Lev Tolstoi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leo Tolstoi» orritik birbideratua)


Lev Tolstoi
L.N.Tolstoy Prokudin-Gorsky.jpg
(1908)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaJasnaia Poliana1828ko abuztuaren 28a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaYapeeva Street (en) Itzuli
Dzerzhinsky Street, 11/2 (en) Itzuli
Tolstoy Urama, 25/68 (en) Itzuli
Pyatnitskaya Street (en) Itzuli
Lev Tolstoy Street (en) Itzuli
Denezhnyy Lane (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaAstapovo (en) Itzuli1910eko azaroaren 7a (juliotar egutegia) (82 urte)
Hobiratze lekuaJasnaia Poliana
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaNikolay Tolstoy
AmaMariya Volkonskaya
Ezkontidea(k)Sofia Tolstaia  (1862ko irailaren 23a -  1910eko azaroaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaTolstoy family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKazan Imperial University (en) Itzuli : zuzenbide
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, filosofoa, eleberrigilea, pedagogoa, saiakeragilea, haur literatura idazlea, eguneroko-idazlea, prosalaria, iritzi-kazetaria eta esperantista
Lantokia(k)Errusiar Inperioa
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Zientzien Akademia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAleksandr Puxkin, Nikolai Gogol, Fiodor Dostoievski, Piotr Kropotkin, African Spir (en) Itzuli, Henry David Thoreau, Petr Chelčický (en) Itzuli, Stendhal, Siddhartha Gautama, Platon, George Eliot, Arthur Schopenhauer, Aristoteles, Jean-Jacques Rousseau, Charles Dickens, Pierre-Joseph Proudhon, Victor Hugo, Henry George, Laurence Sterne eta Harriet Beecher-Stowe
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Л. Н. Т. eta Л. Н.
Genero artistikoaipuina
short novel (en) Itzuli
eleberria
drama
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Tolstoyan movement (en) Itzuli
kristautasuna

tolstoy.ru
IMDB: nm0866243 Allocine: 37181 Rottentomatoes: celebrity/leo_tolstoy Allmovie: p218718 Metacritic: person/leo-tolstoy TV.com: people/leo-tolstoy IBDB: 82628
iTunes: 398223035 Musicbrainz: 8a2f71c8-ccbe-42de-a2fa-2490fc015374 Discogs: 1959791 IMSLP: Category:Tolstoy,_Leo Find a Grave: 1438 Edit the value on Wikidata
Leo Tolstoy signature.svg

Lev Nikolaievitx Tolstoi[1], errusieraz Лев Николаевич Толстой, (Jasnaia Poliana, Errusia, 1828ko irailaren 9agreg./abuztuaren 28ajul. - Astapovo, 1910eko azaroaren 20agreg./azaroaren 7ajul.), errusiar idazle eta filosofoa izan zen, egun munduko idazle garrantzitsuenetakotzat hartua. Haren bi lan ezagunenak, Gerra eta Bakea eta Anna Karenina, errusiar errealismoaren gailurra dira, Fiodor Dostoievskiren obrekin batera[2][3].

Indarkeriarik gabeko erresistentzia defendatu zuen, eta haren ideiek Gandhi[4] eta Martin Luther King[5] bezalako pertsonaia ezagunengan eragin nabaria izan zuten. Esperantoaren bultzatzailea ere izan zen.[6]

Haurtzaroa eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako antzinako nobleziaren familia batean sortu zen eta, haurra zela umezurtz geraturik, izebak arduratu ziren haren eta lau anaien heziketaz; egiteko horretan atzerriko maisuek parte hartu zuten. 1844an, Kazango Unibertsitatean ikasten hasi zen, baina diplomarik lortu gabe, ikasketak bertan behera utzirik, Jasnaia Polianako etxaldera itzuli zen.

1851n, bere bizitzari zentzua eman nahirik, Kaukasora joan eta armadarekin bat egin zuen anaia zaharragoarekin batera. Artilleriako ofizial izan zen Krimeako guduan eta Sebastopoleko setioan ere parte hartu zuen 1854-55 artean[7].

Lehen obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen idazkiekin arrakasta handia lortu zuen: Detstvo (1852, Haurtzaroa); Otrotxestvo (1854, Nerabezaroa); Junost (1857, Gaztaroa) narrazio autobiografikoak; Sevastopolskiie rasskazy (1855-1856, Sebastopoleko kontakizunak) gerraren inguruko narrazioen bilduma.

1856an armada utzi zuen, eta bi urtez Europan zehar ibili zen (Frantzia, Suitza, Italia, Alemania); bidaia horietan jende asko ezagutu zuen (Pierre-Joseph Proudhon, Aleksandr Herzen, Charles Dickens). Europako burgesiaren materialismoa eta egoismoa salatu zituen Liutsern (1857-1858, Luzerna) lan autobiografikoan.

1860an bere etxaldera biltzea erabaki ondoren, eta nekazarien egoeraz kezkaturik, jopuen seme-alaben heziketaz arduraturik eskola bat eta aldizkari pedagogiko bat sortu zituen (1862). Gaztetan irakurriak zituen Jean-Jacques Rousseauren idazkien eraginpean, zibilizazio usteletik urrun naturarekin bat egiten duen bizitza kontatzeari ekin zion 1863an argitaratu zuen kontakizun-bilduman: Kazaki (Kosakoak). 1862an, Sofia Andreievna Bers-ekin ezkondu zen; harekin hamahiru seme-alaba izan zituen, haietarik bost oso gazterik hilak.

