio kuantikozko gertaera batean oinarrituta. Hiru zientzialariek Nobel Saria jaso zuten aurkikuntza horregatik. Garrantzi handiko aurkikuntza da, erresistentzia elektrikorik gabeko sistema elektronikoak egiteko aukera eskaintzen duelako. 1983an Bell laborategiko gai solidoen ezaugarri optiko eta elektronikoen saileko zuzendari aukeratu zuten, eta 1992an ikerkuntza fisikoen saileko zuzendari. Gainera, fisika aplikatuko irakasle da Columbiako Unibertsitatean. Estatu Batuetako Fisika Elkarteko eta Ameriketako Arte eta Zientzia Akademiako kide da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]