Pavel Txerenkov

Wikipedia(e)tik
Pavel Alekseievitx Txerenkov» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pavel Txerenkov
Cerenkov.jpg
Bizitza
Jaiotza Q184060451904ko uztailaren 28a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1990eko urtarrilaren 6a (85 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Hezkuntza
Heziketa Voronezh State University
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Physics and Mathematicsa
Tesi zuzendaria Sergey Ivanovich Vavilov
Lanbidea
Lanbidea fisikaria eta asmatzailea
Enplegatzailea(k) Lebedev Physical Institute
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Pavel Alekseievitx Txerenkov, (errusieraz: Павел Алексеевич Черенков; 1904ko uztailaren 28agreg./uztailaren 15ajul. -1990eko urtarrilaren 6a), ospe handiko fisikari sobietar bat izan zen. 1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Txerenkov erradiazioa aurkitu eta interpretatzeagatik

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904ko uztailaren 28an jaio zen, Novaja Txigla errusiar herrian, Voronezh oblastean kokatua. Fisika eta matematiketan lizentziatua Voronezheko Unibertsitatean 1928an, jada 1930ean, Sobietar Batasuneko ospetsuenetako bat den Lebedeveko Fisika Institutuan ikertzaile bezala sartu zen.

Txerenkov, 1990eko urtarrilak 6an hil zen, Moskuko bere egoitzan.

Aurkikuntza zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sergei Ivanovitx Vavilov fisikariaren agindupean, bonbardaketa erradiaktibo baten mende jarritako ur botila baten argi urdin igorpena ikusi zuten. Fenomeno hau, argiaren abiadura baino azkarrago mugitzen diren partikula atomiko kargatuekin lotua, oso garrantzitsua izan zen fisika nuklearrari buruzko eta izpi kosmikoen azterketan, Txerenkoven erradiazioa deritzonari buruzko lan esperimentalean. 1953an, Institutuko fisika esperimentaleko irakasle bihurtu zen, non Lebedeven laborategia zuzendu zuen partikula azeleragailuei buruzko ikerketetan, baita fotoi eta mesoiei buruzkoetan ere.

1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Ilia Frank eta Igor Tammekin batera, Txerenkoven erradiazioa deritzonaren aurkikuntza eta interpretazioagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pavel Txerenkov Aldatu lotura Wikidatan