Obra nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urteko lanaren ondoren (1863-1869) Napoleonen aurkako gerren garaian (1805-1815) girotutako Voina i mir (Gerra eta bakea) eleberria egin zuen. Mendebaldeko eleberriaren historian gailenetarikoa den eleberri horretan, frantses inbasioa jasan zuten pertsona askoren bizipenak eta analisi psikologiko xeheak bildu zituen gizarte-egoerari buruzko oharpenekin batera.

Gero, 1873tik 1877ra Anna Karenina idatzi zuen, autorearen bigarren obra nagusia. Eleberri konplexua da, gizarteko konbentzioetan harrapatuta dagoen emakume baten eta Liovin lur-jabe filosofo baten istorio paraleloak kontatzen ditu bertan[8].

Azken garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eleberri errealista horiek mundu osoan ezagutarazi zuten Tolstoi. Anna Karenina idaztean Ispoved (1882, Aitorpena) obran azalduriko krisi espiritual sakona bizi izan zuen. Ateismoa utzi eta sinesmenera bihurtu zen; kristautasun ebanjeliko berezi batera bihurtu zen (kristau-anarkismoa), halako moldez non gobernu edo Eliza antolatu ororen agintea eta jabetza pribatua ukatzen zituen[9]. Ebanjelioa naturaz gaindiko elementuez gabetzen zuen, elkarrenganako maitasuna eta bortxarik ez erabiltzea aldarrikatzeaz batera.

1901ean Errusiako Eliza Ortodoxoak eskumikatu zuen. Bere ideiak azaltzearren, saiakerak eta obra dramatikoak idazteari ekin zion. Nolanahi ere, autorearen jenioa eleberri laburren sailean nabarmendu zen gehienbat[10]: Smert Ivana Ilitxa (1886, Ivan Ilitxen heriotza); Mnogo li txeloveku zemli nuzhno (1886, Zenbat lur behar ditu gizon batek?) Kreitserova sonata (1889, Kreutzer Sonata); Khoziain i rabotnik (1895, Nagusi eta morroi).

1899an hirugarren eleberri luzea argitaratu zuen, Voskreseniie (Pizkundea); hartan noble baten eta prostituta baten arteko harremanak kontatzen ditu. Azken urteetan, halaber, kontakizun nabarmenak egin zituen, hala nola Otets Sergi (1890-1898, Aita Sergio) edo Khadzhi-Murat (1896-1904)[11][12]. Urte horietan munduko alde guztietatik zetorren jendea Jasnaia Polianara, idazlearen nortasunak eta ideiek erakarrita. Nekazari-lanetan ari ohi zen eta, bere printzipioei leial eusteko, argitaratutako obrengatik ez zuen etekin ekonomikorik nahi. Emazteak ez zituen ez senarraren ideiak ez eta dizipuluak onartzen, eta bien arteko gatazkak etengabeak ziren. Bizitzaren azkeneko hamar urteetan Tolstoiren ospea handia zen Errusian eta mundu osoan. Egoera horri ihes egin nahirik, 82 urteko zela 1910eko urriaren 28an etxetik alde egin zuen, eta hamar egun geroago Astapovoko geltokian hil zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(*) Autobiografikoak

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hadji-Murat (Khadzhi-Murat, 1912). Meettok, 2017. Itzultzailea: Josu Zabaleta.
  • Zer da artea? (Txto takoie iskusstvo?, 1897). Meettok, 2013. Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi.
  • Zenbat lur behar ditu gizon batek? (Mnogo li txeloveku zemli nuzhno, 1886). Denonartean, 2011. Itzultzailea: Mikel Vilches
  • Zaldi baten historia (Kholstomer, 1886). Mensajero, 1998. Itzultzailea: J. L. Egiguren
  • Ivan Ilitxen heriotza (Smert Ivana Ilitxa, 1886). Ibaizabal, 1991, Literatura Unibertsala 11. Itzultzailea: Xabier Mendiguren.
  • Alegiak. Baroja, 1985. Itzultzailea: Bittor Madina

Berak esanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Errazagoa da printzipio filosofikoz osatutako hamar liburuki idaztea, printzipio horietako bakar bat praktikan jartzea baino".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0156.pdf Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema
  2. (Ingelesez) «Leo Tolstoy | Russian writer» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  3. Mendiguren, Xabier. «Leon Tolstoi - Ivan Ilitxen heriotza (Hitzaurrea)» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  4. «Resist Not Evil» ee.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  5. (Ingelesez) King, Martin Luther; Carson, Clayborne; Holloran, Peter; Luker, Ralph; Russell, Penny A.. (1992). The Papers of Martin Luther King, Jr., Volume V: Threshold of a New Decade, January 1959 December 1960. University of California Press ISBN 9780520242395. (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  6. (Gaztelaniaz) Wikipedia. «León Tolstói: Biografía de un anarquista cristiano - Portal Libertario OACA» www.portaloaca.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  7. (Ingelesez) «War and Peace - Ten Things You Didn't Know About Tolstoy - BBC Radio 4» BBC (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  8. (Ingelesez) McCrum, Robert. (2007-03-04). «Review: The Top Ten by J Peder Zane» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  9. Tolstoi, Lev. (). [www.nonresistance.org/docs_pdf/Tolstoy/I_Cannot_Be_Silent.pdf I cannot be silent. ] Recollections and Essays.
  10. «kritiken hemeroteka » Lur-gose asegaitza» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  11. «kritiken hemeroteka » Historiaren paisaia» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  12. «kritiken hemeroteka » Erresistentzia» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lev Tolstoi
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Lev Tolstoi